Gaur egun, geroz eta ohikoa da zerbait behar
dugunean denda asiatiko batera joatea, normalean garantia dugulako, han
bilatzen ari garen produktua aurkituko dugula. Duela hasi zen mugimendu hau
(denda asiatikoena) arazo handi bat bihurtzen hasi da gaur egun, hemengo
enpresentzako, ez beraiek eskaintzen duten produktua kalitate hobekoa delako
ezta prezioak oso baxuak direlako, baizik eta haiek eskaintzen duten produktu
barietatea hemengo denda edo enpresek eskaintzen dutena baina askoz zabalagoa
delako. Eta zergatik izango da arazo bat hemengo enpresentzat? Gaur egun
merkatuako %zati handi bat denda asiatikoena da eta beraiek jasotzen dituzte
irabazien zati handi bat. Denda txinatarrak ez izan arren, jazten ditugun
jantzi askotan edo erabiltzen eta kontsumitzen ditugun produktu askotan “made
in China” irakur dezakegu, beraz, hango produktuak direla ondoriozta dezakegu.
Beraz, gure merkatuko diruaren zati handi bat
beste herrialde bateko enpresetara joaten da bideratuta, eta gainera, herrialde
horietako jendeari, inpostuak lehenengo hainbat urteetan estatuak ordaintzen
dizkie, ondorioz, haien irabaziak, hemengo enpresenak baina handiagoak izango
dira, ez dituztelako hainbesteko gastuak ordaindu behar izango.
“Arazo” horri aurre egiteko, hainbat erabaki
hartu daitezke: kanpoko enpresei edo kanpoan produzitutako produktuak ez
erostea eta bakarrik bertakoak diren produktuak kontsumitu. Horrela hemengo
enpresen irabazietan eta ekonomian gorakada nabarmena egongo da eta gure
herrialdeko enpresak aberatsagoak egingo dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.