“Black Fraideya”, “viernes negro” edo eta “ostiral beltza” eguberrietako erosketeen gehiengoa inaguratzen dituen eguna da eta izugarrizko beherapen handiak egoten dira denda ezberdinetan, denda txikitan baina batez ere biltegi edo eta almazen handietan diru gutxiago bai dute galtzeko beherapenak eginez. Ohitura hau Estatu Batuetan du jatorria, baina teknologia eta gaur egungo globalizazioaren eraginez mundu hontako hainbat herrialdetara zabaldu da erosketa ohitura hau, esate baterako Brasil, Canadá, España, Francia, Alemania, Italia, México, Perú Colombia eta hauek bezalaxe horrelako beste hainbat lurralde. Eta zergatik ostiral beltza eta ez ostiral arroxa edo eta txuria? Ba al daki jendeak egun honi “ostiral beltza” izen bereziaz izendatzeko arrazoia? Argi dago ezetz, gehiengoak ez dakiela.
Honako hau da izenaren arrazoia: Antzinean, egun horretan bertan jauntxoek edo pertsona trafikantek esklabuak saltzen zituzten normalean baino prezio baxuago batean. Jatorria, gaur egun arte iritsi zaigun informazioaren arabera Fidadelfian du, non “Accion de Graciasen” ondorengo egunan esklabuak saltzen ziren beherapenak eginez eta izugarrizko jendetza joaten zen esklabuak begiztatzea eta erostea objetuak balira bezala.
Eskerrak gau egun ez dela pertsonakin ematen, ala ere, lotsagarria iruditzen zait izena kontserbatzea, esklabu beltz horietan eta gaur egungo beltzetaz par egiten ari direla iruditzen zait haien arbasoak bai dira eta argi eta garbi arrazakeria jesto izugarria iruditzen zait izen honen kontserbapena. Bestalde, lotsagarria eta penagarria iruditzen zait baita ere, gaur egun jendeak duen erosteko beharra, konpultsiboki erosteko behar izugarria. Izugarria bai, IZUGARRIA. Bai, maiuskulaz, niri behintzat beldurra ematen didalako kapitalismoak guregan duen eragin handia eta gu manipulatzeko duen gaitasun handia. Gainera tontoak bagina bezala ziria sartzen digute. Beherapenak direla diote baino ez da ala, enpresak eta batez ere multinazional handiek aberasteko helburua dute eta ez daude bertan dirua galtzeko.
Laburtuz, apurtxo bat gehiago pentsatu beharko genuke eta ez hain inpultsiboki jokatu ziria sartzen bai digute eta kasu honetan bezala, hainbeste faktore garrantzitsu daude gauza hauen atzetik kontuan hartu beharrekoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.