2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Brexit-a

Brexit-a Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko eginiko erreferenduma izan zen, baita Ipar Irlandan ere. Bi lekuetan Europar Batasunetik ateratzeko alde zeuden alderdi politiko eta hiritarrak zeuden, 1973an EB-ra elkartu zirenetik.

1975ean Erresuma Batuan, Europar Ekonomia Erkidegoan mantendu edo ateratzearen inkesta bat egin zen, eta mantentzeko aldeko aukerak irabazi zuen. 2016ko ekainaren 23an, berriz, erreferenduma egin zen, Erresuma Batua Europar Batasun barruan mantendu edo atera galdetzen zuena, eta gehiengo handi batek ateratzeko botoa eman zuen.

Baina zer-nolako ondorioak izango ditu Brexit-ak ekonomian?
Euskal ekonomian eraginik handiena eta azkarrena, hemendik inportatutako produktuak automatikoki garestitu izana da, handik datorkigun turismoak ere eragin berbera jaso du. Aldiz, inportazioentzat libraren debaluazioa mesedegarri izan da merkeago erosi daitezkelako britaniar produktuak; edo Britania Handira joatea merkeago delako orain, Londresera asteburu pasa joatea %15 merkeagoa da Brexita ezarri denetik.

Erresuma Batua euskal ekonomiaren laugarren bezeroa da, eta industriari oso lotuta dago. Brexitaren eraginez muga zergak agertu litezkeen berriro eta eragina izango du. Hemengo 500 enpresa iguru harremanetan daude Britania Hadiarekin eta 50etik gora dira bertan era batera edo bestera inplantazioak dituzte. Librak balioa galdu du etengabe euroaren aurrean eta aurrez esan dudan bezala, garestitu egin dira salmentak hori dela eta.

Industrian ez ezik beste arlo batzuetan ere ezinegona egon da, hala nola, ardogintza, nekazaritza eta arrantzan, berriro ere, esaterako, arrantza kuotak agertu zitezkeelako.




Zergen igoerak tabako, freskagarri eta alkoholan duen eragina

2017.urtea ondo hasteko, zergen igoera askoren artean, hauetako bat tabako, freskagarri eta alkoholaren zergen igoera izan dugu. Erosleek zer-nolako eragina izango duen beraien boltsikoetan galdetzen dute, alde guztietan iritzi ezberdinak adituz.

TABAKOA:
Sektore hau, azken igoeratik hona, beti egon da bigarren igoera baten zain, eta jada iritsi da. Gobernuak erabakitako igoeraren eragin handiena, oinarrizko prezio baten azpitik saltzen duten dendatan nabaritu da; Espainian 3,92€-tan dago jarrita. Europaren gomendioak jarraituz zergak igoz lortu dute tabakoaren sektorean aldaketa bat egitea. Zenbatekoa den aldaketa hau? %2,5eko igoera zigarro industrialetan, eta %6,8ko igoera liatzeko tabakoan, eta, nola ez, kontsumidoreei zuzenduriko aldaketa da honako hau.

Tabakoaren sektoreko hainbat iturrik onartu dutenez, igoera handiena jasango duen produktua liatzeko tabakoa izango da, kontsumidore gehiago dituelako. Gutxi gora-behera, kalkulatu dutenez, igoera 30 gramoko 15 zentimo izango dira.

FRESKAGARRIAK:
Freskagarrietan adibide bezala jarri dezakegun marka ezagunena Coca-Cola izan da. OMS-ek gorputzarentzat kaltegarriak diren edarien zergak igotzea gomendatu du (%20-a kasu honetan), horrela haurren gizentasuna gutxitu dadin. Baina edari azukreztatu hauetan bakarrik aurkituko dugu igoera, izan ere, garagardoa, ardoa edota beste alkohol gutxiko edarietan ez du eraginik izango.

ALKOHOLA:
Beste sektore honetan igoera handiena %15-eko alkohola baino gehiago duten edarietan aurki dezakegu. Alkoholaren igoera 0,38€-koa izango da litro bakoitzeko. Graduazio altuagoko edariak, berriz, 0,64€-ko igoera jasango dute. Kanarietan ere igoera izango da, %5-ekoa zehazki: lehenengo edari mota 0,30€ igoz eta bigarrena, aldiz, 0,50€. Igoera hauen ondoren edari guztiei %21-eko BEZa aplikatu behar zaie beraien bukaerako prezioa jakin ahal izateko.

Hau dena gobernuak bere 8milioietako zorra ordaindu ahal izteko egin da, noski beti herritarren boltsikotik ateraz. Horrez gain, helburuetako bat "ComisiĆ³n Europea"k ezarritako Deficit-aren gutxiengo maila eta Bruselasi gainditzea dira.


Sexismoa nonahi

Data hauetan, ohikoa da inauterietako festetan jantziko dugun mozorroari buruz hitz egitea, eta are gehiago dendetara mozorro bila joatea. Izan ere, duela hamabost urte inguru mozorroak etxeko jantziekin egiten ziren normalean, gaur egun ordea, ohikoagoa da mozorro dendetara edo denda txinatarretara jotzea, kapitalismoaren eta bizi kalitate mailaren gorakadarengatik, agian.


Lehen, eguneroko arropak etxean utzi, aurpegia estali eta beste rol bat hartzen zen, gaur egun mozorroak diruz erosten dira, eta ezkutatu baino gehiago, agerian uzten dute zerbait: sexismoa.


Gero eta nabariagoa da genero bereizketa; gorputz guztia estaltzen duen mediku jantzia mutilarentzat eta gona motza eta eskotea duen erizain jantzia neskarentzat.


Hau gutxi balitz, sexismoa askoz gazteagoak direnenganaino ere hedatu da. Sareetan polemika sortu duen argazki batean ikus dezakegu “enferma sexy” ipintzen duen mozorroa, 4-6 urteko haurrentzat. Haurren hipersexualizazioa eragiteaz gain, mezu garbi bat transmititzen die neskei: izan ederrak uneoro, mutilen desio heterosexualarentzat, noski.


Arazo orokorrera itzuliz, atera dezakegun ondorioetako bat honakoa da: mozorroek gure gizartea binarismoan gero eta gehiago hondoratzea eragiten digutela. Hau da, jantzi hauek patriarkatuak inposatzen dituen rolak gehiago sostengatzen ditu: emakumeak gero eta emakumeago izatea eta gizonak gero eta gizonagoak. Emakumea edo gizona, ez dago aukera gehiago, eta ez duzu zuk aukeratuko, biologiak egingo du.

Arazo hauen konponbide posible bat genero inguruko prestakuntza da. Bai publizitate agentzietan, baina baita kontsumitzailearentzat. Eskoletan egin behar da indar gehien, haurren pentsamoldea malguagoa delako, eta ikasketa prozesua maila handi batean bertan hasten delako. Kontsumitzaileak era berean badu zeregina: boikota. Gainera, horrelako egoerak partekatzea ere ongi dator: lanean, etxean, lagunartean, sare sozialetan… Kritika oro da ongi etorria.

2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Enpresa batzuen iruzurkeriak

Blog hau idaztera bultzatu nauena hurrengo lerroetan azalduko dudan bidegabekeria izan da: Aurten, urte berria ospatzeko urtezahar-gauan lagunartean ateratzeko asmoa genuen eta, horretarako, aldez aurretik enpresa batek antolatutako festa batera joatea erabaki genuen. Aukeren artean egokiena iruditu zitzaiguna hartu genuen eta sarrerak eskuratu ostean, festa beste areto batera eramango zutela jakinarazi ziguten. Ezer jakin aurretik, arraroa egin zitzaigun aldaketa ospakizunaren datarekiko gertutasuna kontuan izanik eta, azkenean, arazo administratiboak zirela eta, festa bertan behera utziko zutela esan ziguten azkeneko orduan.

Denok oso desengainatuak sentitu ginen, batez ere ilusioa kendu zigutelako; gainera, aintzat hartu behar da gau dibertigarri bat izango zena zapuzteaz gain, dirua bueltatuko ote ziguten ezjakintasunarekin utzi gintuztela, eta ez genuela gau berezi horretaz pentsatutakoa bezainbeste gozatu. Bestalde, okerrena ez zen sarrera erosteagatik ordaindutako dirua izan (aste pare batera bueltatu zigutena), baizik eta festara joan ahal izateko beste produktuetan gastatutakoa “galdu” izana; izan ere, beharrezkoa zen bertara dotore joatea, beraz, une berezietarako arropa erosten eta beste hainbat gauzatan diru gehiago inbertitu behar izan genuen ezertarako.


Azaldutako kasua ez bada ere, adibide horrekin antzeko gertaera batzuk etorri zaizkit gogora. Azkenaldian, urtero entzun ohi dugu ikas-bidaia egitera doazen ehunka ikasle joan ahal izan gabe geratzen direla, dena ordaindu eta gero, azkeneko orduan bidaia egiteko interneten kontratatutako enpresek bertan behera uzten dutelako. Penagarria iruditzen zait gazteon esperientziarik ezaz edo adingabetasunaz aprobetxatzen diren “enpresa” horien jarduna; izan ere, horrelako iruzurren arduradunek milaka euro sakelaratu ondoren, ez dute bizi diren seinalerik ematen gazteei txandrioa egin eta gero. Beraz, selektibitatea amaitu ostean, ikasleek haien bizitzako bidaia modurik okerrenean zapuztuta ikusten dute azpikeria batengatik.

Energiaren beharra

Azken urteotan energia fosilen kontsumoaren igoera nabaria izan da, gure ingurura begiratze abakarrik dago, gure eguneroko objektu gehienek nolabaiteko energia kontsumitzen dute.

Energia elektrikoa nahiz eta oso kontuan ez hartu ikus dezakegu pentsatzen genuen baino objetu gehiagoetan dagoela izkutaturik, adibidez janarian egunero kontsumitzen dugu, eta ez gara konturatzen zenbat energia behar den ekoizteko.

Adibide moduan jar dezagun egunero jan dezakegun zerbait gailetak. Gailetak ekoizeko adibidez dituen osagaietan bakarrik dituen osagai gehiengoak nolabaiteko energia elektrikoa behar eduki dute, hirinan adibidez, garai batean erroten funtzionamendurako energia hidraulikoz ornitzen zen, hauek martxan jartzeko ibaien berezko maldari aprobetxua ateraz "poleen" mekanismoa  erabiltzen zuten, hinolako energia elektrikoren beharrik gabe, baina gaur egungo makina modernoek energia elektrikoaren beharra dute, gainera enrgia berrabilgarriak  erabili beharrean  energia fosilekin funtzionatzen dute. 

Energiarekiko dugun beharra gutxitzea lortzen ez badugu, gure energia fosilen erreserba guztiak amaituko ditugu, hori dela eta has gaitezen energia berabilgarriak erabiltzen.