2017(e)ko urriaren 8(a), igandea

                                  MONSANTO

            Monsantoko Konpainia AEBetako genetikoki eraldatutako hazien munduko ekoizle enpresa handiena eta indartsuena da. Gobernuaren eragin handiagatik, landatze lanetan aritzen diren markatuen %70-%100a bere menpe dauka eta artoa da gaur egun erabiliena eta gehien saltzen duten produktua. Enpresa honen helburua, agrikultoreei beraien ekoizpenak handiagoak eta hobeak izaten laguntzea dela esaten du, baina zergatik eduki ditu orduan horren beste denuntzia legal azken 40 urteetan?

            Pixka bat gainetik azalduta, esan daiteke garai batean agrikultore guztiek beraiek nahi izaten zutena ekoizten zutela gero saltzeko. Baina orduan, gobernuak eskua sartzen hasi zen mundutxo honetan, zer ekoitzi, zein ongarri, produktu … erosi behar zuten aginduz. Horrelako produktuak saltzen dituen guztietatik, batek (Monsantok) prezioak izugarri jaitsi zituen denak bertara joan eta horko produktuak erosi zezaten.

            Agrikultore ia gehiengoek hori egin zuten, pixkana-pixkanaka beraien haziak sortzeko ohitura denak galduz joan ziren arte. Orduan, Monsanto enpresari produktuak erosteko aukera hori bakarra zutela ikustean, gobernuak enpresarekin akordi batzuetara iritsi eta prezioak igotzea erabaki zuten. Baina, irtenbiderik ez zutenez, produktu garesti horiek erosten jarraitu behar dute nahi edo ez nahi.

            Azkenean enpresa gehiengoek estrategia bidez jolasten dute, Monsantoko enpresak gobernuarekin bezala, irabazietako zati nahiko handi bat gobernuarentzat delako eta gainera hazien ekoizle enpresa guztietatik gehien irabaziko duena Monsanto izango delako.
monsanto bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.