Asko izan dira Kataluinaren independentzia ematearen kasuan, gertakari honek Kataluinarengan beregan eragingo lituzkeen ondorioak aurreikusi eta eta aditzera eman dituztenak. Bestalde, autonomia herkidegoaren desanexioak Espainiako estatuan eragingo lituzkeen ondorioak gutxi batzuek baino ez dituzte aztertu. Ondorioz, publikazio berri honen helburua bigarren azterketen inguruan jaso dudan informazioa zeuekin partekatzea da.
Jarraian aipaturiko datuak eta informazioa, you tubeko bideo batetik eskura ditut, hona hemen esteka: https://www.youtube.com/watch?v=sq4fWapDZTI . Bertan, gizon batek "La granja humana" deituriko sareko komunikazio bide baten izenean hitz egiten du eta Kataluinaren independentziak Espainiarengan eragindako ondorioak zerrendatzen ditu:
1. Espainiako PIB-aren %20aren galera. Datu honek Espainiako PIB-aren %20a Kataluinak produzitua del adierazten du. Barne produktu horrek eragindako diru kopuru handiaren galera suposatuko luke estatuarentzat.
2.Espainiak Europar Batasunetik irteteko beharra. Aurretik esandakoaren ondoriotzat, Espainia EU-tik irteteko arriskuan egongo litzatekeela adierazten du datu honek eta beraz euroaren galera ekarriko luke.
3.Hirugarren puntu honetan, lehengo puntuarekin erlazionaturik, Katalunia estatura diru kopuru handiena aportatzen duen autonomia erkidegoa dela esaten da. 2014ko datuei erreparatuz Kataluinak 8.000.000.000 euroko aportea egin zuen estatura.
4. Segurtasun sozialeko kideen %17aren galera.
5. Pentsioen erorketa. Aurreko gertakarien ondorioz pentsioen erorketa posible bat aurreikusten da.
6. Espainiako biztanleen %16aren galera. Kataluinaren independentziak momentu honetan Espainako kontsideratzen diren Katalanak Espainiar izateari uztea eragingo luke. Beraz, pertsona hauek estatuarentzat galera handia suposatuko lukete.
7. Arrisku primaren igoera. Arrisku prima inbertsore batek fidagarritasun handiagoko edo txikiagoko inbertsio bat onartzean ordaintzen zaion interes tasen arteko diferentziari deritzo. Arrisku prima altuak, inbertsioaren fiabilitate txikiagoak eraginda, interes tasen arteko diferentzia handia suposastzen du. Bestalde, arrisku prima baxuak interes tasen arteko diferentzia handiagoa inplikatzen du, inbertsioaren fidagarritasun handiagoa ziurtatuz. Ondorioz, arrisku primaren igoerak inbertsioen fidagarritasunaren jetsiera dakar eta seguraski Estatuan inbertsio kopuruen jeitsiera.
8. Turismoaren %25aren galera. Azken urteetako datuen arabera, %25a 19.000.000 turistan deduzitzen da. Kopuru horrek aurreko urteetan jarduera turistikoa Kataluinian bertan burutu zuten pertsonen kopurua biltzen du. Beraz, turismoaren portzentai horretatik eskuraturiko diru kopurua galduko luke estatuak.
9. Europaren erreskate ekonomikoa. Egoera honetan Espainiak Europaren laguntza ekonomikoa jasoko lukeela ondorioztatzen da, non Europar Batasuneko herrialdeek ondoren interes gehiagorekin bueltatu beharko lukeen diru kopuru bat emango lioketen Espainiari egoerari aurre egiteko.
10. Langabezia tasaren igoera. Azkenik, egoera honetan langabezia tasen igoera emango litzateke.
Ondorioen zerrendari erreparatuz, Kataluinaren independentziak Espainiako estatua oso baldintza kaskarretan utzi eta egoera izugarri larrituko luke. Horrekin batera, estatu osoa gogor astindua izango litzateke.
Bukatzeko, momentu honetan pil-pilean dagoen gaia delako eta zuzenean guztiongan eragiten duelako aukeratu dut gai hau. Enpresa ekonomiari zuzenean lotuta dagoela iruditu zait eta bide batez egoeraz hobeto informatzeko balio izan dit.
Espero dut zuentzako ere baliagarria izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.