Albiste batean irakurri dudanaren arabera, aurten pentsioak %3 igoko dira eta gobernuak 2019-2021 urteen bitartean, gastu-publikoak murriztuko ditu. Honek esan nahi du gobernuak gero eta diru gutxiago gastatuko duela gure beharretan, biztaleen beharretan. Pentsioen kasuan jaisten jarraitzen badituzte, puntu batera iritsiko gera non jubilatuek ez dute edukiko dirurik haien (edo gure) gastuetarako.
Oraindela ez denbora gehiegi, jakin genun jubilatu batzuk etxetik bota zituztela bankuari etxearengatik zor ziotena ordaintzeko eta horrelako kasuak eta kasuak daude. Jende askok kalean bukatzen du ordaintzen ez duelako, baina gobernuak ordaintzen ez badu, nola ordainduko dugu guk?
Mundu osoko biztanle askok dituzte arazo ekonomikoak, familia hazteko dirurik ez duena, edo baduena baina ez zaio hilabete amaieraraino iristen. Horren arrazoia langabezia da, jende askorentzat oso zaila da lana aurkitzea, ez dagolako nahiko prestatua edo besterik gabe perfil konkretu bat bilatzen dutelako. Jubilatuek ere arazoak edukitzen dituzte bizitzeko, baina hauek ez dute lan egiten, haien irtenbide bakarra hilabeteroko pentsioa da. Zer egingo dute pentsioak jaisten eta prezioak igotzen jarraitzen badute? Denak kalean bukatu?
Gai honetarako irtenbide bat bilatu behar zaiola usten dut, oso grabea delako eta grabeagoa izango da hemendik urte batzuetara. Beste gai asko bezela, gobernuaren esku dago egoera hau hobetu eta konpontzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.