2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

TEKNOLOGIAREN ERAGINA ENPRESETAN

Interneten irakurri dudan artikulu baten arabera, munduko 5 enpresa handienak teknologikoak dira. Azken 10 urteetan asko aldatu dira enpresak. Garai batean enpresa nagusiak petrolioarenak edo gasarenak ziren, garrantzi handia zutelako gizartean.Gaur egun, oraingo gizarte honetan, garrantzi gehien duena teknologia da.

Teknologiak eragin handia du guregan, denetarako erabiltzen dugu: informazioa bilatzeko, musika entzuteko, guk nahi ditugun gauzak publikatzeko... Kaletik ibiltzen goazenean, beti ikusten dugu norbait mugikorrarekin, edo kafetegi batean gaudenean,ordenagailuaren bidez lan egiten ari den norbait. Teknologiaren mende bizi gara eta gutxi erabili arren, beti behar dugu zerbaitetarako.

Horregatik, geroz eta enpresa gehiago daude gauza teknologikoak saltzen dituztenak, eta gero eta handiagoak egiten ari direnak. Enpresa bat sortu nahi duten pertsonek, teknologiak gizartean duen eragin handia ikusten dute. Horregatik sortzen dituzte enpresa teknologikoak, zihur daudelako irabazki asko lortuko dituztela.

Orain, hainbesterako ez dirudien arren, hemendik urte batzuetara, teknologia gero eta handiagoa egingo da eta enpresek hori kontuan hartzen dute. Enpresa bat sortzerako orduan, oraingo egoeran fijatzeaz gain, hemendik urte batzuetara gertatuko dena ere kontuan eduki behar du, enpresa antolatzerako orduan etorkizuna, eta etorkizuneko aldaketak oso garrantzitsuak direlako.

Hau guztia laburbilduz, enpresek, sortzerako orduan, kontuan hartzen dutena gizartean momentu horretan, (eta baita etorkizunari begira) zerrek duen eragin gehien da, irabazi eta errentagarritasun handiena lortzeko. Orain,teknologia da eragin gehien duena gizartean eta ikusten dugun bezala, hobetzen eta gehitzen ari da, enpresekin gertatuko den bezala, gehiago sortzen eta handitzen joango dira.


Informazioa: http://www.creadess.org/index.php/informate/de-interes/temas-de-economia/46997-las-5-empresas-mas-grandes-del-mundo-son-tecnologicas


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.