Gaur egun Espainia mailan eragin duen ekonomia krisiak ondorio larri handiak ekarri ditu, hala nola, inflazioaren igoera, eta gaur egun penintsulako biztanle gehienei kezkatzen diena, langabezia. Egoera hau ba dira urte batzuk dagoela, eta Euskal herrian ere jo duen arazko ekonomikoa da, baina azken datuen arabera egoera hau baretzen joan da gure eskualdean-
Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 3.651 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean, Espainiako Gobernuak jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 159.423 langabe zeuden Hego Euskal Herrian apirilean.
Zehatz-mehatz, 2.260 pertsona gutxiago (-% 1,78) daude lan bila EAEn, martxoko datuekin alderatuta, eta 124.904 langabe daude guztira. Nafarroan, aldiz, 1.391 langabe gutxiago (-% 3,87) daude, eta 34.519 pertsona daude lanik gabe.
Urtebetean, hau da, 2017ko apiriletik, 12.104 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn, hau da % 8,83 gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoari dagokionez, urtebetean 3.586 pertsona gutxiago daude langabezian (-% 10,05).
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 1.434 langabe gutxiago izan dira apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta (- % 1,95), 571 pertsona gutxiago Gipuzkoan (- % 1,71) eta 255 pertsona gutxiago (- % 1,25) Araban. Gipuzkoan izan da urtebetean jaitsiera handiena (- % 11,27), Araban (- % 8,47) eta Bizkaian (- % 7,79) baino datu hobeak izan baitira bertan.
Espainiako datuei dagokienez, 86.683 langabe gutxiago izan dira apirilean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Guztira, 3.335.868 langabe zenbatu dituzte Espainian apirilean, 2009ko urtarriletik izandako zifrarik txikiena.
Ondorioz pentsatu dezakegu egoerak hobetzen jarraitzen ba du urte batzuen ostean egoera oso desberdinean egongo garela eta egunenbatean krisiak ekarritako ondorioak, gure senitartekoei kontatuko dizkiegun anekdotak izango direla
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.