Gaur egun enpresa berri bat sortzea oso zaila da.
Langabezian zaudelako edo beste arrazoiren batengatik enpresa bat sortzea pentsatzen baduzu, arrisku handia dagoela esan behar dizut. Denok dakigu enpresa berri bat sortzea, arrisku ekonomiko handia sortzen duela. Gaur egungo egoerarekin arrisku hori askoz gehiago handitu egin da: krisia, egoera politikoa eta inportazioen erraztasuna… dira enpresa berri bat sortzeko dauden zailtasun batzuk.
Goazen pentsatzera langabezian gelditu garela eta (lana aurkitzeko egoera obetu egin den arren, zaila da oraindik lan dezente bat aurkitzea) enpresa txiki bat sortuko dugula:
-Lehenik eta behin ze motatako enpresa sortuko dugun pentsatu behar dugu: gure auzoan lokal bat dugunez, hori aprobetxatuko dugu bertan okindegi bat egiteko. Okindegia aukeratu gure auzoan okindegi eskasia dagoelako.
-Gero enpresa enpresa mota aukeratu behar dugu. Sozietate mugatu bat izatea aukeratuko dugu, gu jabe bakarrak izango garelako eta arazo legal bat egongo izango balitz (denuntzia bat adibidez) gure enpresa abal bezala edukiko dugulako.
-Okindegi batek faktore asko behar ditu: kafetera, labea, komuna, eserlekuak, terraza, mostradorea, ogia eta bolleria industriala gordetzek izozkailu handiak… Gauza guzti hauek kostu handia eragiten dute. Segur bat, lokala eraikitzeko enpresa bat, ur eta elektrizitate instalazioak egingo dituzten beste enpresa bat, aholkulari fiskala eta laborala… Beste gauza hauek ere kontuan hartu behar dira eta guzti hau ordaintzeko bankuari kreditu bat eskatuko diogu.
Faktore asko kontuan hartu behar dira enpresa berri bat sortzeko eta nire ustez gaur egun asko gehiago zeren eta legalki paper pila bat eduki behar dira, beste zenbait baimen bereziak… Oso ondo iruditzen zait horrelakoak egotea enpresa batek minimo batzuk edukitzeko, baina, arriskatzen duzun diru guzti hori erraz galdu daiteke eta estatuak ez ditu laguntza nahiko ematen enpresa berrien bidea errazteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.