2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

KATALUNIAK INDEPENDENTZIA LORTZEAREN ERAGIN EKONOMIKOAK

Gaurko teleberrian, bada protagonista izan den berri edo gertaera bat. Egia esan, Kataluniako Generalitateak egin dituen deklarazioak, independentzia lortuko dutela aldarrikatuz, eta bere asmoak aurkeztuz, erreperkusio handia eduki du. Honek Kataluniako zenbait enpresa handien martxa bultzatu du. Adibidez Sabadell bankuko administrazio kontseiluak Alikantera mugitzera erabaki du, horrela Katalunia utziz, independientziaren mugimenduaren eragina dela eta. Bera ez da izan trasladatzeko erabakia hartu duen bakarra, baita Caixabankek ere. Sektore bankario izan da beraz okerren atera dena; independentzia posible batengatik, burtsaren erorketa jasan dute. Katalunia Espainiako estatutik independizatzen bada, Katalunia barruan dauden bankuak ez direlako BCE (Banco Central Europeo) Europar Zentral bankuaren menpe egongo. Nork erabaki dezake enpresa baten egoitza korporatibo baten trasladazioa? 2015eko Kapital Sozietateen Legearen erreforma jarraituz, enpresak egoitza korporatiboa tokiz aldatu ahal izango du lurralde nazionalean, zuzendaritzaren onarpenarekin soilik,  akziodunen bozketaren beharrik gabe, edo bere iritzia kontuan hartu Gabe.

Ni pertsonalki ez naiz sartuko politika kontuetan. Baina, nire iritziz, guztiz arrunta da jendeak beldurra izatea. Hau da, berdin du independentziaren alde ala kontra zauden, zuk akzioak badituzu, eta bankuan dirua gordeta badaukazu, zure diru hori segurtasunean dagoela jakin eta bermatu nahi duzu. Horregatik erori dira akzioak, beldurrarengatik. Ezjakintasuna dago, ez dakigulako Kataluniaren independentzia posible batean, finantza eta ekonomia sektorea zer modutan antolatuko litzatekeen. 

Hau guztiarekin batera, dagoeneko adituen iragarpenak entzun ditzazkegu. Ekonomia adituen arabera, Katalunia Espainiako estatutik independizatzeak PIB-a %30ean erortzea suposatuko luke, eta Kataluniak ezingo luke likidezia ziurtatu, Espainiaren eta EBaren kanpo egongo litzatekeelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.