2017(e)ko urriaren 12(a), osteguna

PREZIOEN HAZKUNDEA

Uda iristen da, beroa dator eta freskagarri, helatu edo hotelen prezioak izugarri hazten dira. Orain, berriz, nahiz eta negua oraindik ez den azaldu, oinetakoen edo arroparen prezioak gora egiten du eta zer esanik ez neguko hilabete hotzenetan zenbat garestitzen diren berogailua edo ur beroa.

Negozio bakoitzak baditu salmenta hazi edo jeitsi egiten diren hilabeteak eta ondo dakite aprobetxatzen, gure boltxikoak ederki nabaritzen baitute. Udan dutxa bero bat hartzeak eta neguan egiteak ez dute berdin balio, neguan dezente garestiago ateratzen zaigu. Zergatik? Ba udan bizi gaitezkelako ur bero hori gabe, baina neguko gau hotzetan beharrezkoa dugu. Neguan demanda dezente handitzen da eta hori ongi dakite aprobetxatzen enpresek, beraien marketing planaren barruan baitago. Baina noski, batek boltxikoak betetzean beti egoten da norbait kaltetua, uste duguna baino pertsona gehiagok ditu arazoak neguan berogailua pizteko. Antzeko zerbait gertatzen da gabonetan, urte zaharrerako egun bat gutxiago geratzen bada, jango ditugun bixigua edo langostinoa eguneko diru mordoa garestitzen dira, horregatik jendeak hilabete lehenago erosi eta izoztu egiten ditu. Hala ere beti da norbait azken egunean joan eta dirutza ordaintzen duena.

Guzti honengatik, bada jendea prezio altu hauetatik babesten dena. Geroz eta gehiago dira oporretara urrian edo azaroan joaten direrak, eskaintza berezien zain egoten direnak edo bigarren eskuko dendetan erosten dutenak. Arazoa da askotan ez garela konturatzen igoera horretaz.

Inflazio tasari begiratzen badiogu orain, %1,7ko inflazioa aurkituko dugu Donostian. Baina aurreikusita dago urtarrila edo otsaila iristean %2,9ko inflazioa izango dugula.

Azken finean merkatuak gure beharrak eta nahiak asetzen ditu eta momentua aprobetxatzen dute. Konformatu egin beharko gara, ur hotzarekin dutxatu nahi ez badugu.

Grafikoa eta inflazioaren datuak: BERRIA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.