2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena

ENPRESA HANDIETAKO LANGILEEN ESPLOTAZIOA

Munduan langileak esplotatzen dituzten enpresa ugari daude, hau da, aprobetxatu egiten direnak langileetaz. Ezagunenetakoa Inditex enpresa da, Zara, Bershka, Stradivarious, Pull & Bear, Massimo Dutti... Guztiok ezagutzen ditugun dendak zuzentzen dituen enpresa.

Interneten irakurri dudanagatik eta kontatu didatenagatik, jakin dut salmenta minimoa baino gutxiago ordaintzen dietela bere langileei eta gainera, salmenta horren truke hamasei ordu lan egin behar dituzte (batzuetan hemeretzi). Bertako langileak ez dira soilik helduak, bai gizonek, bai emakumeek eta bai haurrek egiten dute lan egoera larri horietan.


Nire iritziz esan behar dut ez zaidala batere ondo iruditzen. Gaur egun gazte gehienok erosten dugu denda horietan, baina nire ustez ez genuke inork erosi beharko. Jende txiroaz aprobetxatu egiten dira, ez dutenez ezer, badakite edozer gauza egingo dutela diru apur bat lortzeko, ez dute ezer ez erreklamatuko. Haien egoera oso larria da, lan ordu asko egiteagatik, diru oso gutxi irabazten dute, egun osoa lantegian pasatzen dute eta langileak bistaz ez galtzeko bertan egiten dute. Gainera lantegi horiek guztiz kalitate txarrekoak dira, higiene falta handia daukate eta jendea gaixotu egiten da.

Honekin guztiarekin esan nahi dudana da, erosten dugun arropa guztia ez dugula baloratzen edo ez diogula garrantzirik ematen nondik datorren. Horren ondorioz, arropa enpresa handienak aberasten ari dira, kontuan eduki gabe lan guzti horren atzean, orduak eta orduak pasatzen dituen jendea dagoela. Azken finean gu, kontsumitzaileak, gara Inditex eta antzeko enpresa handiak aberasten ditugunak. Baina, benetan ona al da enpresa mota horiek haztea? Ez dut uste.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.