Betiko legez asko amorratzen nauen gai bati buruz hitz egin nahi dut gaur. Arrazoi bat dela edo bestea dela eta, nik, ileapaindegiz lau aldiz aldatu behar izan dute azken bi urte hauetan. Martxa honetan probabilitateko kalkuluak egiten hasiko naiz hurrengoak zenbat iraungo diten jakiteko.
Hau irakurtzen ari zaretenok ez dakit Gros asko ezagutuko duzuen, baina nire ustez ez da Groseko arazoa soilik beste auzoetan hau gertatuko delakoan nago.
Ekonomia krisia ondoren txinatar dendak eta ileapaindegiak onddoak bezela sortu ziren.
Ez dakit txinatarrek zein truko erabili duten denda bakar bat ez itxi eta beste hamalau irekitzeko, baina aizu, ileapaindegiek ez dute trukoa ikasi.
Denak izugarrizko obrak egiten dituzte aire moderno bat eman ahal izateko beraien dendari, dirutza ikaragarriak uzten dituzte. Gainera erabiltzen dituzten produktuen prezioak oso altuak izan ohi dira eta bezero bakoitzarengatik kobratzen duten miseriarekin ez zaie diru-sarrera asko etortzen.
Gainera kontutan eduki behar da, kale bakoitzean gutxienez badagoela ile apaindegi bat. Ondorioz daukaten konpetentzia izugarria da. Askotan fijatuz gero ikus daiteke batetik bestera zentimo kontuko aldea dagoela. Baina jendea ez omen dago dirua botatzeko eta ezin omen du betidanik existitu izan diren ile apaindegien preziorik ordaindu, garestiegiak direlako.
Betidanik egon diren ile apaindegi horiek, beraien ohiko bezeroak galdu dituzte ile apaindegi berri hauen erruz.
Honen ondorio izan da lau urtetan nere betiko ile apaintzaileek beren negozioak itxi beharra.
Baina neri honekin sortzen zaizkidan galderak honako hauek dira: ile apaindegi garestietara joaten den jendeak pentsatzen al du zergatik diren garesti? Izan daiteke merkeagoa izatea enpresa multinazional batek ile apaindegi guztiak kontrolatzen dituelako? Edo benetako arazoa da kalitatea murrizten dutela dena merkeago ateratzeko?
Egia esan ez daukat idearik ere. Ez dut ezer jakin nahi ile apaindegi berri moderno horietaz.Izan ere orain arte arazorik eduki ez duten negozioak itxi baitiuzte. Badakit merkatuan konpetentziak egon beharra duela, baina gehiegizkoa ere ez da komeni.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.