2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

KOPIA PIRATAK


KOPIA PIRATAK

Gaur egun, denok dakigun moduan gure ingurumenean, batez ere  informatikan,geroz eta pirateria gehiago dago. Honen arrazoia zein da? Argi dago, dendetan erosten ditugun produktuak baino askoz merkeagoa ateratzen zaigula hau egiten badugu eta horri gehitu  batzuetan dohainik ateratzen zaigula.
Imagen relacionada
Ez diogu inoiz gure buruari galdetuko erabilera honek zer nolako eraginak dituen? Produktua egin duen pertsonak, egile gisa dagokion partea hartzeari uzten dio, kontuan hartuta badaudela familiak salerosketa honekin bizi direnak baina gure ingurua gai honekin nola dagoen ikusita geroz eta denda gutxiago daude horrelako produktuak saltzen dituztenak.  (%73-ak noizbait pirateatu du edozer, kontuan izanda pirateo desberdinak daudela: pelikulena, bideoena, musikarena …)

Aspaldian, beltzaranak ikusten genituen kalean “top manta” egiten, guri kopiak eta musika CD-ak saltzen, dendan saltzen zuten prezioa baino askoz merkeago batean. Honek argi erakusten du produktua kontsumitzen dugun moduan aurrera egiten dugula gizakiok, guztiok eskura dugun tresna erabiliz, mugikorraren bidez gehien bat. Egin dugun aldaketa handi honen ondoren non geratu dira egilearen eskubideak?

Noizbehinka pirateoren bat egitea bideo edo musikaren batekin ez zait desegokia iruditzen, horren eredu da gure munduaren teknologiaren aurrerapena baina dendetan erostearen alde ere banago eta gehiago bultzatu behar dela uste dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.