Blogger honetan aurreko saiotan ikusitako "in time" pelikularen inguruan hitzegingo dizuet. Pelikula honetan ekonomiaren mugimendua diruaren arabera izan ordez denboraren arabera mugitzen da. Gure ekonomia diruak mugitzen du, hau da, gaur egun diruarekin erosi, saldu eta bizitzen degu. Nolakoa izango litzake diruaren ordez, denbora baliatuko bagenu?
Nire ustez orokorrean ekonomiren mugimendua berdina izango litzakela pentsatzen dut. Nahiz eta, ordaintzeko mota desberdina izan, trukaketa egiteko modua berdina izango litzake. Hau da, diruak betetzen duen funtzioa berdin beteko luke. Diruaren funtzioa Truke bidea da. Denok onartzen dugu dirua truke bidetzat. Diruak trukea errazten du. Izan ere, dirua erabiliz gero, saltzaileak eta erosleak ez dute bi ondasunetan ados jarri behar, batak zaldia nahi du eta besteak ardiak, baizik erosleak saltzailearen ondasuna nahi du eta horren salneurrian ados jarri behar dira biak. Gainera, Neurri gisa ere erabiltzen da dirua, hau da, prezioak zehazteko eta kontuak eramateko unitatetzat hartzen da. Balio kalkulatzeko neurritzat erabiltzen da, hots, ondasun eta zerbitzuen balioa kalkulatzeko. Bukatzeko, Dirua balio gordailua da. Aberastasuna modu desberdinetan gorde daiteke, adibidez, etxeak edukita, urrea gorde eta abar. Baina erosoena, berehala erabili daitekeelako dirua da. Izan ere, familiek zein enpresek ondarearen zati bat dirutan edukitzen dute. Funtzio hoiek betetzen dituenez ekonomiaren mugimendua berdina izango litzakela uste dut.
Diruaren ordez denbora erabiltzeak ondorio kaltegarriak ere izan ditzazke. Dirurik gabe geldituz gero, horren eraginak denbora luzean nabarituko litzazke. Hau da, dirurik gabe gelditzen bazera, ez zera momentuan hilko baino denborarik gabe geldituko bazina momentuan bertan hilko zinateke.
Nire ustez, diruarekin bizitzeak hilketa asko sahiesten ditu. Jendeari oportunitate berriak emanez. Jende diruduna egoteko jende pobrea egon behar du baina jende inmortala izateko jende asko hil behar da, eta inork ez du merezi betteak luzaro bizitzeko bere bizitza ez bizitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.