2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

TURISMOAREN HEDAPENA ETA EKONOMIAN DUEN ERAGINA

Turismoa gaur egun, Espaniak duen sektore garrantzitsuenetako bat da ekonomiari dagokionez, eta ezinbestekoa da herrialdearen etorkizunerako sektore hau zaintzea eta babestea. Azken urtetan gainera igoera izugarria izan da eta honek lanpostu asko sortu ditu ekonomiaren hobekuntzarako. Aurreko urtean turismoak 125.529euro eman zizkion Espainiari, honek PIBri dagokionez %11 baino gehiago da. Argi dago beraz turismoa ezin bestekoa dela geure gizartean, baina honek eraginak izan ditzake bertako kultura, eta ez positiboak zehazki. Herrialdearen zenbait lekuetan, turismoak eragin negatiboak izan ohi ditu ekonomikoak kontuan izan gabe, esaterako kanariar irletan eta baleharretan gehien bat, turismoak eragozpen handiak sortzen ditu bertako biztanleentzako. Lurralde hauek festa eta alkoholagatik erakartzen dituzte kanpotarrak eta honek arazo larriak sortzen ditu bertakoentza. Askok eta askok beren lurraldea ez dela pentsatuz, ez dute lotsarik errespetuzko arauak kontuan izateko eta ezta arau juridikoak errespetatzeko ere. Tamalez, egoera honen irtenbidea ez da batere argia eta horrelako istiluak gertatzen jarraituko dira bertakoen atsekaberako.Resultado de imagen de turistas en mallorca

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.