LA NAVAL ONTZIOLA.
Azken asteetan enpresa ekonomiarekin zerikusi handia duen gai edo arazo bat egon da pil-pilean, izan ere, Sestaoko Ontziola enpresa nagusi batek izugarrizko arazoak eduki ditu, La Naval-ek alegia, eta ia porrotarako bidean egon da. Gertatu dena hauxe da: Itsasontzia enkargatu edo eskatu zuen armadorea itsasontzia hartzen eta beste portu batera( ontziolen beste enpresa batera) eramaten saiatu zen baina harrapatu egin zuten. Eta zergatik saiatu ote zen armadorea barkua nolabait "lapurtzen"?
Arazoa ontziolan ez zen batere eskasa, itsasontzia bukatzeko ez zuten nahikoa diru, enpresak ez zuen dirurik ontzia eraikitzeko behar ziren materialak saltzen zizkieten probederoei ordaintzeko, hortaz, probederoek ez zituzten piezak egiten edota administratzen eta horrela ontziaren eraikuntza guztiz gelditu arte. Armadorea da itsasontzia egiteko dirua jartzen duen pertsona eta hau dirurik gabe zegoenez "lapurtzen" saiatu zen baina ez zuen lortu Eusko Jaurlaritza tartean sartu eta guzti egin zelako, honek dioenez, armadoreak bederatzi milioi euro zor ditu barkua ordaintzeko.
La Naval enpresa guztiz gelditu egin zen eta horrek ondorio ugari sor ditzake. Batetik, enpresa handia denez, itxi egiten badute, inguruko enpresa txikiak edota enpresa handi honekin kolaboratzen duten enpresa guztiak arriskuan jartzen ditu. Bai piezak egiten dituen enpresa, zein pinturaz arduratzen den enpresa edota natura baliabideak saltzen dizkieten enpresa, pikutara joan daitezke. Enpresa handi honen itxiera gertatzen bada, bertan lan egiten zuten langile guztiak, 200 langile minimo, kalegorrira joango dira eta beraz, langabezia tasa izugarri igoko da.
Bestetik,kasu estremo batean, enpresa inguruko jatetxe edota tabernek garai latzak pasa beharko dituzte zeren eta, 200 langabe horiek, diru falta dela eta, ez dute lehen bezain beste kontsumituko haien zerbitzutan. Adibide garbi bat da Arrasaten Fagor enpresa handiarekin gertatu zena, hainbat jende langabezian geratu zen eta kriston kaosa izan zen.
Laburbilduz, enpresa handi bat itxi egiten denean, inguruko enpresa txikiei ere eragiten die, negozioak pikutara bidaliz eta hainbat langile kaleratuz, ondorioz langabezia tasa igoaraziz eta sektore honen ekonomia (kasu honetan ontziolen enpresa) arriskuan ipiniz.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.