Gaur egun asko entzuna dugu enpresa txikiak multinazionalengatik isolatuak izaten hari direla, baina hala ere enpresa txikiak aurrera jarraitzen dutela. Zergatik izango da hori? Egungo jendearen zati batek nahiago du haien auzoan duen fruta denda, aragi denda edo beste edoizen enpresa txikietara jun, hauek segurtasun gehiago ematen dietelako eta baita komodidade gehiago etxe ondoan daudelako. Hala ere multinazionalek produktu gehiago eta leku gehiagotan aurki ditzazkegu eta prezioak batzuetan merkeagoak dira etxe ondoko enpresenak baino.
Esandakoa kontuan izanik demagun enpresa batean sartu nahi dugula, zein aukeratuko genuke? Egia esan guztion ametsa izan da GOOGLE edo SONY bezalako enpresa prestijioso batean lan egitea, non izan ere multinazionalak direnez ezaugarri hauek lortuko genituzke; mugimendu globalean dagoen mugimenduan sartzea, segurtasun gehiago edukitzea lanean, lan espezifikoa edukitzea eta gehienetan benefizio handiagoak lortzea enpresa txiki batean baino. Beste aldetik enpresa txikiak ere baditu bere alde onak, izan ere enpresa txiki batean lan egin edo eraiki nahi izanez gero, lehenik enpresa azkarrago hazitzeko aukera dago, baita ere bertan esperientzia gehiago lortuko duzu enpresak aurrera egiten duen erritmoan, autonomia guztia zuk zeuk izango duzu onerako eta txarrerako eta gainera gehienetan enpresa txikietan multinazionaletan baino giro hobea egon izan ohi da.
Konklusio bezala, nire iritziz enpresa txiki batean lan egitea hobea da ez baldin bazara pertsona oso urduri eta estresatze azkarra, izan ere multinazional batean lan egiteak baliteke benefizio handiak ekartzea baina ez baldin bazara gai lan horren erritmoa jarraitzeko eta denboraz edo gauzak egiteaz justu justu ibiltzen bazara ez nizuke enpresa handi batean lan egitea gomendatuko, izan ere bidaia asko egin beharko dituzu multinazioanala delako eta horrek ez du lasaitasunik ekartzen. Hala ere, horrek ez du esan nahi enpresa txikiek ez dutela errespontsabilitate eta lana ekartzen, izan ere hauek sakrifizio gehiago eskatzen diote norbanakoari, baina diferentzia bakarra zu zeu zara, izan ere zu zeure buruaren nagusia izatean motibazio eta lasaitasun bat ematen dizu.
https://www.muypymes.com/2015/09/01/multinacional-o-pequena-empresa-cual-es-la-mejor-para-trabajar
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.