2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

Etxe mota desberdina




Orain dela pare bat egun Covarrubiasera (Burgos) nire herrira joan nintzen asteburu pasa. Han lagunen artean herriko frontoian jolasten geundela erraketekin , pilota goiko sare batean geratu zitzaigun eta lagun batek arazo txiki horri buelta emateko bere etxera gonbidatu zigun beste pilota bat hartzeko.
ETXE PASIBOA
Udan etxe berri bat egin zuen herriko goiko aldean zelai handi bat baitzeukan. Etxe berrira iritsi ginenean zur eta lur geratu ginen zer nolako etxe modernoa zeukan ikusterakoan; baina berak esan zigun harrigarriena ez zela itxura, beste gauzatxo bat zegoela eta horrexegatik gai hau egokia iruditzen zait, batez ere nahiko gai berezia eta interesgarria iruditzen zaidalako.

Bueno ba, bada garaia esateko, zer daukan etxe horrek! “Etxe pasiboa” deitzen zaio etxe mota horri, eta askok galdetuko zarete zer den hori, ezta? Ba tira, etxe hauek neguko energia eta eguzkiaren beroa aprobetxatzen dute, non arkitektura bioklimatikoko baliabideak erabiltzen diren, eraikuntza tradizionalaren gaineko eraginkortasun energetikoak konbinatuta. Energia gutxi kontsumitzen duten etxeak dira eta urte osoan zehar tenperatura erosoa eskaintzen dute ohiko berokuntza aplikatuz. Oso garrantzitsua den beste alderdi bat, etxea norantz zehaztuta dagoen da (EGUZKIAREN GARRANTZIA). Euskal Herrian hainbat tokietan badaude mota honetako etxeak; hala nola, Gasteizen, Lekunberrin …

Gerora begira nire ustez gero eta etxe pasibo gehiago egongo dira; nahiz eta material hauek garestiak izan, etxea egiten gastatzen dena 4 urtetan errekuperatzen da beraz oso errentagarria da. Denok dakigu mundua aldatzen hari dela eta argi dago gauza bera gertatzen ari dela energiarekin eta etxebizitzekin beraz gure ingurunearen aldaketa hauek ikusiko ditugu geroz eta maizago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.