2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Enpresa Motak


ENPRESA MOTAK

Negozio eta enpresa munduaren barruan hainbat enpresa mota desberdin aurkitzen dira. Bi motako enpresak egon daitezke: Banakako enpresak eta sozietatek, hauen barruan hainbat ezaugarri desberdinek (forma juridikoa) enpresa nolakoa den zehazten dute. 

Banakako enpresen barruan bi motako enpresak aurkitu ditzakegu. Bata autonomoa izango da, hau da, lege erantzukizunaren aurrean mugagabea dena, zure propietate guztiak kontuan hartuz. Bestetik, erantzukizun mugatuko ekintzailea, honek berriz, zure kapital guztia legearen aurrean jarriko behar duzu etxebizitza izan ezik. Bi enpresa mota hauek ezin dute inolako aukerarik beraien kapitala zatitzeko.

Bigarren motako enpresen barruan ( sozietateak), lau bereizten dira, Enpresa bat Sozietate anonimoa izateko ezaugarri hauek bete behar ditu: 60.000€-ko kapitala izan behar du gutxienez, lege erantzukizunaren barruan, enpresaren kapitalarekin mugituko da eta kapitala zatitzeko aukera dago, baina akzioekin bakarrik. Hurrengoa sozietate mugatua da, 3.000€-ko kapitala bete behar du gutxienez, honek ere enpresaren ondareak soilik hartu daitezke lege erantzukizunaren aurrean eta parte hartzeak daude, enpresaren kapitala zatitzeko kasuan. Hirugarren kasu bat ere badago, Enpresa Berria sozietate mugatua deiturikoa, eta ezaugarri hauek ditu: 3.012€ eta 120.202€ ren artean izan behar du, enpresaren ondarea bakarrik lege erantzukizuaren aurrean eta Sozietate mugatua bezala parte-hartzea du. Azkenik kooperatibak daude, beraien kapitala estatutuaren finkatutakoaren arabera izango da, lege erantzukizuna kooperatibak egindako kapital ekarpenaren araberakoak izango dira eta kapitala zatituz gero kooperatibista bakoitzak boto bakarra izango du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.