2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

KATALUNIAREN INDEPENDETZIAK SABADEL BANKUAN IZANDAKO ERAGINA

Egun hauetan bizitzen egon garen momentu historiko hau komentatzeko hainbat puntu garrantzitsu ditu, nik Sabadel bankuan independentziak izan duen eraginaz hitz egingo dut.

Lehenik eta behin, Sabadel Kataluniako banku garrantzitsuenetariko bat dela esan beharra dago, baina baita Espainiarena ere. Izan ere banku honetan Espainian ia populazio osoak ditu bere aurrezkiak bertan sartuta.

Espainiako egoera kontuan hartuta, konturatu gaitezke banku honetan inbertsioak dituen jendeak dirua atera beharko lukeela haien kontueetatik guztia galdu ez baldin badute nahi. Bertako jende guztiak dirua ateratzen baldin badu, alde batetik, haien dirua salbatuko dute, baina bestetik, bankuak itxi egin beharko du ez duelako dirurik izango barruan, eta banku bat barruan dirurik gabe ez da ezer.

Beste ondorio garrantzitsu bat enpleguak dira, Sabadelen lan egiten duten milaka pertsonak kalera joatea planteatu beharko dute bere buruari, izan ere esandakoa gertatuko balitz bankuak itxi egin beharko luke, jende guztia langabezian utziz.

Telebistan ikusitako eta inguran jendearekin hitz egin ondoren, ikusi dut badagoela aukera bat hau gelditzeko, eta aukera hori Sabadel bankua komunitate erkidego ezberdin batera mugitzea da, Murtzia edo Valentziara adibidez. Honek arazo bat dauka, banku hau enpresa handi bat denez, beste leku batera mugitzean bertan eskatzen diren zergak ordaindu beharko ditu, ekonomia mugimendua, patrimonioen joan etorriak...

Guzti hau esanda, azken batean niri ez zait iruditzen espainiari oso errentagarri aterako zaiola Sabadel bankua galtzea. Eta bukatzeko, espero det gatazka guzti hau zerbait trajikoan ez bukatzea.


banco sabadel bilaketarekin bat datozen irudiak















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.