2017(e)ko azaroaren 12(a), igandea

HERRIA TABERNA 


34 urtez zabalik egondako Herria taberna betirako itxi egin dute, duela pare bat egun, zehazki azaroaren 5ean jakinarazi du Herria Kultur Elkartea beraien sare sozialetan.

Azken urte hauetan jadanik ez zen jende asko juten tabernara, ia ez delako jende asko egoten ikatz kaletik, orain dela urte batzuk ezberdina zen, lehen jendea askoz gehiago ateratzen zen eta ikatz kaletik oraindik gehiago. Baina denbora edo urteekin gauzak aldatzen doaz, gaur egungo gazteak ez dira lehen bezalakoak, nire ustez lehen abertzale gehiago zegoen eta kale horretara jende abertzalea doa gehienbat horregatik denborarekin gazte gutxiago dago

Azaldu dute ixteko arrazoi nagusiena azken urteotan tabernak izan duen egoera ekonomiko txarra izan dela jendeak ez duelako nahikoa kontsumitzen. Kontsumoa bakarrik igotzen dela festetan baina ez dela nahikoa negozioa aurrera eramateko. Beste arrazoietako bat, negozioan izandako kudeaketa txarra dela dio elkarteak eta horrek guztiak aurrera egitea ezinezkoa bihurtu duela. Gehiago gastatzen zuten irabazten baino eta horrek izugarrizko gainbehera ekarri du normala denez.

Ez dakigu orain zer gertatuko den lokal horrekin eta zer jarriko duten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.