Gas
Naturan Fenosak iragarri du azken ordu hauetan haien egoitza nagusia
Bartzelonatik Madrilera aldatuko dutela Kataluniako Independentziaren arazo
politikoa dela eta. Toki aldaketa hau bada ez bada egin dute independentzia
onartuko den kasuan arazo ekonomikorik jasan ez izateko. Gas Natural Fenosa
enpresa, Katalunian jaiotako enpresa bat da, hau da, katalana da, baina
independentziak berdin eragingo zion enpresari. Independentzia arazo handi bat
izango litzake enpresentzat, hasteko, independentzia onartuko balitz, hasieran
beherakada izango litzake Kataluniako ekonomian eta enpresen ekonomian baita
ere. Inestabilitate bat izango litzake eta horregatik enpresa askok
Kataluniatik atera nahi dute enpresak beherakada ez izateko. Espainiako beste
herri edo autonomia erkidegoetara joatean, beraien ekonomia berdin mantenduko
litzake eta ez dute beherakadarik jasango. Gutxi baldin badira Katalunian
geratzen diren enpresak, barruan geratzen direnei mesede egin diezaieke, hau
da, hasieran egia da beherakada egongo zela enpresetan baina denborarekin hori
egonkortu egingo litzateke baina Katalunian enpresa gutxi egonda, jendeak
haietan inbertituko du eta hori ona izango litzake enpresa haientzako.
Nire ustez enpresa Katalanak, Katalunian geratu beharko lirateke, egia da hasiera batean, independentzia onartuko balitz, beherakada egongo zela baina esaten den bezala, denborak dena konpontzen du eta azkenean dena egonkortu eta seguruna irabazi gehiago izango dituztela, Katalanek enpresa katalanetan inbertitu nahi izango dutelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.