2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

MULTINAZIONALEN ERAGINAK
Multinazionalak bere jatorrizko herrialdetik kanpo produzitzen edo ekoizten duten enpresa handiak dira. Jarduera honek, globalizazio ekonomikoa sortzen du eta gehienetan enpresa handi hauek atzerrian lanpostu asko sortzen dituenez, laguntza politikoak jasotzen dituzte, diru laguntzak, zerga gutxiago ordaindu beharra, eta abar. Fenomeno horren adibide argi bat Coca-Cola multinazionala da, enpresa honek bere ekoizpen eta salmenta kopuruaren zati oso handi bat bere lurraldetik kanpo gestionatzen du.
coca cola multinacional bilaketarekin bat datozen irudiakBaino multinazionalek eta globalizazioak bere alde positiboak dituen bezala, eragin negatiboak izan ohi ditu atzerriko herrialde horiekiko. Hasteko, multinazionalen eragin onuragarriak edo positiboak aipatuko ditugu: lehen esan bezala, enpresa multinazionalek lanpostu asko sortzen dute atzerriko lurraldeetan eta hori eragin oso positiboa da, beste lurraldeko ekonomia sendotzen laguntzen duelako. Horrez gain, enpresa handi hauek teknologia ekarpen izugarriak eramaten dizkiete kanpoko lurraldeei, teknologiaren eragin hau nabariagoa da multinazionala herrialde nahiko atzeratu batean kokatua baldin badago. Teknologia aurrerapen hauek herrialdearen ekonomia eta gizarte antolakuntza hobetzen lagunduko baitu.
Bestalde, hauexek dira multinazionalek dituzten eragin negatiboak: kasu askotan multinazionalak, atzerriko herrialdeen egoera ekonomiko latzaz aprobetxatzen dira, hango langileak explotatuz. Beste eragin negatibo bat, herrialde haietako enpresa lokal txikiagoak desagerrarazten dituela da. Horrez gain, multinazionalen explotazioa ez da soilik langileekiko, baliabide naturalekiko explotazioa ere egon ohi da. Multinazional hauek, beraien langileriaren eskubideak kudeatzen dituzte kanpoko herrialdeetan, gobernu askotan antolaketa hau bere kargu uzten dutelako, hauek beraientzako onuragarriak izango diren neurriak hartuko dituzte, langileriaren zoritxarrerako.
Ondorioz, esan dezakegu multinazionalek eragin posiboak dituztela atzerriko herrialdeen ekonomian, baino errentagarria al da gizarte eta langileriaren egoera guztiz kaltetzea ekonomian gorakada bat sumatzeko?




Bibliografiahttps://eu.wikipedia.org/wiki/Multinazional eta https://www.gestiopolis.com/problemas-de-las-empresas-multinacionales-en-el-ambito-internacional/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.