2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

FACEBOOK

Azken hilabete hontan asko hitz egiten  hari da Facebook-enpresako sortzaileari Mark Zuckerberg-i buruz. Honek Facebook enpresaren bitartez bertako 50 milioiren datuak filtratzen zituelako beste pertsona askori. Azken batean teknologiaren aurrerapenak arrisku hauek ekartzen ditu gure sozietatera eta pertsona honek justu eta ondo jokatu beharrean beharrezkoa ez zen filtrazio bat egitea erakiko zuen azken batean zuen dirua baino gehiago irabazteko. 

Mark Zuckerberg-ek deklarazio bat egingo duela diote, eta bertan komunikazio bat emango duela, esanez: "Fue mi error y lo siento, no hicimos lo suficiente para prevenir que estas herramientas fueran usadas para hacer daño". Gauzak konpondu nahi dituela ikus dezakegu baina bere burua salbatzeko bakarrik bestela esango luke pertsona guzti horiei indemninazio bat edo laguntzaren bat eman beharko zitzaiela haien datuekin horrela jolasteagatik. 

Ziber-enpresa hauek arazo hau daukate azken baten, gure pribazitatea oso moduz erraz batean jakin dezaketela. Horregatik garrantzitsua da ere ez publikatzea gauza oso pertsonalak leku horietan edo egin ezkero segurtasun handiago bat jartzea bertan. Facebook-en kasuan larria izan da egoera baina larriagoa izan ahal izango zen bertan bankuko kontuak izango balira, horrek izan ere errebolta izugarri handiago bat ekarriko luke. 

Azken batean internetek abantaila asko ditu baina gure esku dago bertan ematen diren aukerak hartzen eta ondo aprobetsatzen jakiten, bestela Facebook-en kasua bezalako edo okerragoak jasan beharko genituzke.


Informazioa harturiko link-a: https://www.telesurtv.net/news/zuckerberg-declara-congreso-eeuu-filtracion-
datos-facebook-20180410-0021.html


facebook bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.