2017(e)ko urriaren 20(a), ostirala

EAEko langabezia tasaren jaitsiera eta emakumeen egoera

Gaurkoan Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziaren inguruan hitz egitera nator, puntu erdi bat igo delako EAEko langabezia. Gaur egun, %11,5eko langabezia tasa dago. Horrez gain, emakumeen eta gizonen artean dagoen langabezia tasa alderatuko ditut.
Diotenez, Euskal Autonomia Erkidegoan, aurten 914.200 pertsona zeuden lanean hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baina 9.000 gutxiago. Badirudi batez ere Bizkaian igo dela langabezia, eta tasa %12,1ekoa dela, puntu erdi bat gehiago. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ere pertsona okupatu gutxiago daude, eta hori larritzekoa da, batez ere emakumeentzat. Izan ere, orain 11.300 emakume gutxiago daude lanean kontratu batekin, eta gizonen okupazioa igo egin da. Langabezian dauden emakumeen multzoa 62.300koa da, lehen baino 7.900 gehiago, eta gizonezkoena, 56.600koa, lehen baino 2.900 gutxiago. Gauzak horrela, %11,5eko langabezia tasa bat dago, aurreko hiruhilekoan baino puntu erdi bat gehiagokoa. Gizonezkoen langabezia tasa %10,4koa da, eta emakumeena berriz, %12,7koa. Eta zergatik ote dago halako ezberdintasuna gizonezkoen eta emakumezkoen artean?
Tristea izan arren, gaur egun oraindik familiaren eta etxeko lanen ardurak ehuneko handi batean emakumeek betetzen dituzte. Horren ondorioz, emakumeak aukerak galtzen ditu gizonarekin berdintasunez lehiatzeko, denbora gehiago pasatzen dutelako etxean. Aipatu beharra dago sarritan emakumeek malgutasun gehiagoko postuak hartzen dituztela, familian dituen eginbeharrak orekatu ahal izateko, eta horrek zereginen bereizketa sortzen du. Honen eraginez, emakume gehiago daude gizonak baino zatikako ordutegia duten postuetan mundu guztian. Honek, soldata diferentzia dakar, gaur egun, 7.000 euro ingurukoa, eta horrez gain, langabezia-tasa diferentzia. Izaan ere, enpresa batek jendea kontratatzeko garaian, nahiago du ordu gehiago sartuko dituen norbait kontratatu, zatikako ordutegia dutenak sartzea baino. Horregatik, familiaz eta etxeaz arduratzen diren emakume asko lanik gabe geratzen dira, edo ez dituzte kontratatzen. Gainera, badira emakumeak haurdun geratzeagatik lanetik botatzen dituztenak, edo haurdun daudelako edo gera daitezkelako kontratatzen ez dituztenak. Honi guztiari sexu-diskriminazioa eta matxismoa gehitu behar zaizkio, zoritxarrez gaur egun gure inguruan egunero ikusten ditugunak. Enpresa askori erosoagoa egiten zaie gizonezkoak kontratatzea, nahiz eta emakumeak prestakuntza eta profesionaltasun bera eduki. Egoera hau oso tristea iruditzen zait. Enpresak lanpostu konkretuetara bideratu ohi du emakumea, eta ez lidergo postuetara. Honen ondorioz, lanpostu batzuetan emakume asko aurki ditzakegu, eta soldata eskasagoarekin.
Hau guztia ikusita, uste dut EAEko langabezia-tasa kontrolatu beharra dagoela, gazteen artean ere gaur egungo langabezia tasa oso altua baita. 8.600 gazte, hau da, 16 eta 24 urte bitarteko pertsona aktiboak langabezian daude. Egoera hau konpondu beharra dago, eta zer esanik ez emakumeak enpresetan duen egoera tristeaz, ez baita bidezkoa.


Langabeziaren inguruko datu batzuk hemendik hartu ditut: https://www.berria.eus/albisteak/146345/puntu_erdi_bat_igo_da_langabezia_eaen_115era_arte.htm


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.