2017(e)ko urriaren 25(a), asteazkena
CAF-en kontratu berriak.
Jakin denak dakigu enpresa haundi, txiki, multinazional eta gehiagok ez dutela zertan lan osoa beraiek egin behar. Badakigu beste enpresa batzuk kontrata ditzaketela beraiek egiten ez dakiten hori egin ahal izateko. Baitra herrialde jakinetan produktu hori ez badago oso landua edo perfekzionatua ere, beste lurralde batzuei eskatzen zaiela jakin badakigu.
Gaurkoan aipatuko dudan gaia 2.ena izango da. Hain zuzen CAF enpresari buruz.
Oraindik ez al dakizu ze enpresa mota den CAF?
Enpresa honek esan nahi duena "construcciones y auxiliar de ferrocarriles" da. Egoitza Beasainen duen trengintzako enpresa bat da, 1917an sortua. Urteak daramatza munduko leku askotarako era askotako trenak diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen. Bere jabetzan 45 enpresa ditu mundu osoan.
Bada, hasieran aipatu bezalaxe, CAF-ek dena ez du berak egiten eta beste enpresa batzuekin jartzen da kontaktuan lan txukun bat egin ahal izateko eta tren demandariei produktu egokiena eskaini ahal izateko.
Baina hala eta guztiz ere, beste herrialde batzuetako enpresek CAF-en produktuak nahiago dituztenez kontratu berriak sinatzen diar dute gaur egun. Azkenekotako kontratua CAF-ek Flandriako De Lijn Garraio Konpainiarekin sinatu du. CAFek 146 tranbia egingo ditu eta eta horietatik 48, 100 milioi euroren truke egingo ditu.
Bestalde, Suediarekin zeukan kontratua luzatu egin du. Stockholmoko garraio-sarea beste 12 tranbiaz osatzeko kontratua sinatu du SL AB (Storstockholms Lokaltrafik) garraio enpresarekin. Horrekin, 42ra igo da azken urteetan CAFek Suediako hiribururako egindako unitate kopurua.
inf: berria
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.