2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Denda fisikoen desagerpena?

Gaur egun denda fisiko bat sortzea edo mantentzea (gehiago sortzea), oso arriskatua da hainbat faktoreengatik: ekonomia ez dagoelako egonkorra, lokalak garestiak daudelako… Baina, nire ustez gaur egun enpresa bat sortzeko oztopo handiena interneten dauden enpresak dira, adibidez: Amazon, Mil Anuncios, Wallapop… Enpresa hauek teknologia berriaren semeak direla esan daiteke eta gaurkotasun guztia dute. Oztopo ikaragarri bat bezala ikusten ditut, enpresa hauetako produktuak lortzeko zuk egin behar duzun esfortzua nulua da, hau da, etxeko ordenagailu edo mugikorretik edozein jantzi, joko, ordenagailu, jostailu… Eta gainera etxera bertara iristez zaizu zuk eskatutakoa.


Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dut.

Pentsa dazagun kamiseta arrosa erosi nahi dudala eta mugikorreko Amazoneko aplikazioan sartzen nahiz eta nire egongelako eserlekutik kamiseta desberdinak ikusten hasten naiz. Modeloa eta prezioa egokiak baldin badira, erosketa karrora sartu eta erosi egingo dut botoi bati emanez. Pixka bat gehiago ordainduz bihar bertan jasoko dut.


Kamiseta arrosa hori erosteko nire plazako dendan erostea erabakitzen badut. Kaleko arropa jantzi eta bertara joan behar naiz. Bertan nagoela, kamiseten sekziora joan eta arrosa kolorekoak bilatzen hastean bi modelo besterik ez daudela ikusten ditut. Horitako bat oso txikia da eta gaizki datorkit, bestea Amazonekoa baino 5€ garestiagoa da.


Denda fisikoentzat arazo larria da eta hori konpontzen saiatzeko aukera bat, zure enpresa horretan zerbitzu horiek eskaintzea da(gaur egun horrela egin dute enpresa gehienek). Egoera honen kontzientzia hartzean galdera bat datorkigu burura: denbora pasa ahala, enpresa fisikoak desagertuko dira?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.