2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

QUEEN taldearen zenbakiak

Hilabete honetan, azaroaren 4an, Freddie Mercuryren heriotzaren hogeita zazpigarren urteurrena izan da. Honek, eta estreinatu berri den "Bohemian Rhapsody" filmak, munduko gazte eta heldu askori  pertsonaia ahaztezin hau ekarri die gogora, eta honek musikaren historian eta beste zenbait alorretan utzitako legatua.

Freddie Mercury Queen taldeko abeslari nagusia izan zen eta oso karrera arrakastatsua izan zuen, jakina den bezala. Honekin lotuta dagoen arrakasta ekonomikoa segituan etortzen zaigu burura eta imajinazioa libre uzten dugu, kopuru posibleak pentsatzen. Pertsona askok esaten dute Mercuryik, hil baino lehen, 25 milioi dolar edukitzera iritsi zela. Diru honen zati handi bat, ez esateko ia osoa, Queen taldean zelarik lortu zuen. Baina nola banatzen zituzten etekinak taldekideen artean? Gaur egun nola banatzen dute lortzen jarraitzen duten dirua?

Talde honen ibilbide musikal osoa kontuan hartuz, gaur egun arte, 200 milioi kopia inguru saltzea iritsi direla estimatzen da. Lehenengo urteetan, nahiz eta taldekide guztiak konposatzen zuten, abesti bakoitzak taldekide baten izena eramaten zuen eta argi dagoen bezala, honek salgai jartzean ateratako diruaren ehuneko handiago bat lortzen zuen. Nahiz eta hau eztabaida askoren iturri zen, neurri hau denbora askoan mantendu zen, Freddierekin egin zuten azken diskoa arte, non taldekide guztiek diru kopuru berdina jasoko zutela adostu zuten.

Freddie hil zenean Hiesaren ondorioz, taldea guztiz geratzea erabaki zuten, baina beraien arrakastak jarraitu egin du eta onurak ateratzen jarraitzen dute. Gaur egun saltzen diren diskoen salmentaren onurak Brian, Roger, Jhon eta Freddieren oinordekoen artean banatzen dira modu orekatuan, hau da, denek diru kopuru berdina jasotzen dute.

Freddieren heriotzarekin Queen taldea ezagutzen zuten bezala amaitu arren, hauen arrakasta luzerako izango da, salmentako zenbakiek urte guzti hauetan begi-bistan utzi duten bezala.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.