2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

TURISMOAREN HEDAPENA ETA EKONOMIAN DUEN ERAGINA

Turismoa gaur egun, Espaniak duen sektore garrantzitsuenetako bat da ekonomiari dagokionez, eta ezinbestekoa da herrialdearen etorkizunerako sektore hau zaintzea eta babestea. Azken urtetan gainera igoera izugarria izan da eta honek lanpostu asko sortu ditu ekonomiaren hobekuntzarako. Aurreko urtean turismoak 125.529euro eman zizkion Espainiari, honek PIBri dagokionez %11 baino gehiago da. Argi dago beraz turismoa ezin bestekoa dela geure gizartean, baina honek eraginak izan ditzake bertako kultura, eta ez positiboak zehazki. Herrialdearen zenbait lekuetan, turismoak eragin negatiboak izan ohi ditu ekonomikoak kontuan izan gabe, esaterako kanariar irletan eta baleharretan gehien bat, turismoak eragozpen handiak sortzen ditu bertako biztanleentzako. Lurralde hauek festa eta alkoholagatik erakartzen dituzte kanpotarrak eta honek arazo larriak sortzen ditu bertakoentza. Askok eta askok beren lurraldea ez dela pentsatuz, ez dute lotsarik errespetuzko arauak kontuan izateko eta ezta arau juridikoak errespetatzeko ere. Tamalez, egoera honen irtenbidea ez da batere argia eta horrelako istiluak gertatzen jarraituko dira bertakoen atsekaberako.Resultado de imagen de turistas en mallorca

NIKE-EN EXPLOTAZIOA UMEENGAN

Lehen aldiz nikek 1991an izan zituen arazoak alor honetan, izan ere lehendabiziko denuntzia iritsi zitzaien ekialdeko fabriketan zituzten langileengatik. Bertan umeeak zituzten lanean egoera tamalgarrietan. Ume hauek soldata oso urriak zituzten, lanaldi luzeegiak eta gas toxikoengatik arazo larriak sumatzen ari ziren. Honek beherakada izugarri bat eragin zuen nike enpresan, 1997an 10,000 langile indonesiar kaleetara atera zirenean beraien eskubideengatik borrokatzeko. Nike munduko enpresarik handienetako bat, momentu horretan larriki afektatua ikusi zuen bere burua,  ez soilik imaginean egondako galerengatik, baita ekonomikoki galera izugarriak izan zituzten. Baino hau ez da kontua, multinazional hauek bere horretan jarraituko dute, izan ere, ez dutelako  beren produktibitatean arazo handirik sumatuko. Hori da aldatu behar dena, honen aurrean zigor handiagorik edo itxiera meatxurik egiten ez diren arte, bere horretan jarraituko dute, beraientzako errentagarria delako prezio horretan produzitzea, umeak explotatuz ordaindu behar duten zigorra ez da ezer izango lortuko duten etekinarekin alderatuz.





Resultado de imagen de nike logo

2018(e)ko maiatzaren 6(a), igandea

EMAKUMEEN PENTSIOAK

Gaur emakumeen eguna izanda, Gizarte segurantzan, aldaketa bereizgarri batzuk egitea erabaki da, emakumeak irabazle ateratzen direnak.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren datuen arabera, beraiek 384.707 pentsio osagarriak ordaintzen ditu emakumezkoei beren karreran zehar semeak eduki dituztenei.

2016an indarrean sartu zenetik, arauek aitortzen dute, lan egiten duten amek seme-alaben arabera pentsio berrien portzentaje gehigarri bat sartzea: % 5, bi seme-alaba dituztenei, % 10 hiru seme-alaba dituztenei  eta % 15 lau edo gehiago haurrak dituztenei.

Horrela izan da urtean aintzat hartu diren 384.707 pentsioen kasuan. Horrela 205.515 bi seme-alaba dituzten emakumeei dagokie, 106.894 hiru seme-alaba dituztenentzat eta 72.298 lau edo gehiagoko emakumeentzako pentsioei aitortzen zaizkie.

Enplegurako Ministerioaren arabera, arau hori, besteak beste, Espainian pentsioen arteko desberdintasun generoa murriztu du %14 arekin azken urteotan.

Informazio originala hemendik bilatuta izan da: http://www.eleconomista.es/espana/noticias/9117998/05/18/Mas-de-384000-mujeres-reciben-un-complemento-de-maternidad-en-su-pension.html

  PENSIONES DE MUJER bilaketarekin bat datozen irudiakDENEGADO bilaketarekin bat datozen irudiak

2018(e)ko maiatzaren 5(a), larunbata


AUTOMOBIL HIBRIDOAK
Gure mundu hau etengabe kutsatzen ari da hainbat faktore direla eta. Baina gu gara kutsatze honen lehengo arazoa, egunero zabor kantitate izugarriak sortzeaz gain, garraioen bidez ere asko kontaminatzen dugulako. Egoera txar honen aurrean, kutxadura murrizteko asmoz, automobil elektrikoak sustatzen hasi dira.

            Aurrerapen izugarri bat ekarri dutela argi dago. Ez da asko begiratu behar eguneroko bizitzan dugun kutsadura ikusteko: aparkalekuetan egoten den kiratsa usaintzearekin bakarrik argi dago auto normalek asko kutsatzen dutela. Hiri handietan ere, eguna amaitzerako, behelaino moduko bat bereiz daiteke. Honen adibide argi bat Txinako gaur egungo egoera da, laino tartean bizi direla esan daitekeelako. Horregatik, hau eragozteko, azken bost urteotan aurrerapauso handiak eman dira, adibidez, automobil hibridoen kopurua handituz, gasoila eta elektrizitatea motor ezberdinen artean konbinatzen dituztenak. Kutsadura murrizteaz gain, askoz ere soinu gutxiago sortzen dute hauek.

Gaur egungo ekonomia ikusita, zaila da horrelako aurrerapenak bultzatzea, garestiagoak baitira. Baina gure ongizate eta osasunari lehentasuna eman beharko geniokela pentsatzen dut nik eta benetan behar ditugun gauzetan inbertitu behar dela dirua uste dut. Denok borrokatu beharko genuke ingurune osasuntsuago bat lortu nahi badugu, horrelako gauzak denon arteko laguntzaz lortzen baitira.
Erlazionatutako irudia

2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

HOBETZEN GOAZ?

Gaur egun Espainia mailan eragin duen ekonomia krisiak ondorio larri handiak ekarri ditu, hala nola, inflazioaren igoera, eta gaur egun penintsulako biztanle gehienei kezkatzen diena, langabezia. Egoera hau ba dira urte batzuk dagoela, eta Euskal herrian ere jo duen arazko ekonomikoa da, baina azken datuen arabera egoera hau baretzen joan da gure eskualdean-
Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean, Espainiako Gobernuak jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 159.423 langabe zeuden Hego Euskal Herrian apirilean.
Zehatz-mehatz, 2.260 pertsona gutxiago (-% 1,78) daude lan bila EAEn, martxoko datuekin alderatuta, eta 124.904 langabe daude guztira. Nafarroan, aldiz, 1.391 langabe gutxiago (-% 3,87) daude, eta 34.519 pertsona daude lanik gabe.
Urtebetean, hau da, 2017ko apiriletik, 12.104 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, hau da % 8,83 gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, urtebetean 3.586 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 10,05).
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 1.434 langabe gutxiago izan dira apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta (- % 1,95), 571 pertsona gutxiago Gipuzkoan (- % 1,71) eta 255 pertsona gutxiago (- % 1,25) Araban. Gipuzkoan izan da urtebetean jaitsiera handiena (- % 11,27), Araban (- % 8,47) eta Bizkaian (- % 7,79) baino datu hobeak izan baitira bertan.
Espainiako datuei dagokienez, 86.683 langabe gutxiago izan dira apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Guztira, 3.335.868 langabe zenbatu dituzte Espainian apirilean, 2009ko urtarriletik izandako zifrarik txikiena.
Ondorioz pentsatu dezakegu egoerak hobetzen jarraitzen ba du urte batzuen ostean egoera oso desberdinean egongo garela eta egunenbatean krisiak ekarritako ondorioak, gure senitartekoei kontatuko dizkiegun anekdotak izango direla

KOPIA PIRATAK


KOPIA PIRATAK

Gaur egun, denok dakigun moduan gure ingurumenean, batez ere  informatikan,geroz eta pirateria gehiago dago. Honen arrazoia zein da? Argi dago, dendetan erosten ditugun produktuak baino askoz merkeagoa ateratzen zaigula hau egiten badugu eta horri gehitu  batzuetan dohainik ateratzen zaigula.
Imagen relacionada
Ez diogu inoiz gure buruari galdetuko erabilera honek zer nolako eraginak dituen? Produktua egin duen pertsonak, egile gisa dagokion partea hartzeari uzten dio, kontuan hartuta badaudela familiak salerosketa honekin bizi direnak baina gure ingurua gai honekin nola dagoen ikusita geroz eta denda gutxiago daude horrelako produktuak saltzen dituztenak.  (%73-ak noizbait pirateatu du edozer, kontuan izanda pirateo desberdinak daudela: pelikulena, bideoena, musikarena …)

Aspaldian, beltzaranak ikusten genituen kalean “top manta” egiten, guri kopiak eta musika CD-ak saltzen, dendan saltzen zuten prezioa baino askoz merkeago batean. Honek argi erakusten du produktua kontsumitzen dugun moduan aurrera egiten dugula gizakiok, guztiok eskura dugun tresna erabiliz, mugikorraren bidez gehien bat. Egin dugun aldaketa handi honen ondoren non geratu dira egilearen eskubideak?

Noizbehinka pirateoren bat egitea bideo edo musikaren batekin ez zait desegokia iruditzen, horren eredu da gure munduaren teknologiaren aurrerapena baina dendetan erostearen alde ere banago eta gehiago bultzatu behar dela uste dut.

FACEBOOK

Azken hilabete hontan asko hitz egiten  hari da Facebook-enpresako sortzaileari Mark Zuckerberg-i buruz. Honek Facebook enpresaren bitartez bertako 50 milioiren datuak filtratzen zituelako beste pertsona askori. Azken batean teknologiaren aurrerapenak arrisku hauek ekartzen ditu gure sozietatera eta pertsona honek justu eta ondo jokatu beharrean beharrezkoa ez zen filtrazio bat egitea erakiko zuen azken batean zuen dirua baino gehiago irabazteko. 

Mark Zuckerberg-ek deklarazio bat egingo duela diote, eta bertan komunikazio bat emango duela, esanez: "Fue mi error y lo siento, no hicimos lo suficiente para prevenir que estas herramientas fueran usadas para hacer daño". Gauzak konpondu nahi dituela ikus dezakegu baina bere burua salbatzeko bakarrik bestela esango luke pertsona guzti horiei indemninazio bat edo laguntzaren bat eman beharko zitzaiela haien datuekin horrela jolasteagatik. 

Ziber-enpresa hauek arazo hau daukate azken baten, gure pribazitatea oso moduz erraz batean jakin dezaketela. Horregatik garrantzitsua da ere ez publikatzea gauza oso pertsonalak leku horietan edo egin ezkero segurtasun handiago bat jartzea bertan. Facebook-en kasuan larria izan da egoera baina larriagoa izan ahal izango zen bertan bankuko kontuak izango balira, horrek izan ere errebolta izugarri handiago bat ekarriko luke. 

Azken batean internetek abantaila asko ditu baina gure esku dago bertan ematen diren aukerak hartzen eta ondo aprobetsatzen jakiten, bestela Facebook-en kasua bezalako edo okerragoak jasan beharko genituzke.


Informazioa harturiko link-a: https://www.telesurtv.net/news/zuckerberg-declara-congreso-eeuu-filtracion-
datos-facebook-20180410-0021.html


facebook bilaketarekin bat datozen irudiak

Euskaltelek ia 15 milioi euro irabazi ditu martxora arte, %11 gehiago

Euskaltelek ia 15 milioi euro irabazi ditu martxora arte, %11 gehiago


Albisteetan ikusi dudan notizia interesgarria iruditu zait eta Euskaltelen igoerari buruz hitz egingo dizuet. Euskaltelek lehen hiruhieleko honetan    %10,9 igo ditu bere mozkinak, horren ondorioz bere irabazi ekonomikoa nabarmena izan da: 14,6 milioi euroko irabaziak konkretuki. Etekin gordina 84,2 koa izan da. Irabazki garrantzitsu hauek publizitatearengatik ere baldintzatuak egon dira. Zer esan Euskaltelek orian dela gutxi Errealarekin izandako publizitatea seguraski honen zati garrantzitsu bat izan dela.

AURRERAPENAREN ARRISKU ETA ONURAK

Urteak aurrera joan ala konturatzen gara geroz eta teknologia gehiagoz inguraturik gaudela batez ere ikus dezakegu ordenagailuetan, mugikorretan, robot mekanismoetan, inteligentzia artifizialean azken batean. Enpresen eremuari dagokionez bertan oso garrantzitsua egiten hasi da roboten erabilpena eta hauek sortzen duten arriskua langilerian, baina baita onura batzuk ere ekartzen dituzte.

XXI. mendeko enpresa langileen kezka nabarienetakoa roboten progresioa izan da. Urteetan zehar pelikulen bitartez ikusten joan gara  batez ere robotek gizakien lana eginez hauek atzean uzten gaituztela eta pertsona askok horrela pentsatzen dute, izan ere etorkizunean ikerketa batzuek diotenez 2030. urterako 400 eta 800 milioi pertsonak robot bat izango dute haien lanean hauek suplantatzen edo laguntza handiak ematen(center for the future of Work-ek esan bezala).

Beste aldetik, robotek ez dituzte gauza txarrak bakarrik ekartzen pelikuletan agertzen den beazala baizik eta hauek oso onuragarriak izan daitezke sozietaterako. Ikerketa berrien arabera robot hauei esker lan zatarrak eta neketsuak hauek egingo dituzte eta gizakiok lan sofistikatu eta seguruago batzuetaz arduratuko gara. Gainera gizakiak duen beldurra robotari absurdoa da, hau izan ere gizaki bat behar duelako konponketakj egiteko edo sortzeko beraz ez luke beldurrik izan beharko.

Bukatzeko nire iritziz datorren "roboten errebelazioa" gauza onuragarri asko ekarriko ditu mundura gizakiaren lan arriskua gutxituz, nahiz eta honek lanpostu ugari kendu. Azken batean gizakia beti atera da aurrera edozein gauza aurrean jarrita eta erraz asko jakingo du pairatzen roboten normalizazioarekin.


Informazio link-a: https://www.xataka.com/robotica-e-ia/los-21-nuevos-tipos-de-trabajo-que-la-tecnologia-creara-en-los-proximos-diez-anos-segun-un-estudio

empresas con robots bilaketarekin bat datozen irudiak





Ile apaindegiak

Betiko legez asko amorratzen nauen gai bati buruz hitz egin nahi dut gaur. Arrazoi bat dela edo bestea dela eta, nik, ileapaindegiz lau aldiz aldatu behar izan dute azken bi urte hauetan. Martxa honetan probabilitateko kalkuluak egiten hasiko naiz hurrengoak zenbat iraungo diten jakiteko.
Hau irakurtzen ari zaretenok ez dakit Gros asko ezagutuko duzuen, baina nire ustez ez da Groseko arazoa soilik beste auzoetan hau gertatuko delakoan nago.
Ekonomia krisia ondoren txinatar dendak eta ileapaindegiak onddoak bezela sortu ziren.
Ez dakit txinatarrek zein truko erabili duten denda bakar bat ez itxi eta beste hamalau irekitzeko, baina aizu, ileapaindegiek ez dute trukoa ikasi.
Denak izugarrizko obrak egiten dituzte aire moderno bat eman ahal izateko beraien dendari, dirutza ikaragarriak uzten dituzte. Gainera erabiltzen dituzten produktuen prezioak oso altuak izan ohi dira eta bezero bakoitzarengatik kobratzen duten miseriarekin ez zaie diru-sarrera asko etortzen.
Gainera kontutan eduki behar da, kale bakoitzean gutxienez badagoela ile apaindegi bat. Ondorioz daukaten konpetentzia izugarria da. Askotan fijatuz gero ikus daiteke batetik bestera zentimo kontuko aldea dagoela. Baina jendea ez omen dago dirua botatzeko eta ezin omen du betidanik existitu izan diren ile apaindegien preziorik ordaindu, garestiegiak direlako.
Betidanik egon diren ile apaindegi horiek, beraien ohiko bezeroak galdu dituzte ile apaindegi berri hauen erruz.
Honen ondorio izan da lau urtetan nere betiko ile apaintzaileek beren negozioak itxi beharra.
Baina neri honekin sortzen zaizkidan galderak honako hauek dira: ile apaindegi garestietara joaten den jendeak pentsatzen al du zergatik diren garesti? Izan daiteke merkeagoa izatea enpresa multinazional batek ile apaindegi guztiak kontrolatzen dituelako? Edo benetako arazoa da kalitatea murrizten dutela dena merkeago ateratzeko?
Egia esan ez daukat idearik ere. Ez dut ezer jakin nahi ile apaindegi berri moderno horietaz.Izan ere orain arte arazorik eduki ez duten negozioak itxi baitiuzte. Badakit merkatuan konpetentziak egon beharra duela, baina gehiegizkoa ere ez da komeni.

Etxe mota desberdina




Orain dela pare bat egun Covarrubiasera (Burgos) nire herrira joan nintzen asteburu pasa. Han lagunen artean herriko frontoian jolasten geundela erraketekin , pilota goiko sare batean geratu zitzaigun eta lagun batek arazo txiki horri buelta emateko bere etxera gonbidatu zigun beste pilota bat hartzeko.
ETXE PASIBOA
Udan etxe berri bat egin zuen herriko goiko aldean zelai handi bat baitzeukan. Etxe berrira iritsi ginenean zur eta lur geratu ginen zer nolako etxe modernoa zeukan ikusterakoan; baina berak esan zigun harrigarriena ez zela itxura, beste gauzatxo bat zegoela eta horrexegatik gai hau egokia iruditzen zait, batez ere nahiko gai berezia eta interesgarria iruditzen zaidalako.

Bueno ba, bada garaia esateko, zer daukan etxe horrek! “Etxe pasiboa” deitzen zaio etxe mota horri, eta askok galdetuko zarete zer den hori, ezta? Ba tira, etxe hauek neguko energia eta eguzkiaren beroa aprobetxatzen dute, non arkitektura bioklimatikoko baliabideak erabiltzen diren, eraikuntza tradizionalaren gaineko eraginkortasun energetikoak konbinatuta. Energia gutxi kontsumitzen duten etxeak dira eta urte osoan zehar tenperatura erosoa eskaintzen dute ohiko berokuntza aplikatuz. Oso garrantzitsua den beste alderdi bat, etxea norantz zehaztuta dagoen da (EGUZKIAREN GARRANTZIA). Euskal Herrian hainbat tokietan badaude mota honetako etxeak; hala nola, Gasteizen, Lekunberrin …

Gerora begira nire ustez gero eta etxe pasibo gehiago egongo dira; nahiz eta material hauek garestiak izan, etxea egiten gastatzen dena 4 urtetan errekuperatzen da beraz oso errentagarria da. Denok dakigu mundua aldatzen hari dela eta argi dago gauza bera gertatzen ari dela energiarekin eta etxebizitzekin beraz gure ingurunearen aldaketa hauek ikusiko ditugu geroz eta maizago.


Publikazio honetan, aurreko ebaluazioko marketingaren gaiarekin lotuta, deportiba marka ezberdinak heuren produktuak sustatzeko erabiltzen ari diren anuntzioaen iruzkina egitea erebaki dut. Izan ere, azken aldi honetan, bereziki hiru deportiba fabarikante famatuen anuntzioak agertu izan zaizkit instagramen eta heuren artean antzekotasun ugari sumatu dut, ia berdinak direla ez esatearren.
Lehenengo iragarkia nike air max oinetakoena da. Bertan emakume txinatar bat agertzen da. Airez beteriko jantzi batekin ateratzen da oinetakoak jantziak dituela eta txikle batekin globoak egiten ari dela. Bideoan zehar oinetakoen irudi ezberdinak ikus daitezke eta gainera erbi baten marrazki biziduna ateratzen da. Musikak ez du ezer berezirik, nahiko basikoa da. Bideoan erabiltzen diren koloreak gris kolorekoak eta urdin berdekoak dira. Bideoko airezko elementuek zapatilen propietate nagusia sinbolizatzen dute: suelako airea eta horrek eragiten duen sentsazioa erabileran.
Bigarren iragarkia, asics markako gel oinetakoena da. Bideo honetan gelari ematen zaio garrantzia. Hori musikan antzeman daiteke eta baita gela bideoan azaltzen den momentuan atzeko ormak hartzen dituen formetan. Aurreko iragarkian bezalla honetan zapatilak marrazki bizidun bezala azaltzen dira. Hemen ez da pertsonarik ateratzen eta une oro produktua azaltzen da.Bideoaren koloreak arrosa kolorekoak dira. Antzio honetan ere, aurrekoan bezala, oinetakoen zolaren erosotasuna nabarmentzen da
Azkenik, adidasen anuntzioa nahiko antzekoa da edo aspektu berdinak nabarmentzen ditu. Bideoan zapatilarekin tela elastiko batean zapaltzearen mugimendua egiten da. Anuntzioak eragiten duen sentsazioa bertsua da. Musika ez da berezia eta  esta koloreak ere.
Azkenean nire atentzioa deitu duena, hiru anuntzioetan aspektu bera nabarmentzen dela da: oinetakoaren zolaren biguntasuna eta erabileran eragiten duen erosotasuna.
Espero dut iruzkina gustatu izana.

Inditex


                Denok janzten ditugu Zara, Stradivarious, Mango… ko arropak eta denok daramazkigu jantzita egunero. Baina benetan ba ahal dakigu nondik datozen eta zer dagoen horren barruan? Oso gutxi dira benetako istorioak ezagutzen dituztenak eta horri buruzko jankintza dutenak. Eta hori dakitenei ixilik egotea komeni zaie, izan ere, beraien hobebearragatik egiten dute hori, beraien irabazia ahalik eta handiagoak izateko.

                Inditex denok dakigu munduko arropa enpresa handienetako bat dela baina nola izaten ditu hainbesteko irabaziak hainbeste gastu baldin baditu? Gastu horiek murrizteko baliabideetan ere azkarrena delako. Egunero jazten dugun kamiseta basiko hori, seguruenik 7 urteko haur batek egin duela, “feminism” jartzen duen kamiseta hori, emakume esplotatu eta maltratatu batek egin izana oso posible da. Baina bost axola horrek, azken finean hirugarren munduko jendea da eta “bizitza hobe” bat ematen ari zaie. Ba ez. Enpresa guztiek irabaziak egiteko edozer gauza egin beharko luke, izan ere, hortik irabazten dute bizitza baina guztiek izan beharko lituzkete printzipio batzuk eta horiek errespetatu. Langile horiek 20 orduz egiten dute lan eta gehienez 10€ kobratuko dituzte, herrialde horietan sueldoak lurretikan aurkitzen baitira eta gure herrialdearekin konparatuta oso oso merkea da. Hortaz aparte, lan baldintza eta eraikuntzak ere penagarriak dira. Lokal handi, zikin eta estropeatuetan egiten duten lan eta edozein momentutan heriotza arriskua jasaten dute, baina hau ere, enpresako jabeei merkeago ateratzen zaienez, onartua dago.

                Penagarria iruditzen zait XXI.mendean zazpi urteko umeak ikastolan egon ordez lanean egotea, emakumeak umilatu bortxatu eta maltratatzen dituzten moduan jarraitzea eta gainera ain lan baldintza txarrak izatea zauden herrialdean zaude.




Euskal erretirodunek 'onartezin' jo dute pentsioak alderdien itunen menpe egotea

Ikusi dezakegu nola azken aldi honetan, erretirodunen pentsioei buruzko kezkak edo kexak mundu osoaren ahoan dagoen.

Erretiratu hauek astelehenero elkartu egiten dira, protestak egiten dituzte borroka hau irabazteko. Pentsioak ez direla alderdien arteko borrokaren parte diote, pentsioa jasotzeko eskubidea ez dela negoziatzen, burutu egiten dela. 1.080 euroko pentsio minimoa izateko eta KPIren araberako balioa hartzeko eskaera mantendu dute.

Baina arazoa larria da benetan, gaur egun, hiru pentsiodunetik batek lanbidearteko egungo soldata minimoa, 735 euro, baino gutxiago irabazten du eta erdiak baino gehiago ez da 1000 eurotara iristen. Gainera emakumeetan oraindik arazoa larriagoa da, gizonezkoek baino %70 gutxiago kobratzen dute.

Arazo hau lehen bailen konpondu behar den arazoa da, injustua bai da bizitza osoan zehar lan egitea gero erretiratzeko eta dirua ez edukitzeko




19.000 LANPOSTU SORTU DIRA EAEn URTEBETEAN, ETA EMAKUMEEK BETE DITUZTE 
16.700


2018.urtea gogor hasi da, langabezia jaitsi egin da nabarmen eta %25.8ra iritsi da Euskadiko lan txostenaren arabera, txosten hori EPAren datuetan oinarritua dago.

Enpleguak gora egin du hainbat sektoreetan, 2017an %70ean zegoen baina orain igo egin da eta %71.6ra pasatu da. Izan ere, oraindik maiatza hasieran gaude eta asko falta da urtea bukatzeko, beraz zifra horren igoera espero da. Sektoreei dagokienez, industria bere horretan geratu da, hau da, ez du igoerarik izan,eraikuntza sektorea berriz, zertxobait jaitsi da.

Sara de la Rica izan da honen notizia eman duena Bilbon, pozik agertu da Euskadin enpleguaren superraldiak aurrera eta langabezia jaitsi delako. Ondorioz, aurrera jarraitzea eta langabezia gehiago jaistea espero da, gainera azpimarratu behar da gehiengoa emakumeak izan direla eta horrek garai hauetan indarra ematen digu gogor borrokan jarraitzeko eta berdintasuna lortzeko.

Irakurri berri dudan albistea El Pais egunkarian irakurri dut, tituluan Air Franceko presidenteak dimititu egin duela dio. Exekutiboak bere langileei soldaten igoera bat egiteko galdeketa anonimoa egin zien, honek gainera sindikatuei, langileek bere ideia defendatzen zuela esan zien. Bere porrotak dimisiora eraman zuen exekutiboa, enpresa porrot egoeran deklaratu zen egun berean. 

Nire ustez enpresa handi hauen porrot egoerei aurre egitea ez da batere erraza, baino sindikatuei iruzurra esatearekin arazoa okerrera eraman du exekutiboak. Air France munduko aerolinea enpresa garrantzitsuenetakoa da eta izugarrizko zorpetzeak bere prestigioa zikindu dezake. Gainera langileak arrisku egoera batean aurkitu daitezke, enpresak porrot egoera gainditzen ez badu eta enpresa isten badute. 

https://elpais.com/economia/2018/05/04/actualidad/1525451593_612856.html
Irakurri berri dudan albistea El Pais egunkarian irakurri dut eta tituluan jartzen duenez Leonisa lentzeria enpresak sufritzen hari zen krisia gainditu du. Latinoamerikan sektore honek arazo larriak izan ditu azken urte hauetan baino enpresaren internazionalizatzeak krisitik atera dun enpresak gizonezkoentzako kolekzioa ere ateratzen du. 

 Nire ustez arropa zein janari enpresek krisiak izaten dituzte baino asko garatu gabe dauden herrialdeetan hau maiz gertatzen da, jendeak ez du lehen munduko herrialdeetan bezala kontsumitzen beraz, eskaria txikiagoa da. Enpresa honek egin duena bere produktua mundu guztian saltzea izan da, herrialde garatuetako gizarte kontsumistak beraien produktuak eros ditzan, fakturazioa milioi dolarretara igoz. Azkenik esan behar dut, beste krisi batean sartzen badira, lentzeriaz gain hantzeko produktuak saltzeko gomendatuko nieke, adibidez pijamak edo etxerako gauzak. 

https://elpais.com/economia/2018/03/16/actualidad/1521200331_643691.html

Penstiodunen arazo larria

Penstiodunen arazo larria


Orian arte, Espainian pentsiodunen soldatak izoztuta egon dira, 2008ko krisiak Espainiari arazo larria ekarri zion eta krisi hori pentsiodunen soldatan afektatu du. PP-ko gobernuak orain dela hilabete batzuk pentsiodunen soldatak igoko zituztela esan zuen, horrek pentsiodunen artean "esperantza" ekarri zuen. Baina soldata hauek oso kaltetuak egon dira urteetan zehar. %0,25-a bakarrikan igo da eta hori pentsiodunentzat oso oso pobrea da. Manifestazio asko egon dira igoera absurdo honen aurka. Arazoa hurrengo urteetan ere orain lan egiten ari diren pertsonentzat izango da. Igoera handiago bat egon behar da, penstiodunek hobeto bizi dezaten.

AYONDO

Publikazio honetan, interneteko anuntzio baten bidez ezagutu dudan enpresa baten aurkezpena egitea erabaki dut. Denbora luzea neraman inbertsioen negoziora dedikatzen diren enpresen bila eta bat-batean enpresa honen inguruan entzutean, informazioa biltzeari ekin nion, testu honetan partekatzearren. Informazioa bilatzerako orduan, lehenik enpresaren inguruko datuak bildu ditut web orri ofizialetik kanpo eta ondoren eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan informatu naiz web orrian bertan.

Enpresak Ayondo izena du eta 2008.urtean Thomas Winklerrek eta Robert Lempkak sortu zuten. Gaur egun sedea Londresen aurkitzen da.

Enpresa merkatu finantzieroen bróker lanera dedikatzen da, hau da, erosle eta saltzaileen arteko tratuak antolatzen ditu, komisio baten eta tratuaren kontrolaren truke eta gainera negoziaketaren inguruko aholkuak eskaintzen ditu.

Ayondo, batik bat Social Tradingera zuzentzen da, erabiltzaileei Traderren maniobrak kopiatzea ahalbidetzen duen zerbitzua. Edukia joko baten antzera aurkezten da eta hauek dira jokatzeko eman beharreko pausoak:
Lehenik eta behin izena eman behar duzu, jarraian egin beharrekoa, momentuan top tradingean dauden traderren mugimenduak jarraituz eta kopiatuz, lehen hilabeteetan nivelez pasatzeada . 5 maila daude guztira: street trader, advanced, professional, risk-adjusted, institutional. Nivelez igotzeko, zure mugimendu guztietan arriskuaren kudeaketa, arrakasta eta beste hainbat aspektu hartzen dira kontuan. Helburua, top trader izatera iristea da eta beheko mailetako erabiltzaileek zure mugimenduak kopiatzea, bertatik komisioa lortzeko. Bestalde material didaktikoa ere eskaitzen da, hezkuntza sustatzeko. Interesgarria da ere demora ere jokatu daitekela inongo konpromezurik gabe, beraz saiatu nahi ezkero demoan egin daiteke arazorik gabe.
Bestalde beste hainabat zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte.
Espero dut informazioa gustatu izana eta baliogarria suertatu izana. Kontuan izan, informazio hau nahiko azalekoa dela eta ziurrenik errealitatean joku bat baino askoz ere konplikatuagoa izango dela.

Denda fisikoen desagerpena?

Gaur egun denda fisiko bat sortzea edo mantentzea (gehiago sortzea), oso arriskatua da hainbat faktoreengatik: ekonomia ez dagoelako egonkorra, lokalak garestiak daudelako… Baina, nire ustez gaur egun enpresa bat sortzeko oztopo handiena interneten dauden enpresak dira, adibidez: Amazon, Mil Anuncios, Wallapop… Enpresa hauek teknologia berriaren semeak direla esan daiteke eta gaurkotasun guztia dute. Oztopo ikaragarri bat bezala ikusten ditut, enpresa hauetako produktuak lortzeko zuk egin behar duzun esfortzua nulua da, hau da, etxeko ordenagailu edo mugikorretik edozein jantzi, joko, ordenagailu, jostailu… Eta gainera etxera bertara iristez zaizu zuk eskatutakoa.


Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dut.

Pentsa dazagun kamiseta arrosa erosi nahi dudala eta mugikorreko Amazoneko aplikazioan sartzen nahiz eta nire egongelako eserlekutik kamiseta desberdinak ikusten hasten naiz. Modeloa eta prezioa egokiak baldin badira, erosketa karrora sartu eta erosi egingo dut botoi bati emanez. Pixka bat gehiago ordainduz bihar bertan jasoko dut.


Kamiseta arrosa hori erosteko nire plazako dendan erostea erabakitzen badut. Kaleko arropa jantzi eta bertara joan behar naiz. Bertan nagoela, kamiseten sekziora joan eta arrosa kolorekoak bilatzen hastean bi modelo besterik ez daudela ikusten ditut. Horitako bat oso txikia da eta gaizki datorkit, bestea Amazonekoa baino 5€ garestiagoa da.


Denda fisikoentzat arazo larria da eta hori konpontzen saiatzeko aukera bat, zure enpresa horretan zerbitzu horiek eskaintzea da(gaur egun horrela egin dute enpresa gehienek). Egoera honen kontzientzia hartzean galdera bat datorkigu burura: denbora pasa ahala, enpresa fisikoak desagertuko dira?

EMPRESAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK.

Wisconsin-en (EEUU) Three Square Market ,  makina saltzaile automatikoak egiten dituen enpresa batek mikrotxip bat doan jartzeko aukera eskaini die  haren langileei, laneko bizitza erraztuko diela ziurtatuz. Gailu honek arroz ale baten tamaina du eta eskuetan ezartzen da, zehazki hatz lodia eta erakuslearen artean. Ordenagailuetara konektatzeko, fotokopiak egiteko, ateak irekitzeko edota makina saltzaileetan janaria erosteko balioko luke gailu berri honek. Berrogeita hamar langileek onartu dute txip hau ezartzea, badirudi kontaktu gabeko kreditu txartelen edota markoten identifikaziorako diren txipak bezala funtzionatzen dutela.
Resultado de imagen de microchips en empresasAskok ordea berehala ukatu dute txip hura haien eskuetan ezartzea, izan ere, lehen begiratuan ez dirudi oso fidagarria. Enpresak azaldu duenaren arabera gailu honek ez du langileen pribatutasunaren aurka egingo, datuak ezkutuan gordeta baitaude eta gainera ezin dira GPS-z jarraituak izan. Txip bakoitzak 300 dolarreko kostua izango du , enpresak ordainduko duena noski. Adituek diotenez langileak nahi duenean kendu ahalko du gailu hori haren eskuertatik, arantza bat ateratzea bezain erraza baita.
Resultado de imagen de microchips en empresasEgia da teknologia berri hau erabilgarria izan daitekeela enpresa horretako langileentzat, baina ez zait iruditzen kristoneko asmakizuna denik edota mundua aldatuko duen zerbait denik, izan ere, ate bat irekitzeko, ordenagailua pizteko edota fotokopiabat egiteko ez da esfortzu handirik egin behar. Segurtasunaren aldetik, baliagarria izan daiteke, kontaktu gabeko kreditu txartelak edozeinen eskuetan erori daitekeelako, baina ez dut uste inor horrenbeste interesatuko litzatekeenik makina saltzaile automatikoak egiten dituen enpresa batean.
Hau guztia dela eta, berez ideia ona iruditzen zait, batez ere,  teknologia berrietan aurrera pausu bat izan delako, baina enpresa simple batean erabili ordez, ( ez nabil enpresa hauek gutxiesten, inola ere) segurtasun handia eskatzen duten zona edo enpresa internazional handietan erabiltzea gomendatuko nuke, beti ere, langilearen pribatutasuna jokoan jarri edo hautsi gabe.                                                                                                     
                                                                                                                                  _aneetxx

EAJ ETA PP

Gaur egungo ekonomia nola dagoen ikusita, PP eta EAJ batu egin dira ekonomia hori salbatzeko. Jende askoren ustez, PPk bere botoak salbatzeko egin du, botoak galtzeko beldurrez dago eta bere estatuko politikan. Espainiako politikan mobilizazioa gero eta handiagoa da.

KPI-aren hazkundeari loturiko %1,5eko igoera egitea adostu dute. Hortaz gain, horrekin pentsionisten arteko batasuna ahustea lortu dute.

Itxura guztia du, estatuko aurrekontuak EAJ ren babesean geratuko direla eta bera izango dela batzorde honen nagusia. Jeltzaleak Gernikako Estatutua bortxatzen duen gobernu baten ondoan jarri direla diote.  

LANGABEZIA

Langabeziaren mundua misterio bat da. Batzuetan langabezia tasa oso altua da eta ez dago lanik denentzat eta beste batzuetan kisiari dagokionez, langabezia tasa erabat baxua da eta lan eta soldata honak daude denontzat.

Urte honetan langabe gutxiago kontatu dituzte aurreko urteetan baino. Aurreko hilabetean, hau da, apirilean 3.651langabe gutxiago zeudela egiaztatu dute jakinduek. Gizarte Segurantzan afiliazioa ere neurri berean igo da, 4.000 afiliatu gehiagorekin.

generalean, sektore guztietan jetxi da langabezia eta herrialdeka kontatzen badugu Bizkaian jetxi da gehieen langabeen kopurua 1.434 langabe gutxiagorekin.

Langabezian dauden pertsona guztietatik %57 emakumezkoak dira eta horrek foru askoren interesa sorrarazi du eta emakumeenganako lana eta langabezi tasa hori jisteko ezinezkoa egingo dutela egiaztatu dute.

2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna


Applek bere irabaziak %25 batean igo ditu teknologiaren eta telefonoaren eskutik.

Apple enpresak bere azken hilabeteko kontuak itxi egin ditu 13.820€ irabaziekin. Hau horrela izanda %25-ko gorakada jasan du 2018an 2017 izan zituenarekin konparatzen badugu.  Hau bere produktu berriaren eskutik etorri da iPhone X eta inportatutako 52,2 milioi unitate.

Apple konpainiak galtzeko asko dauka Txinaren aurkako gerra komertzialean, horregatik aurreko astean Tim Cook presidente Donal Trumoekin elkartu zen. Hala ere Txina teknologiako klabe bat da, hemen egiten baitira bere produktuen bostena.

Datuen publikazioarekin batera enpresak anuntziatu du kapitalaren buelta handitu duela %16an. Hau izan da Appleen lehen aldaketa Estatu Batuari bueltatzeko duen masa efektiboa erreforma fiskalarengatik. Hau da, diru guzti hori inbertitzaileen poltsikora joango da zuzenean. Appleko zuzendariak, Luca Maestrik dio, beraien intentzioa kapital posizio neutro bat lortzea da. Likideziaren zati honekin hainbat faktura adkisitibo eta finantzieroak ordainduko dira.

Apple Pay eta Musiceko zerbitzuak izango dira konpainiaren hazkundearen %60 hurrengo urteetan, horrela bere irabaziak ez dira bakarrik iPhonan eroriko. Telefono berrien eskaintza pentsatutakoa baino gutxiago da eta honek fabrikanteei beraien izakinak gutxitzea behartzen du, prezioen beherakada sortu dezakeena.  
https://elpais.com/economia/2018/05/01/actualidad/1525171672_798579.html
https://www.eldiario.es/theguardian/nuevos-planes-productos-Apple_0_767123789.html

"Justiziako greba"


Aurrekoan, teleberria ikusten negoela, atentzioa deitu zidan albiste bat agertu zen. Familia bat, 10 hilabete zeraman senide baten autopsiaren zai. Hau, Galiziako funtzionarioen grebaren ondorioz izan da. Iragarkian, ama guztiz desesperatua azaltzen zen; izan ere, bere semeak kotxe istripu bat izan zuen, heriotzan bukatu zuena. Eta zioen, beharrezkoa zela berarentzat bere semearen autopsiaren emaitzak izatea. Instrukziozko auzitegiak, hau da, juzgadoak, otsailaren 26etik du bere eskuetan informe edo txosten forensea. Hala eta guztiz ere, familiak oraindik ez daki Pabloren (hildakoa) heriotzaren kausa zehatza, "Justiziako grebak" Galiziako auzitegiak geldiarazi dituelako ia hiru hilabetez. 


Datu konkretuak emanez, huelga edo greba honek oraingoz 20.000 epaiketa eta 30.000 tramite suspenditu egin ditu guztira; hauen artean ezkontzak, denuntziak...eta beste hainbat motatako prozesu edo eta gestioak daude. Hauen artean, kasu hau, non prozesua paralizatua dagoen.


Greba honekin, sindikatuek soldata igoera aldarrikatu eta eskatzen dute, lan-baldintzak hobetzearekin batera. Erreportaje txikiaren bukaeran, grebaren batzordeko burua agertzen da esanez gutxi falta dela behar dutena lortzeko.



Nire uste umilean, ondo dago eta beharrezkoa ikusten dut langileek beren eskubideengatik borrokatzea, eta baita munduko pertsona guztiek bakoitzari iruditzen zaion kausagatik manifestatzea. Baina beste alde batetik, paralisi hau gelditzea ere beharrezkoa ikusten dut, "zintzilik" geratu diren kasu guzti hauek errekuperatzea eta konpontzea zaila izango delako, eta kasu batzuetan min handia sortzen ari delako. Albistean agertzen den amaren lekuan jarriko banintz, oso gaizki pasako nuke; nire semea hil eta gainera, gai hori itxi ezin.


Ekonomikoki, lan-baldintza minimoak eta onak izan beharko lituzkete langile guztiek eta lotsa ematen dit gaur egungo gizartean oraindik hau horrela ez izatea.

 












Hemen albistearen linka:


http://www.antena3.com/noticias/una-familia-lleva-mas-de-10-meses-esperando-la-autopsia-de-su-hijo-fallecido-por-la-huelga-en-la-justicia-gallega_201804305ae7195c0cf2a468a78f70f2.html