Oraingo
honetan hitz egingo dut Katalunian gertatzen ari denaren ondorioz enpresetan
gerta daitekeen arazo bati buruz eta haren lankideetan nola hunkitu dezake.
Lurralde
bat independizatu egiten denean negoziazio bat egon gabe, enpresaren mundua
aldaketa asko izaten ditu, batzuetan onak izan daitezke, eta beste batzuetan,
txarrak. Baina, ori ezin da momentu batetik bestera begiratu gauza asko kontuan izan behar direlako,
horregatik, badaude enpresa batzuk arriskatu ordez mugitu egiten direla. Ez enpresa,
baizik eta bere helbide fiskala.
Helbide
fiskala mugitzearen arrazoi bat hau da: dialogo bat ez dagoenez benetan inork
ez daki lege berriak nolakoak izango diren eta estatuan aplikatu daitezkeen zerga
berriak ez dakizkite. Zerga horiek asko igoko direnaren duda dutenez nahiago
dute helbide fiskala esparru horretatik arau egonkorrak dauden lekuetara mugitu.
Bestela, dirua galtzeko aukerak izaten dituzte. Eta, hori ez gertatzeko beraiek
saltzen dituzten produktuen prezioa igo behar dute eta horrek eragin dezake
erosleak gutxiago erostea edo beste marka batzuk erabiltzen hastea merkeagoak
direlako. Ondorioz, enpresa hori beste enpresa batzuekin zuen lehiaz kanpo utzi
dezake. Azken finean, modu batean ala bestean hori gutxiago saltzea eragiten du
eta dirua galtzen amaitzen dute. Horregatik, jendea kaleratzen dute edo enpresa
ixten dute.
Hortaz
aparte, enpresa bat oso handia denean, artikulu honetan aipatzen duen bezala https://www.msn.com/es-es/dinero/business-class/si-la-f%c3%a1brica-de-seat-se-va-de-catalu%c3%b1a-los-obreros-nos-vamos-detr%c3%a1s/ar-AAteKbQ?li=AAltdRD&ocid=spartanntp era osagarrian lan egiten
duten beste enpresetan eragina sortzen du, hau da, enpresa batek saltzen duena
egiteko behar duten beste produktu batzuk sortzen dituzten beste enpresak
erabiltzen dituzte, eta hor eragina izango zuen beste enpresak sortutako
produktu horiek erabiltzeari utzi beharko zutelako. Baita, beste edozein enpresa
bati eragiten dio, jendeak ez duelako hainbeste diru edo lehen zuen dirua baino
gutxiago duenez, ez ditu beharrezko produktu baino gauza gehiago erosten.
Gainera,
ziurgabetasuna asko irauten badu, enpresak helburu fiskala mugitzeaz gain, bulegoak
eta fabrikak mugitzen dituzte. Eta, horrekin batera, jendeak emigratu egiten da
enpresan lan egiten jarraitzeko eta estatuaren biztanleria jaitsi egiten da.
Hau guztia,
denbora gutxian gertatzen da. Urteak pasata, hobeto joan zezakeen, baina, lehen
esan dudan bezala, enpresak askotan ez dira arriskatzen. Hala ere, ondo joateko
beharrezkoa da beste estatu batzuk ezagutzea eta horretarako, irteera ondo
erabakia egon behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.