2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

"Siemens Gamesa datorren astean hasiko da 408 kaleratze negoziatzen"

Albiste hau berria egunkarian aurkitu dut, ekonomia atalean hain zuzen ere. Siemen Gamesa enpresak Euskal Herrian eta Espainian 408 langile bota nahi ditu kalera, 4000 langiletik %10-a. 408 lanpostuetatik 341 aurten bertan joango direla esan zieten. Beste 67ak 2020. urtera bitartean joango dira kalera. Siemens Gamesak hilaren 23an hasi nahi du kaleratzeei buruzko negoziazioa, UGT ere kaleratzeen aurka azaldu da.

Nire ustez sindikatuek langileen eskubideengatik eta langileengatik borrokatzen badute, kaleratze kopurua gutxitzea enpresarekin negoziatu dezakete. Enpresa hau multinazionala da, beraz kaleratzeek pertsona asko kanpoan utzi ditzazke, multinazionaletan langile askok lan egiten dutelako, enpresa handiak dira. Gobernuak esku hartu beharko lukeela esango nuke, herrialdeko ekonomiari enpresa hauen egoitzak ixtea kalte handia egiten dio, enpresa hauek  herrialdeetako ekonomiaren funtsa izaten ohi direlako, diru sarrera handiak emanez. Enpresak izan dituen galera gehienak inbentarioan egindako egokitzapenean izan dira, hau da, langileak beraien lana ondo egin arren enpresak ezin die ordaindu egindako lana denbora luzez izandako galerengatik. Hau ez gertatzeko ibentarioaren egokitzapenak hobeto kudeatuta egon beharko luke, hainbeste kaleratze ekiditeko. Hau guztia ondorioztatuz, Siemens Gamesa enpresa egoera kaxkar batean dagoela esan dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.