2020(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

MAGRUDIS S.M.


MAGRUDIS S.M.

MAGRUDIS haragiaren sektoreko enpresa bat da, eta orain dela gutxi arte hainbat produktu ekoizten zituen. Esate baterako, odolkia, txorizoa, xolomoa… baina aurreko urtean beraren produktu bat oso ospetxua egin zen, baina ez beraren kalitate eta prezioagatik, baizik eta produktu horrek Listeria monocytogenes izeneko bakteria bat zeukalako. Produkut hori Anadluzian oso tipikoa den haragi metxatua zen.

2019ko abuztuaren 15ean estatuak osasun-alerta bat aktibatu zuen Andaluzian izandako Listeriosi kasuengatik. Handik gutxira konturatu ziren Listeria zeukaten pertsonek "La Mechá" izeneko marka bateko haragi metxatua kontsumitu zutela. Hori dela eta, haragi hori ekoizten zuen enpresara joan eta hauek ekoiztutako produktu guztien ekoizpena gelditu eta Listeria monocytogenes bakteriaren arrastoen bila jarri ziren. Enpresa hori MAGRUDIS S.L. zen.

LISTERIOSI

Listeiosia Listeria monocytogenes bakteriak eragindako infekzio bat da. Zoonosi (animalietatik gizakietara, edo alderantziz, transmititzen den gaixotasuna da) oso arraro bat da, baina %30eko heriotza-tasa dauka (%70ekoa arrisku taldeentzat, hau da, jaioberri, zahar eta haurdunentzat). Horretaz gain, bakteria hau janariaren kontsumoan transmititzen da: esne gordina, esne horrekin egindako gazta, haragi gordin edo gaizki sukaldatua, hestebetak...

MAGRUDIS KASUA

Lehen esan dudan bezala, MAGRUDISek ekoiztutako ondasunen ekoizpena gelditu zen, eta beraren haragi metxatua merkatutik kaleratua izan zen. Dena dela, MAGRUDISen arduradunek, ikerketan parte hartze txikia izateaz gain, beraiek ekoiztutako produktu batzuk ezkutatu zituzten. Hau da, Listeriosi kasuaren ikerlariek ekoiztutako produktu guztien zerrenda bat eskatu zioten MAGRUDISi (produktu horiek merkatutik ateratzeko). Horrela, MAGRUDISek ekoiztutako produktuak merkatutik kaleratu zituzten, eta proba batzuk egin ondoren, beste bi produktuk psotitiboa eman zuten Listerian, Egun batzuk geroago, ikertzaileak konturatu ziren MAGRUDISek beraiei emandako zerrendan ez zeuden beste bi ondasun ekoizten zituela: txorizoa eta odolkia. 

Horretaz gain, esan beharra dago 150 pertsona, horien artean 15 haurdun, Listeriosia izan zutela, eta 90 urteko emakume bat hil egin zela "La Mechá" markako produkturenbat jateagatik. Hau guztiaren ondorioz, MAGRUDISeko arduradunek lau urteko zigorrei aurre egin dezakete "osasunarentzat arriskutxuak diren produktuak" ekoiztu edo saltzeagatik.


Amaitzeko, nire iritziz, enpresa honek egin duena oso gaizki dago, izan ere, kutsatutako produktuak ekoizteaz gain, informazioa ezkutatu zuten, eta, nire ustez, hau guztia dirua aurrezteko izan zen. Hau da, enpresaren kostuak murrizteko asmoarekin, ez zituzten behar bezalako neurriak hartu beraien produktuen kalitatea ziurtatzeko. Hori dela eta, nire iritziz, estatuak neurri gogorragoak hartu behar ditu horrelakorik berriro ez gertatzeko, esate baterako, produktuen kalitatea begiratzen duten ikuskitzaile gehiago jarri, zigor gogorragoak ipini horrelako kasuetan...

BIBLIOGRAFIA:
  • https://www.elmundo.es/andalucia/2019/08/29/5d681923fc6c83182f8b461a.html
  • https://www.elmundo.es/andalucia/2019/08/28/5d66efeefc6c83737a8b4637.html
  • https://www.20minutos.es/minuteca/magrudis/
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Listeriosis
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Carne_mechada_(España)
  • https://www.elmundo.es/andalucia/2019/08/19/5d5a7fb621efa015028b45ab.html




2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

Ryanair-en iruzurra

Gaur egun, hegazkin enpresen munduan Ryanair-ek izugarrizko boterea lortu du Europako herrialde askotan, esaterako, Espainian. Hain zuzen ere, duela gutxi beren Espainiako hiru zentral itxi ditu Kanaria Handian, Lanzaroten eta Tenerifen langile asko kaleratuz, eta haien azken hegazkin modeloak atzerapena izan duela argudiatuz. Baina, haien irabazi izugarriek eta haien burtsako balioaren igoerak Espainiako egoerarekin talka egiten du, ez baita oso arrunta goraldi ekonomikoetan horrelako kaleraketak ikustea.

Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dugu Ryanair enpresak aurtengo jakinarazpen ofizial batean burtsako bere balioaren %19-a igoko dela eta irabaziak 1000 milioi euro ingurukoak izango direla aurreikusi dute. Hortaz, argi dago enpresa egoera ezin hobean dagoela ekonomikoki hitz eginez, baina Ryanair enpresako giza baliabideetako ordezkariak dioen bezala "200 langile inguru kaleratu dira". Hori argudiatzeko haien 737 MAX modelo berriak atzerapen larriak izan dituela adierazi dute, baina argi utzi dute hegazkin hauek iristean zentral hauek ez direla berriz irekiko. Beraz, argudiaketa nahiko kontraesankorra izan da, kontuan izanik modeloak udaberrian iritsiko direla eta atzerapen hau kaleraketa guztien arrazoi nagusia izan dela.

Bestetik, nahiko eztabaidagarria izan da kaleratu dituzten langileen egoera, izan ere, 200 kaleraketa horietatik ehuni Europako beste herrialde batzuetan lanpostua eskaini zaie, baina haien kontratua finkoa izatetik finko ez jarraitura aldatzearen baldintzarekin. Hau da, enpresako langileak urte-sasoi edo garai batzuetan baino ez dute lan egingo eta gainerako denboran langabeziaren prestazioa kobratuko dute. Onartu ez dutenak kaleratuak izan dira,  eta egoera horren ondorioz, lan-ikuskaritzak lan kontratu berri hauek lan-baldintza araudia betetzen ez zutela adierazi du.

Hau esanik, nire ustez, argi dago Ryanair-ek hegazkin modelo berriaren atzerapena aitzaki bezala erabili duela lanpostu hauek ezabatu ahal izateko. Izan ere, enpresakoek buruek badakite egoera onean daudenez zenbait kaleraketek ez dietela asko eragingo haien egoera ekonomikoan. Gainera, kaleratutako langileei kontratu askoz ere prekarioagoak eskaniko dizkiete, kasu honetan bezala, zenbaitek onartuko dutela badakitelako. Beraz, Ryanair enpresaren jarrerak bere izena zikindu dezakeela esan beharra dago kontuan harturik enpresa oso ezaguna dela.

Iturria: https://www.eldiario.es/economia/Ryanair-hoy_0_984801576.html

NESTLE ENPRESAREN PROPOSAMEN BERRITZAILEA

Gaur egun, plastikoaren inguruan existitzen den arazoa agerikoa da. Gizartea errukitzeaz gain, enpresak ere badute errukiaren zati bat eta beraz, hauen inguruan geroz eta presio handiago dago. 


Nestle marka izan da, gai honetan lehen mugimendua egin duenetariko bat. Aurreko ostegunean, 1.800 milioi euro inbertituko dituela anuntziatu zuen, hauen ontzien %100 berrerabilgarria izateko proiektua proposatzean. Horrez gaiz 2025rako ere, plastiko berrien erabilera heren batera murriztu nahi dute. 

Suitzan sortutako eta mundura zabaldutako enpresa,100.000 milio dolarretan baloratuta dago. Beraz, botere ekonomiko eta sektorean influentzia handia duela esan daiteke. Jakinarazpen baten bitartez hauen idea azaldu zuten: Ontziratzeko eta enpaketatzeko modu ekologiko eta jasangarri bat aurkitzea. Ideia hau aurrear eramateko urte batzuk beharko dituzte eta bitartean, hau da , proiektua irtenbide eraginkor bat aurkitu arte, ekoitzitako produktuen ontziratzea plastiko birziklatuekin egitea erabaki dute.

Nestlek, argi du plastikoen kantitate handi bat birziklatzea zaila dela, eta batez ere estaltzen diren produktuak elikagaiak direnean. Ondorioz, arazo honi soluzioa bilatzen denbora luzez egongo dira eta erdibide bat erabiltzea erabaki da hori lortu arte. Hau da, erabilpen bakarreko plastikoen erabilera ahalik eta gehien murriztu eta material ekologikoagoak erabiltzen hastea.

Oraingoz, enpresak 2 milio tona plastiko produzitu beharko dituela esaten du, elikagaiak estaltzeko eta hasierako inbertsioa, gerora, handitu beharko dutela kalkulatzen dute. Beharko dituzten materialen kostua, ekoizpena garestituko duelako. Hala ere, proiektu oso berritzailea da eta ez dute denbora asko beharko errentagarritasuna ateratzeko.

Garrantzi handiko aurrerapausua hartu du Nestlek, izan ere, nekazaritzako elikagaien industriako enpresa garrantzitsuenetarikoa da. Hala ere, erabaki honen atzean interes izkutu bat dagoela esan dezakegu, hau da, Nestlek ez luke erabaki hau hartuko errentagarritasuna izango ez balu. Azken finean, gaurkotasun handiko arazo bati nolabaiteko soluzioa ematen saiatzen ari dira eta hau kontsumitzaileak asko baloratzen du. Gainera aipagarria da, influentzia handiko enpresek erabaki hauek hartzea plastikoen emisioak murriztu eta egoera hobetzeko bide bakarra dela. Beraz,arrakasta handia izango duen proposamena dela aurreikusi daiteke.

Iturriak:




Media Markt-en plan berriak


Media Markt-en plan berriak 

Gaur oso ezaguna den denda elektroniko batetaz idatziko dut. Denda hori Media Markt du izena, Media Mark-ek elektronika produktuak saltzen ditu batez ere. Enpresa honek gaur egun elektronika enpresen artean enpresa buruetako bat dela esan daiteke. 2019ko salmentak oso altuak izan ziren, urte amaieran 2.050 milioi fakturazio izan zituen guztira gutxi gora behera. Fakturazio horietaz gain, enpresa honek hainbat denda ireki zituztuen nazioartean eta urtea amaitzerako 88 denda irekita zeuden. 

Urte berri honetan, zuzendaria aldatu egin da eta zuzendari berri honek, hainbat egitasmo desberdin martxan jarri nahi ditu urte honetan zehar. Martxan jartzea pentsatu duten planetako bat, eta ziurrenik enpresa handi honek martxan jartzen duen lehen plana izango da, marka beraren produktu batzuk alokairuan jartzea, hau da, marka handietakoak ez diren produktuak, Iphonekoak adibidez, ez dira alokairuan jarriko. Plan hori pentsatu dute, azkenaldian teknologiak bere produktuen prezioa igo baino ez baitu egiten. Oso ondo iruditzen zait produktu batzuk alokatu ahal izateko ideia, merkatuan dauden produktuetako asko alokairuan jarri beharko lituzkete, askotan jendeak produktuak erosten dituelako modan daudelako eta ez dira prezioan fijatzen, baina gero ez dutelako bezeroek uste zuten bezain emaitza ona ematen. Beraz, produktu bat erosi aurretik alokatu badezakezu, alokatu egin dezakezu, eta ikusi benetan gustatzen zaizun bezala funtzionatzen duela eta hura erabiltzean gustatzen zaizun; orduan, probatu ondoren, erosi edo ez erabaki dezakezu.

Martxan jarri nahi duten beste plan bat kafetegiak denden barruan jartzea da, bezeroak lasai egon daitezen. Gainera, presaka dabiltzatenentzat eta denda barruan sartu behar ez dutenentzat edo dendan sartu nahi ez dutenentzat, leihatila moduko batzuk jarriko dituzte Internet bidez elektronikako produktuak erosotasunagatik edo edozein arrazoirengatik erosten dituztenentzat; izan ere, dendara joan behar dute eskaera jasotzera, eta lehiatiletan jaso ahal izango dituzte eskaerak.


media markt bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:


.



Fiat Chrysler iPhoneen muntatzailearekin aliatu da auto elektrikoak eraikitzeko


 Fiat Chrysler iPhoneen muntatzailearekin aliatu da auto elektrikoak eraikitzeko



Hon Hai Precision Industry Co. Foxconn Technology Group enpresaren parte den iPhone muntatzaileak enpresa bat ezartzeko asmoa du Fiat Chryslerrekin batera, Txinan ibilgailu elektrikoak garatu eta fabrikatzeko.

Bere subsidiarioek %50eko partaidetza izango dute enpresan, eta Fiat Chryslerrek izango du gainontzekoa, Taiwango konpainiak burtsara egindako aurkezpen batean esan zuenez. Nahiz eta bi konpainiek oraindik ez duten akordio formalik sinatu, lehenik Txinako merkatuan sartzeko asmoa dute, eta geroago automobilak esportatzeko asmoa.

Lehen hiruhilekoan akordioa sinatzea espero dute biek, gaiarekin trebatutako pertsona baten arabera, eta Hong Kongen kotizatzen duen Hon Hai unitatea, fit Hon Teng, ere tartean izango da. Fiat Chryslerren ordezkari batek ez zuen berehalako iruzkinik egin aurkezpenetik harago.

"Hon Hai izango da horniketa katearen diseinuaz, osagaiez eta kudeaketaz arduratuko dena", esan zion Young Liu presidenteak Bloomberg Newsi testu mezu batean, konpainia ez dela autoen mihiztaduran sartuko gehituz. Fabrikatzaileak espero du autogintzako negozioak bere epe luzerako salmenta guztien %10 ordezkatzea, Liuren arabera, eta enpresa berriak eragin gutxi izango du aurten Hon Hairen irabazietan.

Azken honen eta Fiat Chrysler Txinako merkatuan zentratuko dira, haien bolumen handia dela eta. Herrialdeko kontsumitzaileek munduko beste edozein lekutan baino ibilgailu elektriko gehiago erosten badituzte ere, salmentak txikitu egin dira gobernuak sorospenak murriztu zituenetik, merkatu zabalenean eskariaren beherakada baten erdian.

Hon Hai Apple Inc. enpresaren menpe dago, gutxi gorabehera salmenten erdiari begira. Bere produktu lerroak dibertsifikatzeko aurreko saiakerak ez dira guztiz arrakastatsuak izan. Lehen ibilgailu elektrikoen hainbat enpresatan inbertitzen saiatu zen konpainia, baina bakar batek ere ez du fruiturik eman.

 

Fiat Chrysler automobil italo-estatubatuarrak eta iPhonearen muntatzailea den Foxconn, auto elektrikoak eraikitzeko eta Interneterako konexioa duten ibilgailuak garatzeko enpresa bateratua sortzeko asmoa dute.

Fiat Chryslerrek (FCA) ostiralean baieztatu duenez, Hon Hairekin hitz egiten ari da Txinan bateria duten ibilgailu elektrikoen belaunaldi berri bat garatu eta ekoizteko eta IoV edo "ibilgailuen Internet" negozioarekin bat egiteko enpresa bateratu bat erdibana sortzeko aukerari buruz.

Bateria-ibilgailuen sektorean galdutako lurra berreskuratu nahi du AEBk, eta bere lehen modelo erabat elektrikoa, 500 trinkoa, merkaturatuko du aurten.

FCAren komunikatua Taiwango Hon Hai enpresak (Appleren iPhone telefonoak muntatzen dituen Txinako Foxconn enpresaren matrizea) enpresa bateratu potentziala iragarri ostean ezagutu zen.

Joan den hilean, FCAk akordio lotesle bat lortu zuen PSA frantziarrarekin 50.000 milioi dolarreko elkarte baterako, eta horrek munduko laugarren automotriza sortuko du.

Hon Hai-rekin proposatutako lankidetza Txinako merkatuan kontzentratzen dela esan zuen FCAk hasieran.

"Bi lider globalek automobilen diseinuan, ingeniaritzan eta manufakturan eta software mugikorraren teknologian dituzten gaitasunak bateratzeko aukera emango die aldeei, bateria-ibilgailu elektrikoen gero eta merkatu handiagoan kontzentratzeko", esan du.

Ateratako akordioa sinatzeko prozesuan zegoela esan zuen FCAk, datozen hilabeteetan azken itun lotesle bat lortu nahian.

Hala ere, gaineratu zuen ez dagoela bermerik azken akordio lotesle bat lortzeko, ezta denbora tarte horretan osatzeko ere.

Nire ustez, ideia hau aproposa da bi enpresa handi direnez eta kapital asko inbertitu dezaketenez, emaitza oso onak lortu ditzazketelako. Gainera, petrolioa bukatzen ari den baliabide naturala da eta ibilgailu elektriko hauek etorkizunean erabiliko direla espero da. Bestetik, ez dira hain kutsakorrak, gehienbat muntaketan kutsatzen dute, ondoren ez dira hain kutsakorrak.

Bibliografia:
  • https://forococheselectricos.com/2020/01/fca-fiat-chrysler-se-alia-con-foxconn-que-fabrica-el-iphone-para-apple-con-el-objetivo-de-producir-coches-electricos-en-china.html
  • https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/10304782/01/20/Fiat-Chrysler-se-alia-con-el-ensamblador-de-iPhones-para-construir-coches-electricos.html

Mercadona, Carrefourren eta Lidlen "tupper" lehiaketa

LIDL-EK MERCADONA ETA CARREFOUR-EN ESTRATEGIA KOPIATZEN DITU ETA ZERBITZUA ESKAINIKO DU MOMENTUAN EGINDAKO JANARIA ERAMATEKO.
Aurkeztu zuen berritasun nagusietako bat  Mercadonako supermerkatu katea 2018an prestatutako janaria ildo batean supermerkatuetan sartzea zen. Carrefour enpresa frantsesak lehenago ere abian jarri zuen zerbait da.
Orain, baldintza berdinetan lehiatzeko, Lidl kate alemaniarra da zerbitzua abiaraziko duena, jakinarazi du El Independiente.
Lidl-ek "Jateko prest" bataiatu du zerbitzua, Valentzia arerio gisa. "Prestatutako askotariko platerak, beroak eta hotzak, tokiko produktuekin eskuz egindakoak" izango direla aurreratu du.Nire ustez ideia ona da, horrelako janaria saltzea, denboraz justu gabiltzanean ondo etortzen delako, eta osasuntsua ere.
Zerbitzua Madrilgo lau saltokitan dagoeneko eskuragarri dago eta 2020an Espainiako gainerako dendetan            zabalduko     da.
Erosi beharreko negozioa hazten ari da Espainian eta zenbait analistaren esanetan, supermerkatu horiek dagoeneko bezeroak taberna eta jatetxeetatik kentzen ari dira.

ZERTARA DATOR MERCADONAREN , CARREFOURREN ETA LIDLEN “TUPPER” LEHIAKETA?


Lidl-ek bezeroaren alde borrokatu nahi du Espainiako supermerkatuen artean. Erraldoi alemaniarrak tiro puntuan dauka Dia, eta lehenbailehen ziztatu nahi du  Espainiako hirugarren banaketa talde bihurtzeko.
Zentzu honetan azken mugimendua liderra kopiatzea izan da, eta bere 'Prest eramateko' abiaraztea izan da. Horrekin zurekin lehiatu nahi du Mercadonak duela hilabete batzuk abian jarri zuenarekin (eta nahiko ondo doakio).Bainaedozein dela ere, argi dago kontsumitzaileentzako gerra berria ez dela linealetan soilik finkatzen, supermerkatu baten barruan sal daitekeen eskaintza osagarrian ere jokatzen da.

Mercadonatik hartzeko prest, entsalada pertsonalizatua egiteko aukera ematen du. Jada ez du merezi sukaldaritzako produktu onak eskaintzea, “take away” famatua ere beharrezkoa da.

Zergatik?Nielsen arabera, espainiarrek hilean sei aldiz aurrez prestatutako janaria jaten dugu. Supermerkatutik edo take awaytik. Beraz zergatik supermerkatu batek baztertuko  du janaria momentuan eginda prest eramateko aukera. Ideia ez da berria.
El Corte Inglés bezalako beste eremu zabal batzuek (agian maila altuago batean) edo Carrefour-ek urteak daramatzate  aukera hau eskaintzen, baina egia da kontsumo olatu berri honek bidea zabaldu duela, gainontzekoek arrastoa jarraitu dezaten.

Esperientzia desberdina
Nielsenek azaldu duenez, hainbat arrazoirengatik kontsumitzaileentzako mota hau aukeratzen dute. Agian deigarriena, ,%38k kontsumo esperientzia desberdinak izateak balioesten du kontsumitzailea eta harritu egiten du. Denda handiak ere xehetasun gehiagoz jabetu dira: erostean gastatzen dugun 100 eurotik zazpi etxean kontsumituko ez ditugun janariak dira, Kantar-en arabera. Beraz, zergatik ez dugu laguntzen kontsumitzailea ohitura aldaketa horretan, paketatuta dagoen jararia ordez  kalitate hobea duen janaria eskaintzen. Gainera, establezimenduan bertan edo zure
etxean, bulegoan edo parkera eraman daiteke.
Horri gehitzen badiogu Carrefour-ek eta Mercadonak eskaintzen dituzten prezioak nahiko merkeak direla, alternatiba ezin hobea bihurtzen dute tupper edo eguneko menua agurtu nahi duten langileentzat.Lidl-en proposamena oraindik ez da ezagutzen. Datorren astean aurkeztea aurreikusten da. Dena den, argi dago supermerkatu handiek gerra deklaratu diotela “tupperrari”.

Iturriak: https://va.news-republic.com/a/6781004077984645638?af_dp=snssdk1342%3A%2F%2Fdetail%3Fcampaign_group_id%3D6781004077984645638&af_force_dp=FALSE&af_sub1=1342&af_sub2=6781004077984645638&af_sub5=6781004077984645638&af_web_dp=https%3A%2F%2Fplay.google.com%2Fstore%2Fapps%2Fdetails%3Fid%3Dapp.buzz.share&amp_extra=%7B%22source_impr_id%22%3A%226782930181478287621%22%2C%22source_user_id%22%3A%226617148184786468869%22%2C%22source_group_id%22%3A%226781004077984645638%22%7D&app_id=1239&app_launch_by=Share+Page+Link&c=wa%3Fpid%3Dsuffix_Link&c=&gid=6781004077984645638&group_id=6781004077984645638&impr_id=6782930181478287621&item_id=6781004077984645638&language=es&region=es&user_id=6617148184786468869 https://va.news-republic.com/a/6780862552126521862?af_dp=snssdk1342%3A%2F%2Fdetail%3Fcampaign_group_id%3D6780862552126521862&af_force_dp=FALSE&af_sub1=1342&af_sub2=6780862552126521862&af_sub5=6780862552126521862&af_web_dp=https%3A%2F%2Fplay.google.com%2Fstore%2Fapps%2Fdetails%3Fid%3Dapp.buzz.share&amp_extra=%7B%22source_impr_id%22%3A%226782929532158609669%22%2C%22source_user_id%22%3A%226617148184786468869%22%2C%22source_group_id%22%3A%226780862552126521862%22%7D&app_id=1239&app_launch_by=Share+Page+Link&c=wa%3Fpid%3Dsuffix_Link&c=&gid=6780862552126521862&group_id=6780862552126521862&impr_id=6782929532158609669&item_id=6780862552126521862&language=es&region=es&user_id=6617148184786468869


Renferen konpetentzia

RENFEREN KONPETENTZIA
Renferen konpetentzia berria 2020ko abenduan iritsiko da, gehienak AHT izango dira, hau da, abiadura handiko trenak.

Renferen konpetentzia izango diren abiadura handiko trenak Italiatik eta Frantziatik etorritakoak izango dira. Frantziako tren konpainia SNCF deitzen da. SNCF frantziako trenbideak erabiltzen dituen enpresa publikoa da eta frantzian enpresa bera hau, monopolista da. Italiako tren konpainia Trenitalia da, eta hau Italiako trenbideetako operadore nagusia da. Konpainia honek Italian zerbitzuak eskaintzeaz gain, Europa osorako zerbitzuak ere eskaintzen ditu; Austrian, Belgikan, Frantzian, Alemanian, Hungarian, Eslovenian, Espainian eta Suizan.

trenitalia - Picture of Trenitalia Frecciarossa, Milan ...Bi konpainia hauek Espainiara ekarriko dituzten trenen izenak Frecciarosa 1000 eta Euroduplex dira.


Italiako Frecciarosa 1000 trena, Frantziako, Suitzako, Alemaniako, Austria, Espaina, Holanda eta Belgikako abiadura handiko trenekin bateragarria da. Horretaz gain, ingurumenaren gaineko egiaztapena lortu duen munduko lehengo abiadura handiko tren bakarra da. 




Frantziako Euroduplex trena ere konpetentzia handia izango da Espainian Renferentzako, izan ere Frantzian, Alemanian, Suitzan eta Luxemburgon egiten du lan.

Trenbide sareko Renfe enpresak monopolio bat izateaz utziko du eta lehia perfektua izatera pasatuko da Renfek Espainian izango dituen konpetentzia berri horiekin. Gainera trenen tiketen prezioek behera egingo dute konpetetziaren eraginez.

Iturriak: