2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

TEKNOLOGIAREN ERAGINA ENPRESETAN

Interneten irakurri dudan artikulu baten arabera, munduko 5 enpresa handienak teknologikoak dira. Azken 10 urteetan asko aldatu dira enpresak. Garai batean enpresa nagusiak petrolioarenak edo gasarenak ziren, garrantzi handia zutelako gizartean.Gaur egun, oraingo gizarte honetan, garrantzi gehien duena teknologia da.

Teknologiak eragin handia du guregan, denetarako erabiltzen dugu: informazioa bilatzeko, musika entzuteko, guk nahi ditugun gauzak publikatzeko... Kaletik ibiltzen goazenean, beti ikusten dugu norbait mugikorrarekin, edo kafetegi batean gaudenean,ordenagailuaren bidez lan egiten ari den norbait. Teknologiaren mende bizi gara eta gutxi erabili arren, beti behar dugu zerbaitetarako.

Horregatik, geroz eta enpresa gehiago daude gauza teknologikoak saltzen dituztenak, eta gero eta handiagoak egiten ari direnak. Enpresa bat sortu nahi duten pertsonek, teknologiak gizartean duen eragin handia ikusten dute. Horregatik sortzen dituzte enpresa teknologikoak, zihur daudelako irabazki asko lortuko dituztela.

Orain, hainbesterako ez dirudien arren, hemendik urte batzuetara, teknologia gero eta handiagoa egingo da eta enpresek hori kontuan hartzen dute. Enpresa bat sortzerako orduan, oraingo egoeran fijatzeaz gain, hemendik urte batzuetara gertatuko dena ere kontuan eduki behar du, enpresa antolatzerako orduan etorkizuna, eta etorkizuneko aldaketak oso garrantzitsuak direlako.

Hau guztia laburbilduz, enpresek, sortzerako orduan, kontuan hartzen dutena gizartean momentu horretan, (eta baita etorkizunari begira) zerrek duen eragin gehien da, irabazi eta errentagarritasun handiena lortzeko. Orain,teknologia da eragin gehien duena gizartean eta ikusten dugun bezala, hobetzen eta gehitzen ari da, enpresekin gertatuko den bezala, gehiago sortzen eta handitzen joango dira.


Informazioa: http://www.creadess.org/index.php/informate/de-interes/temas-de-economia/46997-las-5-empresas-mas-grandes-del-mundo-son-tecnologicas


2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

Enpresek Katalunian hartutako erabakia

Katalunian gertatutako konfliktoa eragin asko izan ditu. Politikan , gizartean eta gehien bat ekonomian.Zehazki Kataluniatik joandako enpresek eragindako emaitza.

Duela haste batzuk Katalunian gatazka larri bat gertatu zen independentziaren alde eta kontrakoak. Gatazka honek asko eragin du Espainiako ekonomian eta zer esanik bertako ekonomian. Caixabank, Sabadell, Gas Natural eta Abertis dira, Kataluniatik joan diren enpresa batzuk. Guztira joan diren enpresek bertako langileriaren  %30-a betetzen zuten. Ehunekoa txikia dirudi, baina langabezi arazoak ditugula jakinik, oso ehuneko handia da.

Notizia hauek niregana iristen direnean, gauza asko etortzen zaizkit burura. Adibidez: nola hartu dezaketen erabaki horiek langabezian dagoen pertsona asko ikusita. Nire ustez enpresek asko galduko dute erabaki hori hartu ondoren, Katalunia eta zehazki Bartzelona, turistei erakartzeko leku oso ona da eta salmentak egiteko aukera oso ona da. Azkeneko gauza bat esan nahi dut, langabeziaren egoera ikusita eta enpresek errentagarritasuna bilatzen dutela jakinda, ez dut ikusten oso errentagarria izan denik erabaki hori hartzea, lalngile asko galdu egin dituztelako eta horrek produkzioa eta salmenta jaitsiko du.

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

AFM-REN ENPRESA PLANAK ETA HELBURUAK.

AFM-REN ENPRESA PLANAK ETA HELBURUAK.

AFMk ( Makina Erreminta Sektoreak) dioenez,  lehengo urtean baino erreminta gehiago salduko du aurten eta produktuen eskaera handiagotu egin da aurreko urteekin konparatuz. Esan dezakete enpresa  bide onetik joaten ari dela, baina, enpresa honek oraindik  2008an Espainian hasi zen krisia guztiz gainditu edo konpondu ez duela azpimarratu du AFMko zuzendariak, izan ere, oraindik enpresa gutxi batzuk geratzen dira krisia ez zegoen egoerara itzultzeko (%15 alegia), eta begien bistakoa da ez dela horren gauza erraza izango. Lan aldetik ondo dabiltza, eta egoera hobea dela esan daiteke, kontuan hartuta krisia duela 8-9 urte hasi zela eta tartean inflazioaren efektua egon dela baita ere; enpresaren ekonomia asko baldintzatzen duen faktore garantzitsua da eta enpresa guztiei desberdin afektatzen diena. Adibidez Espainiak hasierako 6-7 urteak oso gogor jasan zituen eta enpresek hazkuntzak eduki dituzten arren, barne merkatua gehiago hazi behar da, eta kontu horretan motel ibili da Espainia. Enpresa honek beste ekoizleei saltzen dizkiete makinak, beraz gertuen dauzkaten ekoizeak ongi ekipatuak egotea garrantzitsua da.

 Bien bitartean, makina erreminta sektoreak bide onean jarraitzeko hainbat gauza hartu behar ditu kontuan, langileria hobetzea edota handitzea da haien asmo edo helburuetako bat, bereziki, gazteak erakartzea bihurtu da haien erronka zailena, izan ere, industriak etorkizuna izan dezan gazteak behar ditu eta gainera gazte horien artean emakumeak izatea plus bat izango litzateke, tailerretan gutxi ikusten baitira. Zergatik izango da enpresarentzat erronka bat gazteak kontratatzearen kontua? Euskal herriko ekonomia barruan gazte gutxi dagoelako antza denez eta hortaz, gazteak erakartzeko planak edota ideiak asmatzea izango da haien etorkizuneko zeregin nagusia besteak beste.  
Hala ere, ez da asko kezkarazten dien gaia, zuzendaria konbentziturik dago enpresa hau gazteentzako guztiz erakargarria dela izateaz, hala nola profesionalki garapen oso potente bat eskaintzen duelako, preparazio asko behar duelako eta hortaz asko ikasten delako eta gainera bidaiatu egiten delako, gazteentzako lan interesgarria izango litzakeela uste du enpresak. Zailena ekonomiako gazte gutxi horien arten gehiengoa konbentzitzea izango dela badakite, horretarako zerbait erakargarria aurkeztu behar die gazteei eta lan asko egin behar da.

Berri honetan argi ikusten da enpresak zer nolako barne funtzionamendua duen eta nolako gaiak jorratzen dituen enpresa aurrera eraman eta kasu honetan krisitik ateratzeko falta zaion pausu hori emateko. Langileak eskuratzeko eta ongi prestatzeko planak ongi pentsatu behar dituzte, baita produktibitatea eta produkzioaren hazkundea lortzeko. 

Informazioa http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5168697/xabier-ortueta-afmko-zuzendari-nagusia-industriak-gazteak-behar-ditu/ 
lortua da.
_aneetxx

Ibardin eta Dantxarineako bentak


IBARDIN ETA DANTXARINEAKO BENTAK:



Gaur egun, Ibardin eta Dantxarineako bentek potentzia handia dute, batez ere Iparraldean daudenekiko. Ibardin, Nafarroan kokatuta dago, Beran hain zuzen ere eta iparraldearekin mugan dago, 317m tara dagoen mendi batean. Dantxarinea aldiz, Urdaxen kokatuta dago. Hau ere iparraldetik oso hurbil dago eta 1989ko urtarrilaren 30 tik martxan dagoen benta ezberdinez osatutako gunea da.

Honako denda gune hauek famatuak dira, Espainiako merkatuetako prezioa dutelako, eta dakigun bezala Frantziako prezioak askoz garestiagoak dira Espainiakoak baino. Ondorioz, Iparraldeko jende asko eta asko besteak bestez, alkohola, tabakoa, janaria eta perfumeak erostera joaten dira bertara.

Resultado de imagen de ibardinEsan dugun bezala, benta ezberdinez osatuta dago; Benta Peio, Benta Pako … esate baterako, gaur egungo benta handi bat, garai batean bi anaiek sortutako denda txiki batean du jatorria. Hauek iturginak ziren baina denda txiki hori irekitzea erabaki zuten. Egun, 600 langile baino gehiago daude lanean. Lesaka, Bera, Elizondo, Igantzi … inguruan gazte asko lanean daude honi esker. Udaran, ehundaka gazte joaten dira bertara lanera eta diru asko irabazteko aukera dute, nahiz eta lana oso gogorra izan. Normalean egunean 10 ordu lanean igarotzen dituzte eta astean jai egun bakarra izaten dute, nahiz eta hori ere denboraren poderioz aldatzen ari den.

Enpresa guztietan inguruneak eragina du. Bertako ingurunea oso aproposa da, mendiz inguratuta dago eta bistak ezin hobeak dira. Honez gain, autobusak daude herri batzuetatik bestera mendi hauetara igotzen dutenak. Enpresaren kokapena eta dimentsioa aproposa izatea oso garrantzitsua da, bezero kopurua igotzeko. Estrategiak enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietako erabili ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakiak dira. Nagusi ezberdinak daude kasu honetan, benta bakoitzeko bat, baina denen helburua da diru asko irabaztea, beraz, hauen estrategia bat Iparraldeko prezioak baino merkeagoak jartzea izango litzateke. Gainera, mota ezberdinetako denda asko daude, modu honetan konpetentzia gutxiago dute eta behin erosleak erostera joanez gero, gauza gehiago erosteko tentazioa izango dute.  Bestalde, marketin kontzeptuak ere garrantzi handia du. Marketin esten zaio enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari. Bertako dendek edo bentek, publizitate handia egiten dute denden kanpo aldean. Izugarrizko kartelak jartzen dituzte jendea erakartzeko asmoz. Prezioa aldiz, ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion diru kantitatea da. bertan, prezioak Espainiarekiko berdinak dira, baina Frantziarekiko ez, beraz Frantsesei komeni zaie hara joatea, saltzaileari gutxiago ordaindu beharko baitio.

Aurretik esan dugun bezala, banako enpresa bat da benta bakoitza, enpresaren jabeak pertsona fisikoak direlako hain zuzen ere eta hauek irabazi-asmoak dituzte. Bertan enpresa buru asko daude, helburuak lortzeko, enpresaren erabakiak hartu behar dituen pertsona enpresa osatzen duten elementuen artean orekari eusten saiatuz.

Resultado de imagen de dancharinea  venta peio

NATURAREN EGOERA

NATURAREN EGOERAK


Gaur egun gure ingurumeneko natura aztertuz, ikusi dezakegun modura, azken urteetan kristoneko lehorteak ditugu, honek hainbat ondorio txar ekartzen ditu adibidez;  izotza edota elurra urtzearen ondorioz inguru horretan bizi diren animaliak janari gabe geratuko dira eta honek animali hauek hiltzea ekarriko du, hortaz gure dendetan haragi … gutxiago erosi ahal izango dugu eta erosten dugun janaria orain askoz garestiago,  beraz argi dago segida ziklo bat dela.


 Askotan konturatu gabe gai honetaz paso egiten dugu zer nolako kalteak ekar ditzazken ikusi gabe, horregatik esan ohi diguten ”INGURUMENA ZAINDU” esaldia erreflexionatu eta ohartu behar gera zer nolako garrantzia daukan banakoen jokabideak gure ingurumenean.
Aztertu behar dugun beste fenomeno bat hauxe da :
Zingiraren ur-gabezia dela eta, garestiagoak diren belaunaldiko teknologiak erabili behar dira, etorkizuneko merkatuan erakutsitako argiak eragina izan dezan, beraz argi dago, ur eskasiaren ondorioz elektrizitatearen kostua igo egiten dela. Igoera honen arrazoia esan dugun modura ura da eta hortaz karbono eta gasaren erabilera handitu behar dute; prezioen inflazioa ekarriz.

Bi aldeak begiratu eta batetik beste mekanismo honek produktu garestiak erabili behar dituela elektrizitatea lortzeko egia da, baina bestetik egoera honekin familia asko eta asko daude ezin dutenak elektrizitatearen kontua ordaindu. Honek erakusten diguna azken finean gure burua besteon buruan jarri eta kontuak atera behar ditugula da, geure bizitzak eta MUNDUA aurrera ateraz.

Klimaren beste egoera bat aztertuz, lehorteak lurrean sekulako aldaketak eta hautsidurak egin ditzake. Lehorteak, denak dakigun modura; landaredia, fruituak, barazkiak, … desagerrarazten ditu eta honek zalantzarik gabe gure ekonomian eragina du. Elikadura mota hau eskasia denez, gure merkatuetan produktu hauen prezioa igo egingo da. Nabarmentzekoa da elikadura hauek dieta osasun bat eraman ahal izateko beharrezkoak direla, hortaz gure gizarteari ikaragarrizko aldaketa sorrarazten dio; gehien bat familiei.

Laburtuaz, gu gera klima aldaketan jardun behar garenak, beste era batera esanda gai honen partaideak gera: hainbat espresa, kotxeekin … sortzen ditugun hondakinak zerikusia handia dutelako eta klima aldaketa hauek gure ekonomian nabarmenezko aldaketak antzematen dira, dena egoera okerrera eramanez.





ENPRESA TXIKI BAT ALA MULTINAZIONAL BAT?

Gaur egun asko entzuna dugu enpresa txikiak multinazionalengatik isolatuak izaten hari direla, baina hala ere enpresa txikiak aurrera jarraitzen dutela. Zergatik izango da hori? Egungo jendearen zati batek nahiago du haien auzoan duen fruta denda, aragi denda edo beste edoizen enpresa txikietara jun, hauek segurtasun gehiago ematen dietelako eta baita komodidade gehiago etxe ondoan daudelako. Hala ere multinazionalek produktu gehiago eta leku gehiagotan aurki ditzazkegu eta prezioak batzuetan merkeagoak dira etxe ondoko enpresenak baino.

Esandakoa kontuan izanik demagun enpresa batean sartu nahi dugula, zein aukeratuko genuke? Egia esan guztion ametsa izan da  GOOGLE edo SONY bezalako enpresa prestijioso batean lan egitea, non izan ere multinazionalak direnez ezaugarri hauek lortuko genituzke; mugimendu globalean dagoen mugimenduan sartzea, segurtasun gehiago edukitzea lanean, lan espezifikoa edukitzea eta gehienetan benefizio handiagoak lortzea enpresa txiki batean baino. Beste aldetik enpresa txikiak ere baditu bere alde onak, izan ere enpresa txiki batean lan egin edo eraiki nahi izanez gero, lehenik enpresa azkarrago hazitzeko aukera dago, baita ere bertan esperientzia gehiago lortuko duzu enpresak aurrera egiten duen erritmoan, autonomia guztia zuk zeuk izango duzu onerako eta txarrerako eta gainera gehienetan enpresa txikietan multinazionaletan baino giro hobea egon izan ohi da.

Konklusio bezala, nire iritziz enpresa txiki batean lan egitea hobea da ez baldin bazara pertsona oso urduri eta estresatze azkarra, izan ere multinazional batean lan egiteak baliteke benefizio handiak ekartzea baina ez baldin bazara gai lan horren erritmoa jarraitzeko eta denboraz edo gauzak egiteaz justu justu ibiltzen bazara ez nizuke enpresa handi batean lan egitea gomendatuko, izan ere bidaia asko egin beharko dituzu multinazioanala delako eta horrek ez du lasaitasunik ekartzen. Hala ere, horrek ez du esan nahi enpresa txikiek ez dutela errespontsabilitate eta lana ekartzen, izan ere hauek sakrifizio gehiago eskatzen diote norbanakoari, baina diferentzia bakarra zu zeu zara, izan ere zu zeure buruaren nagusia izatean motibazio eta lasaitasun bat ematen dizu.

enpresas pequeñas bilaketarekin bat datozen irudiak


                       
https://www.muypymes.com/2015/09/01/multinacional-o-pequena-empresa-cual-es-la-mejor-para-trabajar











TRADIZIOZKO KOMUNIKAZIO BIDEEN ERORKETA


Gaur asko amorratzen nauen gai batetaz hitz egingo dut. Oraindik zer karrera edo zer ikasketak egingo ditudan jakin ez arren, niri betidanik deitu nau kazetaritzak. Asko gustatu izan zait komunikatzea, gauzak espresatzeko modu asko ezagutzea, nire ideiak aldarrikatzea, nire iritzia ematea, idaztea, irakurtzea, hizkuntzaren aberastasuna (dakidan neurrian) erabiltzea...


Horregatik, ikasketa hauei buruzko informazioa eduki nahian, kasualitatea eman zuen YouTube-n negoen bitartean, neska batek egindako bideo bat agertu zitzaidala. Bideo honetan, neskak Kazetaritzako karreraren bere lehen urteko esperientzia kontatzen zuen. Neska gazte hau, Youtuberra da. Gaur egun denok edo ia denok jakingo duzuen bezala, YouTube plataforma oso ospetsu bat da, non mota ugariko bideoak dauden. Neska honek bere tokitxoa bilatu du hemen barruan, eta erregularki zintzilikatzen ditu bideo ezberdinak. Konkretuki bere kanalean modari buruzko bideoak, lifestyle,(hau da; bere pentsamendu, eguneroko bizitzari buruzkoak) eta abar igotzen ditu. 300.000 baino jarraitzaile gehiago lortu du izatea.

Beno, goazen harira. Neskak, bideoan kontatzen zuen guztitik bi gauza nagusik deitu zidaten atentzioa. Batetik, kontatzen zuen bera unibertsitatera joan zen lehen egunetan, ikasle bakoitzari (Kazetaritako Graduan gutxienez) galdetu zietela ea zer kazetaritza motatan espezializatuko liratekeen ondoren, denbora bat pasata. Honi, gehienek informatiboko-kazetaritzan (teleberrietan,etab) lan egin nahi zutela erantzun zuten. Bigarren sektore arrakastatsuena, batez ere mutilen artean, kirol-kazetaritza edo kirolen ingurukoa izan zen. Hauek ziren bi espezializazio nagusiak. 
Zehazki neska honek, modan jarduten duten kazetaria izan nahi luke (modari buruzko aldizkariren batean edo horrelako zerbaitetan lan egin). Beraz, moda esaten pertsona gutxitakoa izan zen bera. Baina, hori ez da dena. Dirudienez, hori esatean eta bere etorkizun ideiak aurkeztean, moda munduari erreferentzia eginez, begirada txarrak jaso zituen. Beste modu batera esanda, bere hitzak testualki esanez "Te miran como si fueras una niña tonta". Hau oso injustoa eta bidegabekerizkoa iruditzen zait. Besterik Gabe, datu hauek harritu egin naute.

Beste alde batetik, bideoan baita kontatzen du ere, nola Unibertsitateko irakasleak irainduta sentitzen diren gazteengatik eta teknologia berrien partetik. Hau oso sinplea da, azalduko dizuet: 

Kazetaritzako irakasleak (ez denak) eta batez ere zerbait zaharragoak edo helduagoak direnak YouTube eta Internet mehatxuak bezala hartzen dituzte. Tradizionalki, betidanik paperean idatzi da (egunkaria), edo teleberrian eman dira berriak eta notiziak. Ulergarria da hori dena bizi duten ikuspegitik, YouTube edo webguneak beraien tokia kenduko diotela pentsatzea. Azken finean, hauek sortu diren veste komunikazio bide berri batzuk dira. 

Egia da teknologia berriek asko aldatu dutela komunikazioaren mundua. Honek baditu bere alde onak eta txarrak; guztiak bezala. Errazagoa egin du edozein informazioaren eskurapena, dibertsitatea ekarri du, informatzeko eta komunikatzeko modu eta era berriak... Baina bestetik azken urtetan egunkariek sekulako bajoia jasan dute, eta tradizionalki idazteko ohitura horiek galdu egin dira.

Nire iritziz ez litzateke galdu behar kazetaritza puruaren artea. Niretzako arte bat delako, hizkuntza bera artea da. Zer uste duzue zuek?

Hemen aipatu dudan bideoa: https://youtu.be/nTq-vXSYPiM 


Begiratu ditudan beste webgune batzuk: 

https://www.infoamerica.org/icr/n02/martinez_molina.pdf

http://www.puromarketing.com/48/24798/periodicos-papel-siguen-perdiendo-fuelle-pierden-tiempo-lectura.html



50 urteko pertsonen itzulera merkatu laboralera geroz eta zailagoa.



50 URTE AURRERA, ZAILTASUNAK AGERIAN

ElEconomistako artikulu batek dioenez, gaur egun zailtasunak handiagoak dira merkatu laboralera itzultzeko.

Lehen aipatu dudan bezala, gaur egun geroz eta zailago dago merkatu laboralera bueltatzeko. Gaztea baldin bazara, oraindik aukerak dituzula argi dago baina 50 urte ingurutik gorakoak oso zaila dute berriz ere lana aurkitzeko.

Arazoa garbia eta sinplea da: 2010ean gertatuko krisi ekonomikoarekin milaka eta milaka pertsona lanarik gabe geratu ziren. Batzuek lana lortu dutela argi dago, baino 50 urte gorako pertsonen %40 gutxienez, 4 urtez lana bilatzen daramate eta ez da gutxi. Askok, familia aurrera atera behar dute baina aurkitzea ezinezkoa egiten zaie. Gaur egun, 2012an baina gutxiago dira 50 urterekin lanik gabe daudenak baina ia 1.000.000 dira Espainia osoan. Gainera, emakume "zaharrek"(50 urtetik gorakoak) oraindik eta zailagoa dute, gizonezkoek baina %2 gutxiago dira lana aurkitzen dutenak.

Orain, beste ikuspuntua ulerkorra da, zu enpresa baten buru bazara jende gazte eta inplikatua nahi duzu enpresan. Non haien diru sarrera murritza den eta hainbesteko jakinmina ez duten garatu hau da esperientzia bila doazte. Honek ez du esan nahi 50 urte gorako pertsonek ez dutela inplikazioa eta asko gainera minimoarekin moldatuko dira. Baina argi dago, gazteek proiekzio gehiago emango diotela enpresaren lanpostuei eta hortaz, ezer arrarorik ez bada gertatzen, lanpostuak estalita daudela esan dezakegu.

Egia da, arazo larria eta portzentai larria dela baina enpresaren ikuspuntutik garrantzitsua da lanpostuak epe luzerako estalita edukitzea. Ondorioz, espero dugu lanik gabeko pertsonen portzentaia bera joaten jarraitzea eta geroz eta lanpostua gehiago sortzea urte hauetan. Azken finean, geroz eta enpresa eta diru gehiago mugitu espaina barruan, geroz eta proiektu eta diru-sarrera handiagoa izango du espaniar ekonomiak eta hori da garrantzitsuena.

2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

MULTINAZIONALEN ERAGINAK
Multinazionalak bere jatorrizko herrialdetik kanpo produzitzen edo ekoizten duten enpresa handiak dira. Jarduera honek, globalizazio ekonomikoa sortzen du eta gehienetan enpresa handi hauek atzerrian lanpostu asko sortzen dituenez, laguntza politikoak jasotzen dituzte, diru laguntzak, zerga gutxiago ordaindu beharra, eta abar. Fenomeno horren adibide argi bat Coca-Cola multinazionala da, enpresa honek bere ekoizpen eta salmenta kopuruaren zati oso handi bat bere lurraldetik kanpo gestionatzen du.
coca cola multinacional bilaketarekin bat datozen irudiakBaino multinazionalek eta globalizazioak bere alde positiboak dituen bezala, eragin negatiboak izan ohi ditu atzerriko herrialde horiekiko. Hasteko, multinazionalen eragin onuragarriak edo positiboak aipatuko ditugu: lehen esan bezala, enpresa multinazionalek lanpostu asko sortzen dute atzerriko lurraldeetan eta hori eragin oso positiboa da, beste lurraldeko ekonomia sendotzen laguntzen duelako. Horrez gain, enpresa handi hauek teknologia ekarpen izugarriak eramaten dizkiete kanpoko lurraldeei, teknologiaren eragin hau nabariagoa da multinazionala herrialde nahiko atzeratu batean kokatua baldin badago. Teknologia aurrerapen hauek herrialdearen ekonomia eta gizarte antolakuntza hobetzen lagunduko baitu.
Bestalde, hauexek dira multinazionalek dituzten eragin negatiboak: kasu askotan multinazionalak, atzerriko herrialdeen egoera ekonomiko latzaz aprobetxatzen dira, hango langileak explotatuz. Beste eragin negatibo bat, herrialde haietako enpresa lokal txikiagoak desagerrarazten dituela da. Horrez gain, multinazionalen explotazioa ez da soilik langileekiko, baliabide naturalekiko explotazioa ere egon ohi da. Multinazional hauek, beraien langileriaren eskubideak kudeatzen dituzte kanpoko herrialdeetan, gobernu askotan antolaketa hau bere kargu uzten dutelako, hauek beraientzako onuragarriak izango diren neurriak hartuko dituzte, langileriaren zoritxarrerako.
Ondorioz, esan dezakegu multinazionalek eragin posiboak dituztela atzerriko herrialdeen ekonomian, baino errentagarria al da gizarte eta langileriaren egoera guztiz kaltetzea ekonomian gorakada bat sumatzeko?




Bibliografiahttps://eu.wikipedia.org/wiki/Multinazional eta https://www.gestiopolis.com/problemas-de-las-empresas-multinacionales-en-el-ambito-internacional/