NATURAREN EGOERAK
Gaur egun gure ingurumeneko natura aztertuz, ikusi
dezakegun modura, azken urteetan kristoneko lehorteak ditugu, honek hainbat
ondorio txar ekartzen ditu adibidez; izotza edota elurra urtzearen ondorioz inguru
horretan bizi diren animaliak janari gabe geratuko dira eta honek animali hauek
hiltzea ekarriko du, hortaz gure dendetan haragi … gutxiago erosi ahal izango
dugu eta erosten dugun janaria orain askoz garestiago, beraz argi dago segida ziklo bat dela.
Askotan konturatu
gabe gai honetaz paso egiten dugu zer nolako kalteak ekar ditzazken ikusi gabe,
horregatik esan ohi diguten ”INGURUMENA ZAINDU” esaldia erreflexionatu eta
ohartu behar gera zer nolako garrantzia daukan banakoen jokabideak gure
ingurumenean.
Aztertu behar dugun beste fenomeno bat hauxe da :
Zingiraren ur-gabezia dela eta, garestiagoak diren
belaunaldiko teknologiak erabili behar dira, etorkizuneko merkatuan
erakutsitako argiak eragina izan dezan, beraz argi dago, ur eskasiaren ondorioz
elektrizitatearen kostua igo egiten dela. Igoera honen arrazoia esan dugun
modura ura da eta hortaz karbono eta gasaren erabilera handitu behar dute;
prezioen inflazioa ekarriz.
Bi aldeak begiratu eta batetik beste mekanismo honek
produktu garestiak erabili behar dituela elektrizitatea lortzeko egia da, baina
bestetik egoera honekin familia asko eta asko daude ezin dutenak
elektrizitatearen kontua ordaindu. Honek erakusten diguna azken finean gure
burua besteon buruan jarri eta kontuak atera behar ditugula da, geure bizitzak
eta MUNDUA aurrera ateraz.
Klimaren beste egoera bat aztertuz, lehorteak lurrean
sekulako aldaketak eta hautsidurak egin ditzake. Lehorteak, denak dakigun
modura; landaredia, fruituak, barazkiak, … desagerrarazten ditu eta honek
zalantzarik gabe gure ekonomian eragina du. Elikadura mota hau eskasia denez,
gure merkatuetan produktu hauen prezioa igo egingo da. Nabarmentzekoa da
elikadura hauek dieta osasun bat eraman ahal izateko beharrezkoak direla,
hortaz gure gizarteari ikaragarrizko aldaketa sorrarazten dio; gehien bat
familiei.
Laburtuaz, gu gera klima aldaketan jardun behar garenak,
beste era batera esanda gai honen partaideak gera: hainbat espresa, kotxeekin …
sortzen ditugun hondakinak zerikusia handia dutelako eta klima aldaketa hauek
gure ekonomian nabarmenezko aldaketak antzematen dira, dena egoera okerrera
eramanez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.