ESPAINIAKO EKONOMIA MURGILDUAK ETA PARADISU FISKALAK
Denok poztu izan gera noizbait zergak ez ordaintzeagatik. Gainera ez hori bakarrik, poztasun horu lau haizeetara zabaldu dugu harrotasunez gure lagunen artean. Espainiarrok arazoak eduki izan ditugu zergak ordaintzeko krisi ekonomikoaren ondorioz. 2009ko krisi ekonomikotik gaur arte familia askok ausardia erakutsi dute beraien esfortzuarekin ekonomikoki aurrera egiteko. Baina esan beharra dago esfortzu hauek aurrera egin ahala faktore nagusi bat egon dela Espainiak bizi izan dituen esfortzu ekonomikoak hausteko: EKONOMIA MURGILDUA.
Espainiako ekonomia murgilduak 2015 Espainiaren BPGaren %18,2 errepresentatzen du. Zenbakietan jarriz 189.491.000.000€ (Euro). Kantitate hau Portugalen BPG-aren berdina da (185.180.000.000€). Zifra hauek Friedrich Scheneider ekonomista alemaniarraren analisietan datza.
Europar Batasuneko herrialdeen artean Espainia, Frantzia eta Alemaniarren atzetik dago. Naiz eta ekonomia murgildua propotzionalki Italia eta Grezia bezalako herrialdeen aurrean dagoen.
Estatuaren diru-bilketan arazo larriak sortzen ditu gertakari honek. Espainiako gobernuak onartu izan du Espainiak arazo estruktural handi bat duela nagusiki diru-bilaketa handiak egiterakoan. Arazo hau guri afektatzen digun arren ez gera konturatzen azkenenean zergak ordaintzen ez dituzten empresek bereziki paradisu fiskaletara eramaten dituztela berez tributatu beharko zuten dirua eta honek Estatuak eskaini ditzazkeen zerbitzuak gutxitzen ditu nabarmenki.
Baina nora dijoazte desbideratze ekonomiko hauek? Zer zehaztapen dute paradisu fiskalek ekonomia globalean?
Baina hau ulertzeko paradisu fiskala zer den jakin behar dugu lehenengo. Paradisu fiskal zerga ordainketa nulu edo urria den herrialde bat da. Normalean herrialde hauek bereziki tamaina txikikoak dira eta arrisku bat dira munduan dauden herrialdeentzat prepektiba ekonomiko batetik ikusita. Munduko BPG guztitik 10% paradisu fiskaletan kokatua dago.
Komunika bideetan ezagunena dena Gibraltar da. Gibraltar Iberiar penintsularen hegoaldean dagoen Erresuma Batuaren kolonia bat da. Ez da bakarra, gaur egun Espainiak 33 herrialde paradisu fiskal bezala kontsideratzen du.
Espaniniak 79.000.000.000€ galtzen ditu urtero empresa handiek egiten duten zerga-ihesen ondorioz eta oso zaila da arazo hau kompotzean herrialde bakoitzaren esku dagoelako eta paradisu fiskalei ez zaielako interesetzan. Horregatik ezin ditugu jakin ze empresek egiten dute kale.
Ados zurekin! Europako iparraldeko beste herri batzuen bizi-maila eta abantailak izan nahi ditugu, baina ez gaude prest, horretarako, dagozkigun zergak ordaindu eta gure erantzukizunei aurre egitera. Gure mentalitatea eta ikuspuntua aldatzen ez dugun artean, ez dugu egoera aldatuko. Horretarako, funtsezkoa da belaunaldi berriek egoeraren kontzientzia hartzea.
ErantzunEzabatu