50 URTE AURRERA, ZAILTASUNAK AGERIAN
ElEconomistako artikulu batek dioenez, gaur egun zailtasunak handiagoak dira merkatu laboralera itzultzeko.
Lehen aipatu dudan bezala, gaur egun geroz eta zailago dago merkatu laboralera bueltatzeko. Gaztea baldin bazara, oraindik aukerak dituzula argi dago baina 50 urte ingurutik gorakoak oso zaila dute berriz ere lana aurkitzeko.
Arazoa garbia eta sinplea da: 2010ean gertatuko krisi ekonomikoarekin milaka eta milaka pertsona lanarik gabe geratu ziren. Batzuek lana lortu dutela argi dago, baino 50 urte gorako pertsonen %40 gutxienez, 4 urtez lana bilatzen daramate eta ez da gutxi. Askok, familia aurrera atera behar dute baina aurkitzea ezinezkoa egiten zaie. Gaur egun, 2012an baina gutxiago dira 50 urterekin lanik gabe daudenak baina ia 1.000.000 dira Espainia osoan. Gainera, emakume "zaharrek"(50 urtetik gorakoak) oraindik eta zailagoa dute, gizonezkoek baina %2 gutxiago dira lana aurkitzen dutenak.
Orain, beste ikuspuntua ulerkorra da, zu enpresa baten buru bazara jende gazte eta inplikatua nahi duzu enpresan. Non haien diru sarrera murritza den eta hainbesteko jakinmina ez duten garatu hau da esperientzia bila doazte. Honek ez du esan nahi 50 urte gorako pertsonek ez dutela inplikazioa eta asko gainera minimoarekin moldatuko dira. Baina argi dago, gazteek proiekzio gehiago emango diotela enpresaren lanpostuei eta hortaz, ezer arrarorik ez bada gertatzen, lanpostuak estalita daudela esan dezakegu.
Egia da, arazo larria eta portzentai larria dela baina enpresaren ikuspuntutik garrantzitsua da lanpostuak epe luzerako estalita edukitzea. Ondorioz, espero dugu lanik gabeko pertsonen portzentaia bera joaten jarraitzea eta geroz eta lanpostua gehiago sortzea urte hauetan. Azken finean, geroz eta enpresa eta diru gehiago mugitu espaina barruan, geroz eta proiektu eta diru-sarrera handiagoa izango du espaniar ekonomiak eta hori da garrantzitsuena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.