AUTOMOBIL HIBRIDOAK
Gure mundu hau etengabe kutsatzen ari da hainbat faktore
direla eta. Baina gu gara kutsatze honen lehengo arazoa, egunero zabor
kantitate izugarriak sortzeaz gain, garraioen bidez ere asko kontaminatzen
dugulako. Egoera txar honen aurrean, kutxadura murrizteko asmoz, automobil elektrikoak
sustatzen hasi dira.
Aurrerapen izugarri bat ekarri
dutela argi dago. Ez da asko begiratu behar eguneroko bizitzan dugun kutsadura
ikusteko: aparkalekuetan egoten den kiratsa usaintzearekin bakarrik argi dago
auto normalek asko kutsatzen dutela. Hiri handietan ere, eguna amaitzerako,
behelaino moduko bat bereiz daiteke. Honen adibide argi bat Txinako gaur egungo
egoera da, laino tartean bizi direla esan daitekeelako. Horregatik, hau
eragozteko, azken bost urteotan aurrerapauso handiak eman dira, adibidez, automobil
hibridoen kopurua handituz, gasoila eta elektrizitatea motor ezberdinen artean konbinatzen
dituztenak. Kutsadura murrizteaz gain, askoz ere soinu gutxiago sortzen dute
hauek.
Gaur egungo ekonomia ikusita, zaila da horrelako aurrerapenak
bultzatzea, garestiagoak baitira. Baina gure ongizate eta osasunari lehentasuna
eman beharko geniokela pentsatzen dut nik eta benetan behar ditugun gauzetan
inbertitu behar dela dirua uste dut. Denok borrokatu beharko genuke ingurune osasuntsuago
bat lortu nahi badugu, horrelako gauzak denon arteko laguntzaz lortzen baitira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.