2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

QUEEN taldearen zenbakiak

Hilabete honetan, azaroaren 4an, Freddie Mercuryren heriotzaren hogeita zazpigarren urteurrena izan da. Honek, eta estreinatu berri den "Bohemian Rhapsody" filmak, munduko gazte eta heldu askori  pertsonaia ahaztezin hau ekarri die gogora, eta honek musikaren historian eta beste zenbait alorretan utzitako legatua.

Freddie Mercury Queen taldeko abeslari nagusia izan zen eta oso karrera arrakastatsua izan zuen, jakina den bezala. Honekin lotuta dagoen arrakasta ekonomikoa segituan etortzen zaigu burura eta imajinazioa libre uzten dugu, kopuru posibleak pentsatzen. Pertsona askok esaten dute Mercuryik, hil baino lehen, 25 milioi dolar edukitzera iritsi zela. Diru honen zati handi bat, ez esateko ia osoa, Queen taldean zelarik lortu zuen. Baina nola banatzen zituzten etekinak taldekideen artean? Gaur egun nola banatzen dute lortzen jarraitzen duten dirua?

Talde honen ibilbide musikal osoa kontuan hartuz, gaur egun arte, 200 milioi kopia inguru saltzea iritsi direla estimatzen da. Lehenengo urteetan, nahiz eta taldekide guztiak konposatzen zuten, abesti bakoitzak taldekide baten izena eramaten zuen eta argi dagoen bezala, honek salgai jartzean ateratako diruaren ehuneko handiago bat lortzen zuen. Nahiz eta hau eztabaida askoren iturri zen, neurri hau denbora askoan mantendu zen, Freddierekin egin zuten azken diskoa arte, non taldekide guztiek diru kopuru berdina jasoko zutela adostu zuten.

Freddie hil zenean Hiesaren ondorioz, taldea guztiz geratzea erabaki zuten, baina beraien arrakastak jarraitu egin du eta onurak ateratzen jarraitzen dute. Gaur egun saltzen diren diskoen salmentaren onurak Brian, Roger, Jhon eta Freddieren oinordekoen artean banatzen dira modu orekatuan, hau da, denek diru kopuru berdina jasotzen dute.

Freddieren heriotzarekin Queen taldea ezagutzen zuten bezala amaitu arren, hauen arrakasta luzerako izango da, salmentako zenbakiek urte guzti hauetan begi-bistan utzi duten bezala.



Bitcoina eta haren ondorioak

Azken aldian bitcoin hitza asko entzun da, irratian, egunkarietan... baina, ba al dakigu zer den eta zertarako balio duen?

Bitcoin txanpon digitalaren kotizazioak gorantz jarraitzen du, haren aldeko eta kontrakoen kopurua bezalaxe. Azaroaren 27an bitcoin-aren kotizazioak 1.000 dolarrekolanga gainditu zuen aurrenekoz, hamar egun beranduago 576 dolarretara erori zen arren. Errusiar mendi horren goi eta behe muturrak denbora pasa ahala geroz eta gorago/beherago heltzen dira. Aste hasieran 900 dolar ingurukoa zen moneta honen kotizazioa. Zer da baina, bitcoin delakoa?

Motzean erantzuteko, bitcoin P2P moneta-sarea da, birtuala, enkriptatua, deszentralizatua eta kode irekikoa. Satoshi Nakamoto goitizeneko pertsona edo talde batek sortu zuen, merkataritza elektroniko bidezko transakzioen pastela elkarren artean banatzen duten ohiko entitateen alternatiba moduan. 2009ko urtarrilean jarri zen abian.

Beste ordainketa sistema batuzek ez bezala, bticoinek ez du jaberik. Ez du akzionista edo elkarte batek kudeatzen, txanponak ez ditu gobernu edo banku zentral batek emititzen, elkarlanean ari diren ordenagailu sare batek baizik. Zertarako, ordea? Meatzaritza deitutakoaren bitartez, enkriptaturiko bitcoinak azaleratzeko. Kodea deszifratzen duenak 25 BTC inguruko saria jasotzen du. Badirudi 10 minuturo arazo konputazional horietako bat konpontzen dela. Lurpetik atera beharreko bitcoin kopurua mugatua da, eta saria erdira murrizten da lau urtean behin. 2016tik aurrera, ganditutako froga  bakoitzeko saria 12.5 BTCkoa izango da, eta mehatzaritza lanak bizkortu egiten ditu hori hala dela jakiteak.

Ezinezkoa da bitcoinak benetan zer ondorio izango duen aurreikustea. Gerta daiteke moda iragankor baten pare desagertzea (horixe gertatu zen Herbereetan XVII.mendean tulipen balioarekin), gerta daiteke beste kriptomoneta batek haren lekua hartzea, eta gerta daiteke muduko ekonomia goitik behera iraultzea. Bitcoinak arrakasta badu, aztarna jarraitzerik ez duen, eta ondorioz, zerga-alorrarentzat nahiz poliziarentzat opakoa den moneta batek izango lituzkeen ondorio sozialak fikzioan baino ezin dira planteatu. 

Dena dela eta, bitcoinaren eta haren arrakastaren ondorioz sortu diren antzeko beste dozenaka monetekin (etherra, dogecoina, littlecoina...) edozer gertatuta ere, badirudi hori posible egin duen teknologia geratzeko etorri dela. Teknologia horri bloke-katea (blockchain) esaten zaio eta haren bidez, lehen aldiz, sistema batek edozein hitzarmen berrets dezake, hirugarren batek horren fede eman behar izan gabe. Ez da diruaren esparrura mugatzen, edozein kontratutan ezar baitaiteke: ez da beharrezkoa izango notario bat egotea bi alderdiak adostasuna lortu dutela egiaztatzeko: sistema tekniko bat egongo da, inolako zalantzarik gabe hori horrela izan dela egiaztatzeko eta ezin izango da faltsifikatu.

Goiz da jakiteko zer ondorio izango duen konfiantza kudeatzeko modua goitik behera aldatuko duen sistema horrek. Halere, ez dirudi zorakeria denik etorkizunean benetako aplikazioak izango dituela pentsatzea. Liluragarria izango da horiek denak ikusten joatea. 
bitcoin bilaketarekin bat datozen irudiak


Informazio-iturriak:
https://www.berria.eus/paperekoa/1841/014/002/2017-09-07/zer_da_bitcoina.htm
http://bideosare.com/eu/zer-da-bitcoina/
https://www.sarean.eus/bitcoin-funtzionamendua/
https://coinrevolution.com/eu/what-is-bitcoin/
https://www.argia.eus/albistea/bitcoin-txanponari-buruz-zer-pentsatu-jakin-gabe-jarraitzeko-gida?ids=albistea/bitcoin-txanponari-buruz-zer-pentsatu-jakin-gabe-jarraitzeko-gida
https://bloga.laboralkutxa.com/zer-dira-bitcoinak/

INFLUENCER

"Influencer" delakoen marketina


Gaur egungo pertsona gehienak  interneten eta sare sozialetan sarritan ibiltzen gera. Egunero Instagram, Youtube edo Twitter bezalako plataformen erabilera egiten dutugu, bertan ikus-entzunezko edukia sortzen dituen jendea jarraitzen dugu. Azkenaldi honetan, jarraitzaile asko dituzten erabiltzaileek haien edukian zenbait produktu edo zerbitzuen publizitatea geroz eta gehiago egiten dute. 

Resultado de imagen de INFLUENCERGaia interesgarria egiten zait teknika hori online marketinerako estrategia ona iruditzen zaidalako. Lehenik eta behin, haien produktu edo zerbitzuak gehiago saltzea nahi dituzten enpresek jarraitzaile kopuru handia duten pertsonak aukeratzen dituzte eskaintzen dutena zabaltzeko. Pertsona horiei “influencer” izena eman zaie, izan ere,sare sozialetan presentzia eta sinesgarritasuna duen pertsonatzat har genezake; beraz, influentzia horretaz baliatuz, haien jarraitzaileetara iristeko gaitasuna duen edonor “influencer” kontsidera genezake. Gainera, audientziari konbentzitzen dakite eta aktiboak dira sare sozialetan; horregatik, jarraitzaileen artean konfiantza lortu dute, esaten dutenari balioa emanik eta erabiltzaileengana iritsirik.

Jendearen iritzia oso garrantzitsua da zerbait saltzeko asmoa badugu. Hori dela eta, saldu nahi denari buruzko iritzi positiboren bat zabaltzen bldinbada askoz errazagoa izango da produktu edo zerbitzu hori saltzea.  Lagun, ezagun edo interesatuak gaudenari buruz aditua den pertsona baten iritziaz geroz eta gehiago fidatzen gara eta enpresak horretaz baliatzen dira, haien marketin taktika moduan online munduan eragin handia duten pertsonak erabiltzen baitituzte kanpainak geroz eta publiko handiago batera iristeko.


Bestalde, ekimen horrek “influencer” horiek gustuko dutena egiten (bideoak egitea, artikuluak idaztea...) bizitzea ahalbideratzen dituenez, interesgarria egiten zait eta etorkizunean lanbide garrantzi gehiegi emango diogula pentsatzen dut.
Resultado de imagen de influencer


https://es.wikipedia.org/wiki/Mercadotecnia_influyente

ETORKIZUNEKO AUTOMOBILAK

Jakina denez, denbora pasa ahala, teknologiak aurrerapenak izaten ditu, gizartearen behar berriak sortzen dira eta honekin batera, noski, enpresa munduan aldaketak gauzatzen dira. Etorkizuneko automobil elektrikoak, ez dira horren etorkizunekoak, jada presente ditugu gure inguruan.

Enpresa guzti orok produktu berri bat merkatura irteterakoan, estrategia batzuk erabiltzen dituzte inguruko hainbat faktore aztertuz eta ekintza plana ondo gauzatuz. Estrategia enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabil ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakiei esaten zaio. Bezeroen nahia esaterako, kontuan hartu beharreko faktorea da, kosteak eta sarrerak ere kontuan hartu beharko dira etekinak ere garrantzitsuak baitira, etab.
Kasu honetan, Volkswagen enpresak estrategiak modu eraginkor batean gauzatzea ez du erraz izango. Azken bolada sektore honek, automobilarena,aldaketa disruptiboa jasaten ari da eta hori ikusirik, jakin badakite aldaketa bortitza gertatuko dela merkatuan: gasolina edo gasolioen bidez, petroliotik datozen energia-iturriak, ibiltzen ziren automobilak elektriko izatera pasako dira. Are gehiago, automobila elektrikoak eta autonomoak, hau da gidaririk gabe ibiliko direnak, gidari gizakia behintzat ez du edukiko. Enpresa hau beste hainbat enpresekin kontaktuan jarriko da teknologia aurrerapenen bidez produktu hobeagoa gauzatzeko; baina halere, aldaketa handi hau jasatea ez dute erraza izango merkatu osoa aldatu behar baita.
Batetik, energia mota aldatu egingo dute. Petroliotik datozen energiak erabiltzen diren kotxeak izan ordez elektrikoak izango dira. Energia mota berri hau lortzeko baliabideak aztertu beharko dituzte eta baita haren kostea adibidez. Kotxearen fabrikazioa guztiz aldatuko da, orain arteko ezagutza, beraz,  ez zaie balioko. Eta horrek kosteak handituko dituzte(hasieran behintzat). Horregatik, beraien estrategian nahiz eta nahiez beste sektoreko enpresekiko elkarlana egingo dute. Denok entzun dugu beste arlotako enpresek, Google, Uber eta bestelakoak, ari direla kotxe elektriko eta autonomoak sortzen saiatzen.Ondorengo galdera jendartean zabaltzen ari da: automobil sektoreko ohiko enpresek merkatu berri hau lortuko dute edo beste arlotako enpresek lortuko dute? Betikoek merkatuan bizirauteko, estrategia eraginkorra erabili beharko dute eta horretan ari dira momentu honetan.
Bestetik,lehen esan bezala, orain arte giza-gidariak kotxea gidatu behar izan du, ordea, etorkizunerako kotxe berri hauek autonomoak izango dira. Noski, autonomoak izatea arrisku handiak dakartza, eta beraz, teknologia aurrerapenak ondo baliatu beharko dituzte kotxeek ez izan dezaten arazorik. Kotxeko zati guztiak azkarrak izan beharko dira, eta datuak jasotzeko eta aztertzeko gai izan beharko dira, horrela edozein egoeratan gai izango dira erreakzio onak edukitzeko. Erreakzio ona zer den eztabaidagarria da, baina hori gizarte guztiak adostu beharko du.
Gainera, enpresa honek beste hainbat enpresa baliogabetu edo guztiz birmoldatu egingo ditu. Honen adibide argia dugu gasolindegiarena. Badirudienez, energia mota berri hau garajeetan kotxea entxufatuz, kotxea energiaz beteko du, eta beraz, gasolindegien funtzioa gutxitu eta itxi behar izango dute. Isten ez badira, hain famatuak diren “Elektrinera”-tan bihurtuko dira gaur arte izandako gasolindegiak. Aldaketa hauek gauzatzea prezio onenean eta gizartearen beharretara eta nahietara moldatzea, esan bezala, ez da lan erraza izango, baina estrategiak ondo baliatuz eta teknologien aurrerapenei probetxu onena ateraz, enpresa honen arrakasta izugarria izan daiteke etorkizunean.

Iturria:


GIRLBOSS

Kay Cannon estatu batuarrak zuzendutako “girlboss”  telesailak Sophia Amorusok idatzitako izen bereko biografian oinarritutako komedia da, bertan gaur egun ekintzailetzan eredu den Amorusok Nasty Gal mundu mailako enpresa sortzeko pasa behar izan zuen prozesua azaltzen da.

2005-2006 inguruan, Sophia Amorusok, 22 urte zituela, ez zuen artean bere bizitza antolatuta. Ez zuen lanpostu finkorik, diruz eskas zebilen eta lana aurkitzen zuen bakoitzean ez zuen hilabete bat baino gehiago irauten bertan. Pertsona askotan aurki dezakeguna sentitzen zuen: ambizio faltagatik frustrazioa. Sentsazio hori baretzeko, arropa erosten zuen “vintage” dendetan, ahalik eta prezio baxuenean, ez baitzuen askorako aurrekonturik. Halako batean, diru premia zuela-eta, 10$ inguruan erositako jaka bat ebay-en bidez saltzeko aukera ikusi zuen, eskaintza jarri eta denbora gutxira eskaera handiaren ondorioz, prezio igoera ikusi ondoren, bere bokazioa aurkitu zuen: interneteko merkatura irekiko zen arropa saltzeko.

Garai hartan interneteko salmenta ez zen batere ohikoa, ez zuen gaur egun daukan oihartzuna. Hala ere, merkatua aurkitzeko zegoen eta Sophiak inor gutxik izandako ideia izan zuen: emakumeen arropa salduko zuen web orria irekitzea. Denbora gutxian eta modu esponentzialean hazi zen, 2012an hazkunde azkarrena zuen saltzaile gisa sailkatuz. Horrek erakusten digu enpresa arrakastaren funtsa ideia berritzaile eta estrategikoa burutzean dagoela.

Nasty gal-en sorreratik, enpresaren munduarekin lotutako hainbat aspektu gelditzen dira agerian. Hasteko, enpresaburu honek askotan esan duenez “Nasty Gal ez zen inoiz orain dena izango, nire helburua hain enpresa handia sortzea izango balitz”. Hortik atera dezakegun ondorioa hurrengoa da: enpresa munduan arrakasta lortzeko, hainbeste konpetentzia izanda, aspekturen batean nabarmentzea beharrezkoa da. Hau da, beste edozeren gainetik hedapen finantziazioa bilatzen bada enpresako gainerako aspektuez arduratu gabe, ez da inoiz lortu nahi den puntura iritsiko.

Telesailak gure ametsak eta lan etika garatzeari buruz hitz egiten du, marka bat eraikitzerako orduan, ingurukoen nahiak bete ordez bilatzen ari garena ahalik eta modu pertsonalenean egiteko. Amorusok argi uzten du benetan gure nahia beteko duen enpresa  sortu nahi badugu, banku kontuari edo arrakasta ekonomikoari erreparatu beharrean, arlo guztietan aberastu behar gaituela sortzear gauden proiektuak; azken finean, enpresa batek ez baitu arrakasta finantzarioa lortuko atzetik dauden arlo humanistiko guztiak guk nahi dugun modura beteta ez badaude. Izan ere, enpresaren ehuneko oso txikia da bezeroak ikusten duena, baina atzean lan itzela dago.

Sophia Amoruso benetako inspirazioa bilakatu da emakume enpresarien munduan. Ezerezetik sortutako enpresa 100 milioitik gorako balioa izatera iritsi delako. Artean interneteko merkatua garatu gabe egonda, aukera paregabea ikusi zuen arrakastarako. “girlboss” izenburua duen liburu eta telesaila ez da emakume honen bizitza eta ekintzailetza kontatzen duen istorioa soilik, mugimendu bat da. Ardi uzten du enpresaren munduan edozer dela posible bezeroak izango baditu. Bestalde, kritika positibo gehien jaso dituen aspektua izan da, Sophia amorusok emakume enpresarien generazio bat ireki zuela, bakoitzak bere ametsa betetzeko ateak irekiz eta era berean erakutsiz emakumea izatea ez litzatekela horretarako oztopoa izan beharko.

"Zure helburua esperientzia, perspektiba eta ezagutza lortzea denean, porrota ez da aukera posible bat"




2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

EUSKALGYM

Euskalgym-a Euskadin ospatzen den gimnasiaz beteriko ekitaldia da, aurten Bilboko “Bilbao Exhibition Centre”-n ospatuko da.  Bi zatitan banatzen da; alde batetik txapelketa ( Espainia mailakoa), Espainiako leku guztietatik, adien eta kategoria guztietako jendea etortzen da eta bi egun irauten dituen txapelketa garrantzitsua ospatzen da. Bestetik “gala” deritzona dago. Gala horretan munduko gimnasta hoberen guztiak elkartzen dira ( olinpiadetan, Europa eta munduko txapelketatan aurki ditzakegunak) eta lau ordu irauten duen ekitaldi batean beraien dantza edo erakustaldi hoberenak aurkezten dituzte, mundu honen jarraitzaile diren guztiei ahazten zaila den esperientzia bat eskainiz. Kirolari hauez gain, Euskadiko talde federatu absolutuek ere parte hartzen dute “galan” beraientzako hain miresgarriak diren gimnastekin tapiza partekatzeko aukera izanez.

Ekitaldi eta asteburu hau oso garrantzitsu eta onuragarriak dira bai Euskadi eta bai Bilboko ekonomiarentzako. Aurretik esan bezala, parte hartzaile asko ez dira hemengoak eta beraz, asteburua pasatzera hemengo hoteletara etortzen dira, eta inguruan ere gastua egiten dute. Ikerketa batean ziurtatu den bezala, ekitaldi honek aberastasun eta lan-enpleguak ematen dizkio Euskadiri, urte guztian zehar hau antolatzen duen jendea dago eta baita astebururako kontratatzen den jendea ere bai. Babesle eta kolaboratzaileen ekarpen eta laguntzei esker hau aurrera ateratzea posible da eta etekina handia izaten da normalean.

Deloittek egindako inpaktu ekonomikoaren azterketak bi gauza hartu ditu kontuan, egindako gastu zuzenak eta honen erabilera zertarako izango den. Horretarako, euskal federazioak egindako gastuen aurreikuspena, 2017-an ikustera joan zirenek egindako gastuak eta azkenik kirol elkarte ezberdinek eta parte hartzen duten gimnasten gastuak ( parte hartzeagatik ordaindu beharrekoa. hotel eta kontratatutako zerbitzuen gastua) aztertu dira.

Guzti hori kontuan izanda Euskadin asteburu batean egingo den gastua 1,9 milioi €- koa izango dela estimatu da, gastu totalaren (2,4 milio €) % 81-a.
Ekitaldi hau antolatzeko jarriko den dirua 222.000€ izango da, beraz etekina nabarmena da, aurreikusitako euro bakoitzagatik 8,6 € PIB sortuko dira hemen eta diru guzti horretatik 177.000 € babesleek jarritakoa izango da, horietatik %80-a Euskadikoak direnak.
2017. urtean Euskalgym-aren parte izan zen pertsona bakoitzak bataz beste egindako gastua 248,5 €-koa izan zen, garraioa, parte hartzean eta kontratatutako zerbitzuak direla medio.





2018(e)ko azaroaren 25(a), igandea

Nola atera pobreziatik

Askotan pentsatzen dugu herrialdeak aberatsak eta pobreak direla arrazoi historikoengatik eta betiko bere kondizio hori mantenduko dutela. Hala ere errealitatea, gauzak ondo egiten dituen edozein nazio pobreziatik atera daitekeela da, herrialde aberats batean bihurtuz. Horren adibide dira Japon, Taiwan, Hego Korea, Singapur, Hong Kong eta azken aldi honetan Txina. Herrialde hauek ez dute errekurtso naturalik eta hala ere izugarrizko kalitate bizitza hobeketa izan dute. Baino nola lortu dute pobreziatik ateratzea?

Ulertu behar den lehenengo gauza zera da, pobreak ez direla pobreak aberatsak daudelako eta Aberatsak ez direla aberatsak pobreak daudelako. Gizakiaren kondizio naturala pobrezia extremoa da eta gaur egun dagoen aberastasun guztia ez zegoen hor, sortu dugu. Hortaz aberastasun gehiago sortu daiteke denentzat.

Jadanik frogatuta dago tendentzia dagoela ekonomiaren hazkundearen ehunekoa, pobreen errenten igoeraren berdina izatea (TRADE, GROWTH, AND POVERTY   paperean demonstratua dago), beraz, pobreziaren soluzio hoberena hazkunde ekonomikoa da. Nola lortu dezakegun azken hau?

Lehen gauza estatuak ahalik eta presentzia gutxiena izatea da, erregulazio minimoak jarriz eta zergak murriztuz. Burokrazia minimoa izan behar da eta estatuak ez dizkio pribilegioak eman behar inori. Ikusi dezakegu Espainiak ez duela hemengo ezer betetzen, izan ere zergak altuak dira eta hainbat enpresa handik izugarrizko pribilegioak dituzte(Bankuak, elektrikak eta multinazional batzuek).

Bigarren puntua seguritate juridikoa da, izan ere hau ez badago azken lehenengo puntua anulatzen da. herrialde asko daude Afrikan zergarik gabe baino ez da inor joango hara seguritate juridikoa ez dagoelako. Puntu honetan ez gaude partikularki gaizki, kontuan izanda beste herrialdeak nola dauden baino asko hobetu dezakegu. Espainia ez da Suiza bezala ikusten seguritate juridikoaren aldetik.

Hirugarren puntua komertzioari irekitzea da, protekzionismoa ez da batere ona ekonomiarentzat, eta geroz eta txikiagoa izan herrialdea, geroz eta okerragoa da munduari ixtea. Espainiak hemen nahiko gaizki egiten du, ez dut ulertzen nola oraindik ez dugun komertzio libreko trataturik Latinoamerikarekin.


Konklusioz, Pobreziatik ateratzeko ideia Libertarioak inplementatu behar dira ebidentzia enpirikoak erakutsi duen bezala


Iturriak: https://blogs.elconfidencial.com/economia/laissez-faire/2017-10-18/para-erradicar-pobreza-mas-capitalismo_1462518/
https://www.youtube.com/watch?v=05VO-FLrNi8


2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

BEHARREZKOA AL DA GEHIEGIZKO KONTSUMO HAU?

Gaur egungo gizarte kapitalista eta kontsumista hontan txikitatik bultzatu dtgute kontsumoaren bidera. Baina beharrezkoa al da ain maiz egiten dugun gehiegizko kontsumo hori? Zer egin dezakegu hau aldatzeko?
Argi dago gizakiak bere biziraupena bermatzeko beharrezkoak dituen elikagak lortzeko bide errazena hauek zuzenean eroste dela. Baina gure ikuspuntu kontsumista alde batera utzita, konturatu gaitezke beste modu batzuetara ere lortu ditzazkegula lehen aipatutako beharezko objektu horiek. 
Elikagaiei dagokienez, modu erraz, natural eta inguruneari kalterik egin gabe erabilidaitekeen proposamena da zuk zeure barazki eta fruituak lur zati txiki batean landatzea . Horrela zihurtasunez jakin dezakezu elikagai horien jatorria eta kalitatea. Gainera askoz ere merkeago aterako zaizu eta ez zara supermerkatura joan beharko zure etxetik 10.000 kilometro baino gehiagotara dagoen toki batean landatu den edozein barazkiedo fruitu erostera. Askotan urrun dauden leku horietako langileek ez dituzte baldintza duhinak eta ez dira giza eskubide unibertsalak betetzen.
Hau guztia esanda atera dezakegun ondorioa da behar dugun elikagaien bat erosterako orduan kontuan izan behar dugula bere jatorria eta bere landatze prozesua. Azkenik esan beharra dago, bi aldiz pentsatu behar genukeela guztiok produktu bat erosterakoan eta ahusnarketa bat egin gure gizarteak dituen oinarri kapitalista eta kontsumistei buruz.

Resultado de imagen de capitalismoResultado de imagen de consumismo

BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA

BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA



Hainbat eta diru gutxiago jaso zuen EBk BEZaren zergak ez ordaintzeagatik. 2015ean 151.00 milioi euro gutxiago jaso zituen, hau da, 2015eko aurreikuspena baino %12,77 gutxiago bildu zen  kasu honi iruzur fiskala deitzen diogu. Hainbat zerga  mota daude baina ohikoena Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) da. (BEZ) ondasunen erosketa eta zerbitzuak jasotzea zergapetzen dituen zeharkako zerga bat da. Oro har produktu edo zerbitzuaren prezioari eransten zaio, portzentaje gisa; hala, hasiera batean zerga jasotzen duena ondasunaren saltzailea edo zerbitzua egiten duena da, aldiro kontsumitzaileei bildutako zergaren zenbatekoa Zerga Administrazioari emango diona.Praktikan, azken kontsumitzailea bakarrik ordaintzen duen zerga da, enpresa eta profesionalek Zerga Administrazioari ordaindu beharrekoa jasotako BEZa ken beraiek erositako ondasunengatik eta jasotako zerbitzuengatik ordaindutako BEZa baita soilik, ordaindutako BEZa berreskuratuz horrela.

                                                                                     


Kasu honetan nabarmen ikusten da, nahikoa jendek ez duela zerga mota hau errespetatzen,orduan, iruzur bat ari dira egiten.Aukera kostu garrantzitsu bat ikusi dezakegu, 151.00 milioi horiek zerbait garrantzitsuan gastatu ahalko zirela  adibidez hezkuntzan edo baita ere ejertzitoan. Kostu horiek administraziora joango lirateke eta administrazioak hautatuko luke zer egin diru horrekin. eta Nire ustez, arreta gehiago jarri beharko zen kasu hauetan bestela jendeak hainbat eta hainbat iruzur gehiago egingo ditu eta.



Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) bilaketarekin bat datozen irudiak




https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcTPQ157xHygvTyg3Pa1X2PWhSDIOvOE83X28E21F33XHJycZU31Ug


http://www.berria.eus/albisteak/145634/bezaren_zergan_151000_milioi_euro_gutxiago_bildu_ditu_ebk.htm

Kontsumoaren atzean zer?


Gaur bertan izan da denok ezagutzen dugun eta hain globalizatuta (mundu mailan antolatutako ekintza) dagoen "BlackFriday" delakoa. Urtero aurrera eramaten den promozio-aldia da, zehazki edo orokorrean esanda, hiru egunez aurki ditzakegu izugarrizko merkealdiak denda guztietan, handienetan batez ere. Edo, hala dirudi beintzat. Adituek egindako kalkuluen arabera, Espainian egun hauetan zehar 1300 € eta 1400 € artean fakturatzen dira. Baina zer dago benetan horren guztiaren atzean?

Hasteko, hainbat kontsumitzaile izan dira egoera salatu dutenak. Izan ere, denda asko dira Black Friday delakoan parte hartzen dutenak, baina ez modu zuzenean, iruzur moduan baizik. Establezimendu askok eta askok, egun handi hori iritsi baino egun batzuk lehenago haiek eskaintzen dituzten produktuen prezioak igotzen baitituzte, ostiral beltzean jaitsi eta, orokorrean, hasiera batean zuten prezioa mantentzeko asmoz.

Gainera, egun "berezi" horrek sortzen duen egoera eta saturazioa ez dira batere osasungarriak. Egoera ikustea besterik ez dago; inoiz baino jende gehiago atzera eta aurrera, denda guztietan sartu eta atera, geratu gabe, inoiz bukatzen ez diren ilarak... eta oso estresagarria izatera iritsi daiteken konstumoa hazten eta bultzatzen besterik egiten ez duen egoera da.

Bestetik, egoera desatsegin hori hazten jarraitzeko eta bultzatzeko, enpresak psikologia sozialaren ezagutzak aplikatzen dituzte, salmenta bolumena handitzeko helburuarekin. Askotan, esan daiteke, modu diskretu eta ixilean gauzatzen eta prestatzen dituztela metodo desberdinak, eta beste kasu batzuetan, berriz, lotsagabekeri bat izatera iritsi daiteke. Arazo larria sortzen du jende askoren gan, antsietate puntu batekin itxaroten eta espero baitu egun hau, haien ondasun materialak erosteko irrikitan, erosi eta erosten jarraitzeko, horrek zoriontasuna emango balu bezala, guztiz kontrako sentsazioa lortzera eramaten duen heinean.

Lehen aipatu bezala, enpresak psikologia sozialaren ezagutzak aplikatzen dituzten haien negozioetan, saltzeko eta interesatzen zaien prezioak manipulatuz. Esanguratsua da hori nola gauzatzen duten jakitea. Lehenik eta behin, larrialdi eta behar egoera bat sortzen saiatzen dira kontsumitzaileengan. Gainera, zoriontasunaren truke produktu bat saltzen dizute. Hori gutxi balitz, prezioak baloratzeari uzteko iruzurra egiten dute egun batzuk lehenago denda gehienek, fisikoek nahiz on-line dendek. Eta beste hainbat teknika erabiltzen dituzte, manipulazio egoera larri baten mende jendea hartuta.

Halaber, lehengo urtean OCU -k (OrganizaciĆ³n de Consumidores y Usuarios) oso gertutik aztertu zituen produktu askoren prezioen aldartea, on-line denda ezagunenetan. Bertatik ondorioztatu zutena zera izan zen, denda haundi horiek ia ez zituztela haien produktuen prezioak aldatu. Eta ez hori bakarrik, hainbat produkturen prezioa garestiagoa zen Black Friday egunean, ordurarte baino, alderantziz izan behar zuen arren haien diotenaren arabera.

Egun hauetan ikusi ditzakegun titularren eta kartelen arabera, % 50en deskontuetara, % 60 eta
% 80tarainoko deskontuak azaleratzen dituzte denda askok, eta, dendak deskontuekin zoratzen direla... baina benetan deskontuak al dira kontsumitzaileentzat? “Inork azken telefono mugikor berriaren deskontu handirik ez dezala itxaron”, baieztatzen du Europako Unibertsitateko irakasle batek. Eta hori da benetan, gertatzen dena eta ikusten ez duguna edo ikusi nahi ez dugun egia.

Izan ere, deskontu handiak beti bigarren mailako produktuetan eskari gutxiagorekin burutzen dira eta saltzea lortzen ez duen produktuko stocka mantendu behar izateagatik, horrek kostu bat du, kasu askotan dendetarako ekartzeak, hura merkeago saltzea baino garestiago saltzea ekar dezake.

Beraz, ez genuke engainatuak izaten utzi behar eta kontziente izan beharko genuke egoera honetaz, aspektu askotan eragiten baitigu. Modu faltsu batean, gaur egungo gizartea gehiago manipulatzea lortzen baitute.

black fraude


Bibliografia:
https://okdiario.com/economia/2016/11/10/estafa-del-black-friday-cadenas-suben-precios-dias-antes-manipular-rebajas-518268
https://www.bolsamania.com/noticias/economia/black-fraude-las-mentiras-del-black-friday-salen-caras--2990721.html
https://lamenteesmaravillosa.com/3-efectos-psicologicos-del-black-friday/




Black Friday-en eromena

Black Friday-en eromena

Ziurrenik denok entzuna izan dugu “Black Friday” deritzon eguna, baino askok ez dakigu erosketa-egun honek dituen aldaketak ekonomian eta zer ondorio dituen gizartean.

“Black Friday”-en historia duela asko hasi zen, zehazki James Fish-ek AEB-etako 1869ko krisiari jarri zion izena zen, eta geroztik, Black Friday deritzon eguna oso ospetsua izan da ekonomia-arloan, bereziki estatu batuetan. Guk ezagutzen dugun Black Friday eguna ordea, ez dugu krisi ekonomiko batekin lotzen, dendetan eskaintza handiak dauden egun batekin ordez. 60Ko hamarkadaren amaieran hasi zen egun hau ospetsua bihurtzen Estatu Batuetan, eta gaur ia mundu osoan da ospetsua egun hau, baino ondorio on eta ez hain onak dituen egun bat dela aipatu behar da.

Azken urteotan, online dendak nagusitasuna hartu dute Black Friday egunean, izan ere eskaintza gehienak eta handienak hor aurkitu ditzakegu (Amazon, Aliexpress, Costco…), eta hain zuzen enpresa horietako batean, Amazon-en, Black Friday-en ondorioak larriak izan dira, Espainian bereziki. Hain izan dira eskaerak egun honetan Amazon-en, non ehundaka langilek greba orokorra egin duten, izan ere haien lanorduak izugarri handitu nahi zituzten, eskaera mordo horiengatik.
(ezkerrean, Amazon-eko langileak, greban)

Horrez gain, beste ondorio larri asko eduki ditu historian zehar Black Friday egunak, esaterako, bereziki Estatu Batuetan, trafiko akzidente asko eta dendetan biolentzia asko egon ohi dira egun honetan, erosleak produktu baten azken aleen bila daudenean, horregatik dator, batik bat, Black Friday izena egun honi (lehen aipatutako krisi ekonomikoaz gain).

Hori esanda, eta amaitzeko, aipatu behar da beste protesta asko egon direla Black Friday-en, aurka, egun hau “kontsumismoaren festa” bat dela esanez, eta denda askok egun honi boikot-a egin diote arrazoi honengatik, esaterako “Blacks&Decker eta Screw-Fix” dendek.


Black Friday



Gabonak iristen ari dira, zoriontasunez betetako datak, baina, baita kontsumoz betetakoak ere (estatistika batzuen arabera, asteburu batean 205 euroko erosketak egiten dira pertsona bakoitzeko). Gaur egun, jakina denez, Black Friday izeneko fenomenoa geroz eta arrakastatsuagoa da. Data horietan, dendek (denda handiek gehienbat) beherapen handiak egiten dituzte, gabonei ongi etorria emateko. Baina, merkealdi honek, bere aldekoak eta bere kontrakoak ditu.

Alde batetik, erosketa asko egiten diren garaia da, hau da, salmenta gorakada nabarmena egoten da. Enpresa askok, bai dendetan eta bai modu birtualean, salmenta kopurua handitzen dute eta stockean dituzten produktuak salmentan jartzeko aukera izaten dute.

Horretaz gain, kontsumitzaileak ondasunak prezio baxuagoan erosteko aukera du. Enpresek eskainitako produktuek prezio baxua dutelako (%80 eko beherapenera iritsi daitezke). Ikerketa batzuen arabera, gabonetako erosketa gehienak, gaur egun, black friday-eko datetan izaten dira, izan ere, eskaintzak hobeagoak izaten dira. Ondorioz, familiek data hauetan erosten dituzte gabonetarako beharko dituzten ondasunak.

Gainera, lan eskaintza gehiago egoten da, izan ere, data hauetan egoten den eskaera kopuru handien eraginez, enpresek langile kopurua handitzeko beharra dute, hau da, merkealdien ondorioz, familien eskaera handiagoa da, eta ondorioz, enpresek eta dendek langile gehiago behar dituzte, bezeroen beharra eta eskaera asetu ahal izateko.





Hala ere, merkealdi honek, bere alde txarrak ere baditu. Hasteko, aurreko urtetan deskontu faltsuak salatu izan dira, izan ere, batzuetan, enpresek eta dendek eskaintzen dituzten merkealdiak ez dira benetako merkealdiak, hau da, Black Friday-a baina aste batzuk lehenago, enpresek, produktuen prezioak igotzen dituzte eta, horrela, Black Friday-ean jaisten dituzte, hasierako ondasunaren prezioaren antzekoa den prezio batean utziz (berezko deskontu handirik gabe).

Alde txarrekin jarraituz, komertzio txikien ahultzea eta hauen egoera txarra ekar dezake, izan ere, enpresa, frankizia eta kate handi eta ospetsuek beherapenak egiten dituztenez, enpresa txikiei prezioak jaistea behartzen diete, atzean ez gelditzeko. Baina, hauek ezin dute enpresa handiek bezain besteko beherapena egin, dirua galduko luketelako (hauen ekoizpen kostuak garestiagoak dira, ez dira internazionalak...). Beraz, Black Friday-ak enpresa handiei mesede egiten die, baina enpresa txikientzat kaltegarria da.

Horretaz gain, enpresentzako Abendu ahulagoa dakar, hau da, Azaroan egiten den Black friday-aren eraginez, abenduko salmentak jaisten dira (gutxiago dira), izan ere, lehen aipatu bezala, gabonetako erosketa guztiak Black friday-ean egitea aprobetxatzen du jendeak, eta, ondorioz, Abenduan, jada, familiek, erosketak eginak dituzte eta ez dute hainbeste kontsumitzen (duela urte batzuk bai).

Azkenik, Black friday-aren aurka dauden pertsona askok grebak egiten dituzte, enpresa batzuetako langileen baldintza txarrak salatzeko asmoz. Bitartekari lanak egiten dituzten enpresetako langile batzuk, adibidez, beraien lana geldiarazten dute, enpresa handiei kalte egiteko asmoz (Amazon, fnac…). Horrela, eskaerak ez dira iristen edo berandu iristen dira eta ondorioz, enpresa handiek bezeroak galtzeko probabilitatea dute.




https://www.lavanguardia.com/economia/20181123/453095614960/black-friday-cara-oculta-fiesta-del-consumo.html