2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

AFM-REN ENPRESA PLANAK ETA HELBURUAK.

AFM-REN ENPRESA PLANAK ETA HELBURUAK.

AFMk ( Makina Erreminta Sektoreak) dioenez,  lehengo urtean baino erreminta gehiago salduko du aurten eta produktuen eskaera handiagotu egin da aurreko urteekin konparatuz. Esan dezakete enpresa  bide onetik joaten ari dela, baina, enpresa honek oraindik  2008an Espainian hasi zen krisia guztiz gainditu edo konpondu ez duela azpimarratu du AFMko zuzendariak, izan ere, oraindik enpresa gutxi batzuk geratzen dira krisia ez zegoen egoerara itzultzeko (%15 alegia), eta begien bistakoa da ez dela horren gauza erraza izango. Lan aldetik ondo dabiltza, eta egoera hobea dela esan daiteke, kontuan hartuta krisia duela 8-9 urte hasi zela eta tartean inflazioaren efektua egon dela baita ere; enpresaren ekonomia asko baldintzatzen duen faktore garantzitsua da eta enpresa guztiei desberdin afektatzen diena. Adibidez Espainiak hasierako 6-7 urteak oso gogor jasan zituen eta enpresek hazkuntzak eduki dituzten arren, barne merkatua gehiago hazi behar da, eta kontu horretan motel ibili da Espainia. Enpresa honek beste ekoizleei saltzen dizkiete makinak, beraz gertuen dauzkaten ekoizeak ongi ekipatuak egotea garrantzitsua da.

 Bien bitartean, makina erreminta sektoreak bide onean jarraitzeko hainbat gauza hartu behar ditu kontuan, langileria hobetzea edota handitzea da haien asmo edo helburuetako bat, bereziki, gazteak erakartzea bihurtu da haien erronka zailena, izan ere, industriak etorkizuna izan dezan gazteak behar ditu eta gainera gazte horien artean emakumeak izatea plus bat izango litzateke, tailerretan gutxi ikusten baitira. Zergatik izango da enpresarentzat erronka bat gazteak kontratatzearen kontua? Euskal herriko ekonomia barruan gazte gutxi dagoelako antza denez eta hortaz, gazteak erakartzeko planak edota ideiak asmatzea izango da haien etorkizuneko zeregin nagusia besteak beste.  
Hala ere, ez da asko kezkarazten dien gaia, zuzendaria konbentziturik dago enpresa hau gazteentzako guztiz erakargarria dela izateaz, hala nola profesionalki garapen oso potente bat eskaintzen duelako, preparazio asko behar duelako eta hortaz asko ikasten delako eta gainera bidaiatu egiten delako, gazteentzako lan interesgarria izango litzakeela uste du enpresak. Zailena ekonomiako gazte gutxi horien arten gehiengoa konbentzitzea izango dela badakite, horretarako zerbait erakargarria aurkeztu behar die gazteei eta lan asko egin behar da.

Berri honetan argi ikusten da enpresak zer nolako barne funtzionamendua duen eta nolako gaiak jorratzen dituen enpresa aurrera eraman eta kasu honetan krisitik ateratzeko falta zaion pausu hori emateko. Langileak eskuratzeko eta ongi prestatzeko planak ongi pentsatu behar dituzte, baita produktibitatea eta produkzioaren hazkundea lortzeko. 

Informazioa http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5168697/xabier-ortueta-afmko-zuzendari-nagusia-industriak-gazteak-behar-ditu/ 
lortua da.
_aneetxx

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.