Kay Cannon estatu batuarrak zuzendutako “girlboss” telesailak Sophia Amorusok idatzitako izen bereko biografian oinarritutako komedia da, bertan gaur egun ekintzailetzan eredu den Amorusok Nasty Gal mundu mailako enpresa sortzeko pasa behar izan zuen prozesua azaltzen da.
2005-2006 inguruan, Sophia Amorusok, 22 urte zituela, ez zuen artean bere bizitza antolatuta. Ez zuen lanpostu finkorik, diruz eskas zebilen eta lana aurkitzen zuen bakoitzean ez zuen hilabete bat baino gehiago irauten bertan. Pertsona askotan aurki dezakeguna sentitzen zuen: ambizio faltagatik frustrazioa. Sentsazio hori baretzeko, arropa erosten zuen “vintage” dendetan, ahalik eta prezio baxuenean, ez baitzuen askorako aurrekonturik. Halako batean, diru premia zuela-eta, 10$ inguruan erositako jaka bat ebay-en bidez saltzeko aukera ikusi zuen, eskaintza jarri eta denbora gutxira eskaera handiaren ondorioz, prezio igoera ikusi ondoren, bere bokazioa aurkitu zuen: interneteko merkatura irekiko zen arropa saltzeko.
Garai hartan interneteko salmenta ez zen batere ohikoa, ez zuen gaur egun daukan oihartzuna. Hala ere, merkatua aurkitzeko zegoen eta Sophiak inor gutxik izandako ideia izan zuen: emakumeen arropa salduko zuen web orria irekitzea. Denbora gutxian eta modu esponentzialean hazi zen, 2012an hazkunde azkarrena zuen saltzaile gisa sailkatuz. Horrek erakusten digu enpresa arrakastaren funtsa ideia berritzaile eta estrategikoa burutzean dagoela.
Nasty gal-en sorreratik, enpresaren munduarekin lotutako hainbat aspektu gelditzen dira agerian. Hasteko, enpresaburu honek askotan esan duenez “Nasty Gal ez zen inoiz orain dena izango, nire helburua hain enpresa handia sortzea izango balitz”. Hortik atera dezakegun ondorioa hurrengoa da: enpresa munduan arrakasta lortzeko, hainbeste konpetentzia izanda, aspekturen batean nabarmentzea beharrezkoa da. Hau da, beste edozeren gainetik hedapen finantziazioa bilatzen bada enpresako gainerako aspektuez arduratu gabe, ez da inoiz lortu nahi den puntura iritsiko.
Telesailak gure ametsak eta lan etika garatzeari buruz hitz egiten du, marka bat eraikitzerako orduan, ingurukoen nahiak bete ordez bilatzen ari garena ahalik eta modu pertsonalenean egiteko. Amorusok argi uzten du benetan gure nahia beteko duen enpresa sortu nahi badugu, banku kontuari edo arrakasta ekonomikoari erreparatu beharrean, arlo guztietan aberastu behar gaituela sortzear gauden proiektuak; azken finean, enpresa batek ez baitu arrakasta finantzarioa lortuko atzetik dauden arlo humanistiko guztiak guk nahi dugun modura beteta ez badaude. Izan ere, enpresaren ehuneko oso txikia da bezeroak ikusten duena, baina atzean lan itzela dago.
Sophia Amoruso benetako inspirazioa bilakatu da emakume enpresarien munduan. Ezerezetik sortutako enpresa 100 milioitik gorako balioa izatera iritsi delako. Artean interneteko merkatua garatu gabe egonda, aukera paregabea ikusi zuen arrakastarako. “girlboss” izenburua duen liburu eta telesaila ez da emakume honen bizitza eta ekintzailetza kontatzen duen istorioa soilik, mugimendu bat da. Ardi uzten du enpresaren munduan edozer dela posible bezeroak izango baditu. Bestalde, kritika positibo gehien jaso dituen aspektua izan da, Sophia amorusok emakume enpresarien generazio bat ireki zuela, bakoitzak bere ametsa betetzeko ateak irekiz eta era berean erakutsiz emakumea izatea ez litzatekela horretarako oztopoa izan beharko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.