LESAKAKO ENPRESA HANDIA:
1960. urte inguruan, bi gizonek
metalezko enpresa bat sortzeko interes handia zuten. Hauek udaletxearekin
elkartu ziren herrikoen babesa lortzeko. Haien artean adostu ziren eta
udaletxeak baimena eman zien, baita enpresa sortzeko eremua eta diru laguntzak
ere. Garai hartako bi milioi pezeta. Ordura arte Lesaka nekazaritzaz bizi zen
eta bertako lur zati handiak hartu eta enpresa sortu zuten. Honi esker,
bizitasun handia lortu zuten Lesaka eta inguruko herriek. Urte horiek arte,
Lesaka oso herri euskalduna zen, baina hau dela eta, kanpoko jende asko etorri
zen bertara; Salamancatik, Caceresetik, Extremaduratik, Jaenetik … Hala eta
guztiz ere, herriak lortu du euskara, euskal giroa eta euskal ohiturak
mantentzea.
Enpresa ekoizpen-faktoreak
(natura-baliabideak, lana eta kapitala) konbinatzen dituen ekoizpeneko unitate
ekonomikoa da. Gerora kontsumitzaileen eskura jarriko diren ondasunak eta
zerbitzuak ekoizten ditu, enpresaren zuzendaritzak antolatuta eta koordinatuta,
eta arriskupean jarduten du beti.
Enpresa honen funtzioa Bilbotik eta
Pasaiako portutik burnizko bobinak Lesakara eramatea zen. Fabrikako labe
erraldoi batzuetan bobina horiek urtu edo desegin egiten zituzten eta ondoren
desegindako materiala lantzen zuten eskaeraren arabera (kotxeak egiteko txapak,
etxeko estrukturak egiteko,” coca colaren” lata, kontserbak sartzeko latak …
beraz, hauen helburua ondasunak sortzea zen. Enpresa honek pertsonen premiak
zeharka asetzen dituen; adibidez, kotxeak egiteko materialak sortzen zituzten,
baina ez kotxeak. Enpresa honek, ondasunak ez zituen familiei zuzenki saltzen,
beste enpresa batzuei baizik.
Enpresa honen jabeak hasierako bi gizon horiek ziren.
Garai hartan jende askok lan egiten zuen bertan, 3 000 pertsonek hain zuzen
ere. Orain aldiz, krisia dela eta, gehienez 300 pertsonek egiten dute lan bertan.
Altos Hornos de Bizkaii izan zen lehena enpresa hau erosten. Geroago hainbat
enpresek erosi zuten, eta gaur egun Indio batena da. orain, enpresaburua,
Indioa da eta bere funtzioa Ekintza- plan bat egitea, kudeatzea, antolatzea eta
koordinatzea eta kontrolatzea da. Egun, honela definitu dezakegu enpresaburua:
aurretik zehaztutako helburuak lortzeko, enpresan erabakiak hartu behar dituen
pertsona enpresa osatzen duten elementuen artean une oro orekari eusten saiatuz
eta arriskupean jardunez une oro. Enpresaren funtzionamendua merkaturatze arloa,
ekoizpen arloa, inbertsio eta finantzaketa arloa eta giza baliabideen arloa da.
Neurriaren arabera sailkatzen dira
enpresa, eta enpresa hau enpesa handi bat bezala kontsideratuko genuke. Enpresa
handiak 250 langile baino gehiago dituzte eta urteko fakturazio bolumena 50
milioi eurokoa da. Aktiboak guztira 43 milioi eurokoak dira. Gaur egun, enpresa
nazionala kontsideratuko genuke, Asturiasen, Bilbon eta beste zenbait lekutan zabalduta
dagoelako. Beste ezaugarri bat
esateagatik, enpresa pribatua da, pertsona fisiko edo juridiko partikularren
jabetzakoa delako. Langileek akzioak erostera behartuta daude, bertako arau bat
baita.
Hau guztia dela eta, herrian eragina
izan du.Esaterako, langile gutxiago daudenez, bizitasun gutxiago dago herrian.
Bestalde, herriari beste itxura fisiko bat ematen dio, “industrializatuagoa”
hain zuzen ere. Beraz, enpresa guztiz aldatu da, eta nahiz eta egun jende
gutxiagok lana egin, milaka lagunek lan postu bikaina izan zuten Lesaka herriko
enpresa honi esker.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.