Euskal Herriko eta Kataluinako funtzionarioek 21.600€ gehiago kobratzen dute estatuko langile publikoekin konparatuta
AGE-ko (Administración General del Estadoko) langile publikoek 1.000€ eta 21.600€ gutxiago kobratzen dute komunitate autonomikoetako langile publikoekin konparatuta CSIF-k aurkeztutako azterketen arabera.
Txosten honetan hiru komunitatetako funtzionarioen soldatak konparatzen dira. Komunitate autonomiko hauek ondorengoak dira: Madrid, Kataluina, Euskal Herria, Nafarroa, Andaluzia, Extremadura, Balentziako Komunitatea, Asturias, Aragon eta Galizia.
Ordainketa txikienak (1.000€) manteinuko eta zerbitzuetako langileei dagokio, ordainketa diferentzia handienak aldiz, AGE-ko eta Euskal Herriko A1 funtzionarioen soldatak konparatzean agertzen da. A1 goi mailako tituluko funtzionarioak dira.
CSIF-k dio urteak egin ahala "agravio comparativo" bat sortu dela AGE-ko funtzionarioekin zeinen soldatak %25 txikiagoak direla beste funtzionarioekin konparaturik.
Euskal Herriarekin batera 20.841€ko diferentzia ere nabarmendu behar da Kataluinako eta AGE-ko A1 funtzionarioen artean. Modu honetan amaitu zuen CSIF-ko Administrazio Zentralak, gutxi gora behera Euskal Herriko funtzionario publikoek 57€ gehiago irabazten dutela eguneko AGE-ko funtzionarioekin konparaturik.
Iturria
Iturria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.