2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

ENPRESA TXIKIAK ALA MULTINAZIONALAK?



Gaur egun, geroz eta enpresa multinazional gehiago daude. Baina hori ona al da? 
Enpresa handiak "fama" dutenez oso ondo daude ikusita gure inguruan. Denetarik baiduzu eta gainera gauza merkeak saldu ohi dituzte. Baina guk ikusten duguna ez dakigu nondindik ekartzen duten eta ezta zeinek eta nola egiten duten. Baina telebistan geroz eta erreportai gehiago ari dira egiten horrelako gauzei buruz (adb: Salvados...), eta horri esker ikus dezakegu gaur egun guk ez dugula bizi garen moduaz kexatzeko ezer, enpresa horietako langileak bizi diren baldintza gogorrak ikusita. Enpresa horiek mundu guztian dituzte fabrikak beraien erropak... egiteko, baina konturatzen bagara, fabrika horien kokapena jende pobrea bizi den lekuetan izan ohi da; Irak, Afganiztan, Txina... Eta gainera gehiegizko orduak lanean sartzeaz gain, baldintza oso gogorretan egiten dute lan eta gainera soldata minimoa baino askoz ere gutxiago ordaintzen die (7 urtetik aurrerako umeak lanean jartuten dutela ez esateagatik).

Enpresa txikiek berriz, ez dituzte nahi adina gauza (adibidez, arropa) edukiko saltzeko eta gainera askoz ere garestiagoak izango dira haien produktuak, baina kontuan hartu behar duguna ere bada ea nondik ekartzen dituzten produktuak eta nola eta nork egiten dituen, zeren enpresa txikia izaterakoan, probabilitate handiagoa dago beraiek egiten dituzten produktuak sartzea.

Honekin esan nahi nuena da, noizean behin horrelako gauzak kontuan hartu beharko genituztela gauzak erosterakoan, nahiz eta multinazionalek beren produktuak merkeago saldu, enpresa eta denda txikiei begiratu beharko genieke, nire ustez gehiago esfortzatu baitira eta gainera gertuko harremana hobeagoa izango delako enpresa txikiekin handiekin baino. Beraz, ez dugula beti prezioei begiratu behar esan dezakegu hau ikusi eta gero.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.