2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala

AUKERARIK GABE

Zenbat aldiz pentsatu dugu, zer egin behar da enpresa bat sortzeko? Zaila ahal da enpresa bat sortzea? Baimenik eskatu behar ahal da enpresa bat sortzeko? Langile minimo bat behar ahal da enpresa sortzeko? Beno, galdera guzti hauek nik erantzungo dizkizuet.
Enpresa bat sortu nahi duzun momentuak, faktore batzuk kontuan izan behar dira, lehenengo, emango duzun zerbitzua etorri ondasuna baloratu beharlo duzu, eta enpresa bat zerbitzu edo ondasun horiekin aurrera eramateko aukera izango duzu. Bestalde, enpresa lan bat egin beharko duzu, bertan, arriskuen balorazioa, finantziatzeko moduak, negozioaren baliabideak, merkatuaren ikerketa eta beste zenbait faktore aztertu beharko dituzu.
Ondoren, zure enpresaren forma juridikoa determinatzen duten beste faktore batzuk aztertu beharko dituzu, hala nola, bazkideen kopurua, inbertituko duzun kapital kopurua, enpresaburu mota eta abar. Aukeratzen duzun enpresa formaren arabera, beste tramite juridiko batzuk, bete beharko dituzu, hau da, forma juridikoaren arabera enpresak bete beharko dituen legeak eta baldintzak ezberdinak izango dira.
Azkenik, finantziazio mota ezberdinak eta langileak kontratatzeko modu ezberdinak ezagutu beharko dituzu.
Ez dirudi hain zaila ezta? Ba orain empresari buruz azaltzen ez dizkiguten gauza batzuk azalduko dizkizuet. Gaur egun enpresa bat sortzea ideia ona izan daiteke, baina ondo ateratzen ba zaizu noski, gaur egun enpresa txiki askok ezin dute aurrera egin. Zergaitik gertatzen da hau? Multinazional izeneko enpresak daudelako hain zuzen ere. Adibide bat jarriko dizuet, bi supermerkatu ditugu, bat multinazionala, janari barietate handikoa, eta ez prezio altukoa, eta beste aldean, auzoko janari denda txiki bat daukagu. Orokorrean jendea erosketak egitera supermerkatu multinazionalera joango da,  lehen aipatu ditudan abantailengatik, baina noiz jungo da jendea auzoko dendara? Ba supermerkatuan egindako erosketa handian zerbait ahaztu zaienean, edo bestela erosketa txikiak egin behar dituztenean. Naiz eta triste izan, zentzua du, supermerkatuan egindako erosketak agian 100€ balio izan dituelako, eta denda txikian erosketa berdina agian 150-170€ koa izango litzatekelako. Zer gertatzen zaie merkatu txiki horiei? Ba askok ezin izaten dute aurrera jarraitu, hasieran prezioak igotzen hasten dira, baina ba dago momentu bat jendeak iada ez duena prezio horregatik produktua erosi nahi, eta  azkenean denda istera behartua egongo da.
Zer da honekin esan nahi dudana, gaur egun enpresa bat sortzea ez da zaila, baina aurrera eraman nahi ba duzu, beste negozioek ez duten zerbait eskaini beharko duzu, hau da, desberdina izan, jendeak beste nunabit aurkitu ezin dezaken zerbait eskainiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.