CAF (Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren mugimenduetan oinarritu nahiz lan hau osatzeko. Hasteko Gipuzkoako enpresa da, gaur egun multinazionala dena. Gainera nire aitak egiten du lan hor, hots, aukera ona iruditu zait honi buruzko informazioa bilatu eta lana egiteko.
CAF
CAFek, 50 milioietan baloratutako 10 tranbia egingo ditu Washinton estatuko hiriburuari, Seattle.
Ez da CAFek egiten duen lehen proiektu milionarioa, baina gaur egungo ekonomia arazoekin ikaragarrizko inbertsioa da, nire aburuz. Seattle, 3,2 milioi biztanle baina gehiagorekin, garraio publikoa indartu nahi du eta horretarako hemengo enpresa aukera hoberenatzat hartu du. Azken finean, Seattle hiriburu oso handia da eta batetik bestera mugitzeko aukera gehiago eskainiko ditu, hortaz proiektu honetan bi helburuak guztiz ondo lortuko direla uste dut. CAFen beste proiektu askoren argazkiak ikusita, eta hemengo trenen kalitatea kontuan hartuta, enpresa txukuna dela agerian da.
Negozio honetan, askotan bezala, ondorio positiboak eta negatiboak daude. Batetik, adibidez, badakit Seattleen ez dagoela CAF enpresarik eta horrek transportearen zailtasunak edukiko ditu, gertuena Nueva Yorken dago. Makinaria oso pisutsu eta handia delako. Bestetik, lehen esan bezala, sekulako inbertsioa, hau da, dirutza da. Horregatik enpresa gipuzkoarrak ibertsio gogorra jasan beharko du, nahiz eta gero 50 milioiekin dirua irabazi.
Proiektuaren alde txarrean beste hainbat ikuspegi aurki ditzakegu. Egia esan, enpresa askok nahiko zuten proiektu hori egin. Batez ere, Washintonen kokatuak daudenak. Enpresa atzerritar batek "zure" proiektua irabazten dizunean benetan zerbait gaizki dagoela ohartarazi beharko zenuke. Hobetu eta merkaturatu. Egia da nahiz eta enpresa txukun eta prezioz ondo dagoen, merkaturatze prozesua benetan oso garrantzitsua dela. Jendearengana iritsi behar duzu, bestela lana alperrik egin duzu. Eta adibide honetan CAFek beste puntako hiriburu batena lortzen du proiektua. Hortaz, argi dago merkaturatze arlo oso indartsua duela enpresak. Askok pentsatuko dute bere famarengatik izango dela baina CAF enpresa era noizbait zerotik hasi zen, hots, ez da kontrakoa adierazteko argumentu sendorik.
Gaur egun, CAFek Ameriketako Estatu Batuetan egindako proiektu guztiak kontuan hartuta, 1800 milioi baino gehiago mugiarazi ditu. Ikaragarria da euskal enpresak lortutakoa; fama, dirua, enpresa gehiago, milioika lankide... multinazional eredugarria da.
Laburbilduz, gaur egun CAF espainiako enpresa potenteetako bat dela esan dezakegu. Momentu txarrak izan ditu ere, baina gaur egun maila gorenean dabil. Proiektu honekin irabaziak lortu eta fama areagotu egingo du, lehen esan bezala. Multinazional honek 20 enpresa baino gehiago ditu munduan zehar eta bakoitzean miloika lanpostu. Mota guztitakoak: administratzaileak, ingerieroak, obra...100 urtez martxan, zerbitzuak eskaintzen.
Informazio iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.