IBARDIN ETA DANTXARINEAKO
BENTAK:
Gaur egun, Ibardin eta Dantxarineako
bentek potentzia handia dute, batez ere Iparraldean daudenekiko. Ibardin, Nafarroan
kokatuta dago, Beran hain zuzen ere eta iparraldearekin mugan dago, 317m
tara dagoen mendi batean. Dantxarinea aldiz, Urdaxen kokatuta dago. Hau ere
iparraldetik oso hurbil dago eta 1989ko urtarrilaren 30 tik martxan dagoen
benta ezberdinez osatutako gunea da.
Honako denda gune hauek famatuak
dira, Espainiako merkatuetako prezioa dutelako, eta dakigun bezala Frantziako
prezioak askoz garestiagoak dira Espainiakoak baino. Ondorioz, Iparraldeko
jende asko eta asko besteak bestez, alkohola, tabakoa, janaria eta perfumeak
erostera joaten dira bertara.
Esan dugun bezala, benta
ezberdinez osatuta dago; Benta Peio, Benta Pako … esate baterako, gaur egungo
benta handi bat, garai batean bi anaiek sortutako denda txiki batean du jatorria.
Hauek iturginak ziren baina denda txiki hori irekitzea erabaki zuten. Egun, 600
langile baino gehiago daude lanean. Lesaka, Bera, Elizondo, Igantzi … inguruan
gazte asko lanean daude honi esker. Udaran, ehundaka gazte joaten dira bertara
lanera eta diru asko irabazteko aukera dute, nahiz eta lana oso gogorra izan.
Normalean egunean 10 ordu lanean igarotzen dituzte eta astean jai egun bakarra
izaten dute, nahiz eta hori ere denboraren poderioz aldatzen ari den.
Enpresa guztietan inguruneak eragina
du. Bertako ingurunea oso aproposa da, mendiz inguratuta dago eta bistak ezin
hobeak dira. Honez gain, autobusak daude herri batzuetatik bestera mendi
hauetara igotzen dutenak. Enpresaren kokapena eta dimentsioa aproposa izatea
oso garrantzitsua da, bezero kopurua igotzeko. Estrategiak enpresa batek egin
beharreko ekintzei eta ekintza horietako erabili ditzakeen baliabideei buruz
enpresak har ditzakeen erabakiak dira. Nagusi ezberdinak daude kasu honetan,
benta bakoitzeko bat, baina denen helburua da diru asko irabaztea, beraz, hauen
estrategia bat Iparraldeko prezioak baino merkeagoak jartzea izango litzateke. Gainera,
mota ezberdinetako denda asko daude, modu honetan konpetentzia gutxiago dute
eta behin erosleak erostera joanez gero, gauza gehiago erosteko tentazioa
izango dute. Bestalde, marketin
kontzeptuak ere garrantzi handia du. Marketin esten zaio enpresa batek
kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari.
Bertako dendek edo bentek, publizitate handia egiten dute denden kanpo aldean. Izugarrizko
kartelak jartzen dituzte jendea erakartzeko asmoz. Prezioa aldiz, ondasun edo
zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion
diru kantitatea da. bertan, prezioak Espainiarekiko berdinak dira, baina
Frantziarekiko ez, beraz Frantsesei komeni zaie hara joatea, saltzaileari gutxiago
ordaindu beharko baitio.
Aurretik esan dugun bezala, banako
enpresa bat da benta bakoitza, enpresaren jabeak pertsona fisikoak direlako
hain zuzen ere eta hauek irabazi-asmoak dituzte. Bertan enpresa buru asko
daude, helburuak lortzeko, enpresaren erabakiak hartu behar dituen pertsona
enpresa osatzen duten elementuen artean orekari eusten saiatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.