Turismoa oso gai garrantzitsua da gure gizartean. Betidanik izan da turismoa munduan, leku batetik bidaiatu duen jende asko dago, baina inoiz baino gehiago. Gero eta gehiago hazten ari da eta arazo bihurtzen ari da, hiritarrentzako batez ere. Donostian, adibidez, gero eta turista gehiago ikusten dira. Lehen udaran zetozen gehienak, baina orain urte osoan zehar entzuten da kanpoko jendea kalean.
Askori gustatzen zaigu bidatzea eta leku desberdinak ezagutzea. Gure etxean gaudenean, aldiz, ez zaigu hainbeste gustatzen kalean hizkuntza desberdin bat entzutea joaten garen edozein lekutan. Atsegina ere izan daiteke, baina orain dagoen turismo ikaragarriarekin nekatu egiten gara eta ez zaigu batere atsegina egiten kalean hainbeste jenderen inguruan ibiltzea. Denden jabeentzako eta erbitzuak ematen dituztenentzat, aldiz, guztiz errentagarria da. Udan turistak daudenez prezioak igotzen dituzte diru gehiago irabazteko eta gero eta gehiago irabazten ari dira turismo tasa igotzearekin batera. Hala ere, dendetan langileak daude eta turismoaren ondorioz ordu gehiago sartu behar izaten dituzte lanean, hori bai, berdina kobratzen. Diru gehiago lortu arren, enpresa buruak dira diru hori irabazten dutenak.
Horregatik iruditzen zait turismoa gehiegi areagotzen ari dela. Gure hirian gaudenean ez garelako gustura egoten hainbeste jenderekin eta gainera lanean dagoen jende explotatu egiten da eta hori onartu ezina da. Ezin dut esan turismoa debekatu beharko zenik, bestela guk ere ezingo genuke bidaiatu, baina irtenbiderenbat bilatu beharko litzake hau ekiditeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.