2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

NIKE-EN EXPLOTAZIOA UMEENGAN

Lehen aldiz nikek 1991an izan zituen arazoak alor honetan, izan ere lehendabiziko denuntzia iritsi zitzaien ekialdeko fabriketan zituzten langileengatik. Bertan umeeak zituzten lanean egoera tamalgarrietan. Ume hauek soldata oso urriak zituzten, lanaldi luzeegiak eta gas toxikoengatik arazo larriak sumatzen ari ziren. Honek beherakada izugarri bat eragin zuen nike enpresan, 1997an 10,000 langile indonesiar kaleetara atera zirenean beraien eskubideengatik borrokatzeko. Nike munduko enpresarik handienetako bat, momentu horretan larriki afektatua ikusi zuen bere burua,  ez soilik imaginean egondako galerengatik, baita ekonomikoki galera izugarriak izan zituzten. Baino hau ez da kontua, multinazional hauek bere horretan jarraituko dute, izan ere, ez dutelako  beren produktibitatean arazo handirik sumatuko. Hori da aldatu behar dena, honen aurrean zigor handiagorik edo itxiera meatxurik egiten ez diren arte, bere horretan jarraituko dute, beraientzako errentagarria delako prezio horretan produzitzea, umeak explotatuz ordaindu behar duten zigorra ez da ezer izango lortuko duten etekinarekin alderatuz.





Resultado de imagen de nike logo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.