2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Gaur arratsaldean telebistan ikusi dudan iragarki baten hitzegin nahi dizuet. Iragarkian mantal txuridun gizon batek tostada bat presentatzen zuen. Gluten gabea eta "mas crujiente que nunca" zela zioen. Bukaeran mermelada untatu eta itxuraz garrantzitsuena zena azaltzen zuen: untatzerako garaian tostadaren iskina ez dela puskatu. Orduan gizonari begira zegoen jende guztia txaloka hasten da.

Hasieran grazia egin dit, txorakeri bat iruditu zaidalako. Gero konturatu nahiz iragarki horren marketing planak nola jokatu duen. Egia da egun txarra daukazun batean tostadaren iskina puskatzeak asarretu zaitzakela. Hala ere, nik dakidala, ez da inor hil kausa horrengatik. Iragarki honek marketinak eta publizitateak gaur egun nola funzionatzen duten argi eta garbi erakusten du. Egiten duten bakarra  kontsumitzaileari behar berriak eta berez ez ditugun beharrak sortzea da. Edozer saltzea interesatzen bazaie izugarrizko produktu ona balitz bezala salduko digute, hori gabe bizi ezingo bagina bezal. Gauza da orain arte produktu horiek gabe ezin hobeto bizi izan garela.

Publizitatea iruzurrean oinarritzen da askotan eta kontuz ibili behar gara honekin. Ez dezagun inoi ahaztu zer den benetan behar duguna, izan ere, ondasun materialek ez gaituzte zoriontsuago egingo, ezta tostada perfektu batek ere.

Pirateoa


Erlazionatutako irudia

Gaur egun jakina da denongatik, biztanlearen ehuneko handi batek zinera normalean joateari utzi diola, liburuak erosteari, edota musika CD ak erosteari etab.

Noski jarraitzen du egoten kultura maitale sutsua dena eta horrelako ohiturak ez dituenak inoiz baztertuko. Baina orokorrean, eta nere esperientziak dioenaren arabera azteen hartean gehienbat, teknologia gailuen aurrerapen izuggarri honen eraginez "pirateoa" deiturikoa suspertu eta zabaldu egin da gizartean zehar.

 Nahiz eta Coalición de creadores e industrias de contenidos deituriko elkarteak egindako azken informean ikusten den joera honen erabilera %4ean jeitsi dela 2015 etik 2017 ra eta badirudiela beheranzko joera horrekin jarraituko duela urte batzuk iraun hala, ezin da sahiestu arazo honek izandako eragin dekadentea kultura-arloan.

"Copyright" deituriko horri esker pelikulen, liburuen, kanten etabarren autoreek haien lana saltzeagatik benefizio bat jasotzen dute, baina jarrera ilegal honen eraginez, haien lanagatiko jasotzen zuten errekonozimendu salariala ia desagertu egin da.  

Zortez Chinatar talde bateko kideak (3DM) daude lanean betiereko "sistema antipirateo" bat sortzeko Denuvo izenekoa, teknologikoki hain aurreratua egongo dena arazo honekin bukatzeko. Gainera Honelako delitu bat egiten duenaren zigorra handitu egin da, eta orain, abusua eginiko edota nahitaezko homizidio batean zeregina izan dutenak baino kartzel zigor luzeagoa ezarriko zaie.


CHECHENIA

AurrKekoan artikulu bat irakurri nuen Chechenian gertatzen ari den liskarrari buruz, eta horri buruz idaztea egokia iruditu zait. Chechenia Errusiako errepublika independente bat da, non  erlijio musulmanari jarraitzen dioten. Independentea denez, haien legeak dituzte, nahiko arkaikoak.

Checheniako familientzako garrantzi oso handia du ohoreak, eta familiako inorrek familiari ohorea galarazi egiten badio, familiak berak akatu egiten du. Ohorea galarazten duten delituen artean okerrena homosexuala izatea da, eta familiako mantxa horrek belaunaldiak iraun ditzake; beraz, sozialki gaizki ikusiak ez izateko, homosexuala den hori akatu egiten du familiak.
Orain arte familia arazo horiek haien artean bakarrik gertatzen ziren, ez zuen beste inorrek erabakirik hartzen, baina orain gobernuak ere parte hartzea hasi du, homosexualen arazoa hasieratik kentzeko, "purga" antzeko bat antolatu du.

Resultado de imagen de chechenia

Homosexualak mobilen bidez aurkitzen dituzte, eta bat aurkitzean, haren kontaktu listan bilatzen dituzte gehiago. Aurkitutakoak "kontzentrazio kanpo" batzuetara eramaten dituzte, eta han torturatu homosexualak diren ala ez jakiteko. Behin egia jakinda, familiara itzultzen dituzte, familiak haren egin beharra bete dezan.

 Kazetari errusiar batzuk hori guztia azaldu dute, homosexual batzuek bidalitako kartak argitaratuz (anonimoki, noski), beldurrez bizi direnak, edota kanpo horietatik ihes egitea lortu dutenak.
Link honetan aurkitu daitezke haien testigantza batzuk:
http://bit.ly/cartaschechenia

Gerra ala dirua?

 Donald Trump magnatea Estatu Batuetako hauteskundeetara aurkeztu zenetik polemika asko sortu du gaiak. Iritzi ezberdinak entzun dira honen inguruan; batzuek burutik jota dagoela diote, besteek idolatratu egiten dute... Hauetako batean esaldi hau entzun nuen: gutxienez badakigu ez duela diruagatik egiten, soberan dauka horretatik! Oso ikuspuntu interesgarria iruditu zitzaidan, eta zer pentsatu eman zidan: agian bere interes propioengatik ez ezik, ingurukoen interesengatik jokatzen du. Irakurri nuen artikulu batek ideia hori zihurtatu zidan.

Gobernuan daramatzan hilabete eskas hauetan gauza asko egiteko denbora eman dio presidente berriari. Besteak beste, Mexikorekin dituen arazoen aurrean soluzio erradikal bat jarri, Siriako eta beste hainbat lekutako gerretan parte hartu eta hauek sustatu, etab. Bere azken mugimendua Ipar Korea probokatzea izan da, eta Koreak, espero bezala, gogor erantzun dio bonba nuklearrak zituela esanez. Baina Trumpi interesatzen zaiona ez da gerra, honek sortzen duena baizik: dirua. Guztiok dakigu ekonomia dela Trumpen "fuertea", eta nola ez, oraintxu lortu duen botereari probetxu atera dio. Artikuluan irakurri nuenez, Siriako gerran parte hartzeak (armak etab saltzen ere dirua irabazten du, baina hori beste kontu bat da) hainbat prezioen igoera suposatu du: petroleoaren prezioa %1,6 igo da, urrearena %1,2, Tokioko burtsa %0,4 igo zen, eta horrela beste gauza askotan. Argi dago presidente jaunak hori guztia aztertua izango zuela eta inork daki zenbat irabaziko duen guzti honekin. Ipar Korearuntz egindako mugimenduak ere ekonomian beste hainbeste gorabehera sortzeko besterik ez dira izan, dena bere interesen alde.

Ez dakit zer gertatuko den Donald Trump munduko potentzia handienetako baten presidente izanda, ez dakit ona izango den, edo katastrofe bat bihurtuko den. Dakidana da ekonomian izugarrizko eragina dutela gizon honek egiten dituen mugimendu guztiak eta argi ibili behar garela engainatzen gaituzten moduarekin. Gaur milioi erdi batzuk lortzeko egingo du, baina nork daki zer lortu nahiko duen bihar.

Resultado de imagen de consumo

Gaur irakurri dudan artikulu batetaz erreflexio motz bat egin nahi dut. Dideron efektuataz eman dit berri, ez nuen ezagutzen, baina interesgarria iruditu zait. Honek, beharrezkoak ez zaizkigun gauzen inguruan egiten ditugun gehiegizko erosketei egiten die erreferentzia. Daukagun ohituretako bat da erostean sentitzen den plazer hori sentitzeko bakarrik gastatzea dirua. Testuan aipatzen zuen, jakintzat ematen dugula berrikuntzak beti izango direla aurretik geneukana baina hobeak, adibidez, ordenagailuen kasuan, beti espero dugu merkatura atera berri den aparatu berria, duela urte batzuk erosi zenuena baina hobea izatea, eta hala erosi egiten dugu, nahiz eta behar ez izan. Gehiago gustatzen baitzaigu daukaguna erakustea eta horretaz harro egotea. Eta honekin jokatzen dute enpresek publizitatea eta iragarki faltsu eta irrazionalak egiten, itsutu egiten gaituzte. Gehiegizko kontsumo honek inflazioa  eta beste hainbat arazo sakonak eragingo ditu, eta zaila izango da  konponbidea jartzea konturatzen garenerako. 

Bidezko merkataritza

oxfam bilaketarekin bat datozen irudiak Elkarrizketa batean murgildurik nebilela lagun batek aipatu zidan ezagun bat zuela unibertsitatean enpresaren ekonomia edo administrazioa edo tankerako karrera ikasten. Honek esan zidan "etika" deituriko arloa zutela, non erakusten dieten bertako ikasleei (eta hemen dator ""-en erabileraren zergaitia) enpresarentzat errentagarriagoa eta hobeagoa dena egiten, hala nola, produktu bat fabrikatzeak hemen 10 euroko kostua baldin badu eta produktu bera hirugarren munduko haur batek fabrikatzeak 3 euroko kostua badu, bigarren aukera dela egokiena beraz hau aurrera eramaten.

Nire iritziz, ez da bidezkoa hori egitea eta are gutxiago jarrera hori fomentatzea ikasle gazteen eta iraganean enpresaburu izango direnen artean. 
Eskerrak gaur egun badaudela hau ekiditeko moduak, esaterako, Bidezko merkataritza; elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala bezala definitzen duena nazioarteko elkarteak. Hauen helburua gizarte (eta inguruneari) arreta handiagoa jartzea da. Mundu erakundeak 10 irizpide ezartzen dizkio mota honetako merkataritza arloan lan egiten dutenak bete behar dituztenak:
  1. Aukerak sortzea desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzat.
  2. Gardentasuna eta erantzukizuna
  3. Bidezko merkataritza-jarduerak
  4. Bidezko prezioa ordaintzea
  5. Haurren lanik eta behartutako lanik ez egotea ziurtatzea
  6. Ez baztertzeko, genero-berdintasuna lortzeko eta elkartzeko askatasuna (sindikala) izateko
  7. Lan-baldintza onak bermatzea
  8. Gaitasunak garatzen laguntzea
  9. Bidezko merkataritza sustatzea
  10. Ingurumena errespetatzea
Beraz, langile behartsuen eskubideak bermatu nahi badituzue eta multinazionalek duten boterearekin amaitu, anima zaitezte bidezko merkataritza dendetara joaten; Donostiako oxfam dendara adibidez.

APUSTUAK, NEGOZIO BIKAINA

Apustuak oso presente daude gaur egungo ekonomian eta zeresanik ez egungo gizartean. Apustuak askotan lotu izan dira "diru errexa" terminoarekin eta denborarekin ikusi da lotura hori erabat okerra dela. Hau gutxi balitz, asko adikzioan erori dira eta egunero dirutza uzten dute horrelako kontuetan. Kirol apustuak dira erabilienak, batez ere, futbola eta tenisa.
Esan ohi da pertsona batek urtean 290 euro inguru inbertitzen dituela apostu mota honetan. 2015eko datuen arabera, online bidez 8 milioi euro  inguru inbertitu ziren, eta horietatik 4 milioi inguru kirol apuestetan izan ziren, hau da, ikusi daitekeenez izugarrizko mugimendua sortzen du apustuak diruarekiko.
Nik pertsonalki askotan jolastu dut kirol apustuetan eta ondoriozta daiteke %99an galtzen aterako garela, Apustu mota hauek zerbaitetarako jartzen dira eta jendea ez da hortaz ohartzen edo kostata ohartzen da.

Beste batzuk nahiago dute kasioetara joan. Esam beharra dago kasioen erabilera geroz eta handiagoa dela eta  denboraren poderioz ekonomiaren sustentu bihurtzen ari dela. Horren adibide da,  denok ezagutzen dugun La Vegaseko kasino famatua. Munduko kasino zentral bihurtu da eta apustuetara adiktoa den jendetza biltzen da hor.

Hau guztia ikusita, esan dezakegu apustu enpresa bat montatzea negozio bikaina dela, izan ere, gizartean oso sartua dagoen ekintza bat da eta zoritxarrez hazten jarraituko duen zerbait da.




Arraste-arrantza

Arraste-arrantza itsasontzitik botatzen duten sare bat erabiliz arrantzatzeko teknika aktiboa da, arrastea egiten ari diren bitartean itsasontzia mugimenduan baitago.


XVII.mendean, jada, Ingalaterrako jakintsuek arrantza mota hau arriskutsua zela adierazi zuten. Gainera, teknika hau erabiltzen jarduten zuten arrantzaleak alfer bezala ezagutuak izan ohi ziren, sarea bota besterik ez baitzuten egiten. Arrantza mota hau itsasondoko arrainak errazago arrantzatu ahal izateko asmatu zen, jendeak jan beharra zuenez, janaria modu erraz batean lortzeko. 

Baina zer arazo sortzen dizkigu arrantza mota honek? Itsasoko ekosistema erasotzen du, espezie ezberdinetako arrainak arrantzatzen direlako, haundi zein txiki, inolako bereizketarik egin gabe. Honekin batera, itsasondoko koral zein paisaia guztiak hondamendira eramaten ditu arrain hauen habitat eta elikadura-bideak txikituz. 

Nahiz eta herrialde askotako gobernuek arraste-arrantza debekatu, oraindik baimenduta dagoen beste askotan teknika suntsigarri honekin jarraitzen dute. Hau dela eta, Greenpeace talde ekologista, gogor ari da lanean, arraste-arrantza arrantza-iraunkor bihurtu dadin. 

Arrantza-iraunkorrak nahi dugun arrain espeziea arrantzatzen du beharrezkoa dugun kantitate eta moduan, bestelako espezieei inolako kalterik sortu gabe, horrela, ekosistema-zikloak mantendu egiten dira inolako hausturarik sortu gabe.

Arraste-arrantzak erasotako espezie batzuk algak, itsas-landareak, anemonak, edota "esponja" deiturikoak izango ziren ezagunenak. Hala ere, badira beste espezie handiago batzuk itsas-zizare, itsas-triku, dordoka eta krustazeo bezalakoak. Zenbait hegazti ere harrapatu izan ohi ditu arraste-arrantza honek.

Beraz, arrantza mota honen aurka lagundu nahi izanez gero, hainbat talde ekologista dabiltza lanean gure kolaborazio eske. Zeren zain zaude?

KIROLA, EKONOMIAREN OSASUNA

Aurreko urteko estadistiken arabera kirolak inpaktu ekonomiko esanguratsu bat izan du Espainiako ekonomian. Futbolak, tenisak, txirrindularitzak, saskibaloiak eta beste zenbait kirol askoren bitartez diru sarreren handitze bat eman da eta krisi ekonomikoari eusteko baliabide gehiago eduki ahal izan dituzte.

Ohikoa den bezala kirol hauetaz gozatzeko ordaindu egin behar da, baina azken aldian fenomeno honi beste berri bat gehitu behar t, izan ere, kirola egiten duen jendeak gimnasioetan, arropan eta kirola egiteko lagungarriak diren produktuen erabilerak hazkunde bat eduki du, ekonomiaren mesedetan. Bestalde, turistek ere eragina izan dute kirol hauek ikusteko geroz eta jende gehiago etortzen baita. Europan mailan kirolaren sustapen bat egin nahi da, izan ere, kirolak ekonomiaren hazkundean izugarri lagundu dezakeen faktore bat da eta bestalde emplegua sortzeko tresna oso baliagarri eta garrantzitsu bat bihurtu da azkenaldian, batik bat, futbol mailan. Kirola ikusteak diru sarrera kantitate handi bat dakar, azken batean, kirol asko espektakulo kontsideratzen direlako. Egoera honek, telebisten eta patrozinatzaileen interesa piztu du.

Hau guztia kontuan hartuta, ondoriozta genezake kirola gaur egungo ekonomiaren motore nagusietako bat dela. Hortaz, kirolaren mundu mailan izan dezakeen garrantziaz ohartu beharko ginateke. Nik askotan defendatu izan dut, kirola azken aldian negozio bat bihurtzen ari dela eta horren adibide nabarmena da futbola. Futbolak sortzen duen dirua ikaragarria da eta ekonomiari izugarri laguntzen dion gauza bat da.

IBERDROLA GEHIEGIKERIATAN?

Iberdrola, denok dakigun bezala, lehia inperfektuko merkatuari dagokion enpresa da, zehazki, zerbitzura bideratutako monopolio bat da. Honen funtzionamenduari dagokionez, eskaintza, eskariaren azpitik mantentzen du, era honetan, argiaren prezioa altu mantendu dezakeelarik. Hala ere, prezioa haren esku dagoen arren, gehiegikeriak egiten baditu, administrazio publikoa arduratuko da aurkako legea ezarriz.

Azkeneko albistea, hainbat egunkaritan argitaratu dena hain zuzen ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak iberdrolak burututako iruzur posible bat aztertzen ari dela da. Are gehiago, ustelkeriaren aurkako fiskalak bidali du Auzitegi Nazionalera; era honetan, elektrizitate enpresa batek auzitegia zapaltzen duen lehen aldia eman da. Auzitegi Nazionalean urtebete eta bost ureko zigorrak jasan ditzakete.

Hori guztia kontuan harturik, ez al da gutxiegi bost urte lapurrerian egoteagatik ordaindu beharreko zigorra? Nik pertsonalki uste dut gehiegizko askatasuna ematen zaiela enpresa handiei orokorrean; argi eta garbi ikusten da horrek ez duela batere laguntzen etorkizunari begira. 




SARE SOZIAK ETA EKONOMIA



Gaur egun, sare sozialak inungoko garantzia dauka geure biztzan eta alde beren munduko ekonomian oso puntu garratzitsua batean bilakatu da.

Gainera, sare sozialen eraginez asko hitz egiten denez, begibistakoa da gizakiaren bizitzaren tarte handi bat bereganatzen dutela. Artikulu baten arabera, azken urten honetan ia 4 000 milioi pertsona konektatua daude sare sozialetara (Facebook erabiliena, ondoren Twitter eta Youtube daude).

Sare sozialetan egindako publizitate gastuak (AEBn) $8.5 bilioi ingurukoak izan ziren 2014an. Gainera aurre ikusia dago 2018rako $14 bilioi izatea. Horrela ikus dezakegu zer nolako magnitude bereganatzen duten sare sozialek.

Gaur egun, sare sozialak inungoko eragina izan du gure gizartean eta bere integrazioa oso garratzitsua izan da, grafikoan ondo adierazia dagoenez integrazioaren abiadura erakusten digu. 

McKinsey egindako azterketaren arabera “ The social economy: Unlocking value and productivity through social technologies” deitutakoa, oso ondo adierazten du zenbateko daukaten sare sozialek, non 900 000- 1 300 000 milioi arteko dolar mugitzen dituztela mundo mailan.

Ikerketaren arabera, 3 zifran handietako kategorietan banatzen du inpaktua. Grafikoan ikusten den bezala, sare sozialek ez bakarrik daukaten marketing egiokizunen eragina (zientzuk ikaragarri hazi direnak azken urteetan), baizik eta %50 baino gehiagoko jarduerak dira, hobekuntzak, produktuen ondorengo laguntzak eta instituzioa eta enpresen serbitzuak.


 Grafikoak adierazten duen beste puntu oso garratzitsua, sare sozialen atribuzioa nagusiak dira :

o   Atribuzio sociala, ez da teknologika mundukoa baizik eta bere eginkizuna da personak integratzea.
o   Interakzio sozialak laguntzen du, ezagutzak sortzeak eta suntsitzeak modu oso azkar batean .
o   Kontsumo, ekoizpen eta edukien disktribuzioaren plataformak oso indartsuak dira.
o   Sare sozialak botere asimetriakoak murrizten dituzte.
o   Teknologiak marketing-eko produktu/zerbitzu saltzaileei laguntzen diete erlazioa hobe bat edukitzea erabiltzaileekin.

Hau guztia ikusi ondoren begibistako da sare sozialek gure bizitzako zati garrantzitsuenetariko bat dela, eta hurregon urteetan hazten jarratituko duela eta geroz eta influentzia gehigo edukitzen mundu osoko ekonomian.
























http://www.alejandrobarros.com/redes-sociales-y-la-economia/
https://carlosjaviergblog.wordpress.com/2014/12/12/como-influyen-las-redes-sociales-en-la-economia/

MILEURISTEN BELAUNALDIA

Mileurista esaten zaio 25 eta 34 arteko adineko gazteari, unibertsitateko ikasketak dituena, etorkizunerako prest zegoena, hizkuntzak hitz egiten dituena. Langile mota horrek etorkizunerako planak zituen duela 10 urte, mila euroko lan batekin hasi eta gorantz joatea; baina krisiak harrapatu zituen, eta orain ez dira mila euro horietara iristen.

Mileuristaren terminoa Carolina Alguacilek asmatu zuen, bere belaunaldia deitzeko. Bera ere, bere adineko gehiengoak bezala, dirua irabazi, galdu, eta hainbat lan desberdinetan egin du lan. Hamar urteren ondore, konturatu egin dira bizitzak ez duela zergatik gorakako ordena jarraitu, eta orain dena galtzeko beldur hori ez dute galduko. Gaur egun soldata bat izateak ez du esan nahi bizitza aurrera aterako duzunik.

Fernando Angel Moreno irakaslea da, eta haren ikasle hoberenak atzerrira doazela lan bila aitortu du; izan ere, gaur egungo langileei gehiegi eskatzen zaie gero eskaintzen zaienerako.
Lehen mileuristak langile pobreak ziren Espainian, eta gaur egun, berriz zorionekoa kontsideratu behar da mila euro horietara gerturatzen dena. Horren eraginez Espainian lehen haurra izateko adina atzeratu egin da, 30 urterekin oraindik ez direlako gai inor mantentzeko.

Hala ere, kontrako ereduak ere badaude. Ruben del Campo, 25 urteko gaztea, egindako ikasketekin lotuta dagoen zerbaitetan ari dan lanean, mila euroko soldata baten truke, eta zorionekoa da besteen ondoan.

Gaur egungo gazteak, ikasketak bukatzen ari direnak, informatuagoak daude Espainiako egoerari buruz, eta prestatuagoak hasten dira lan bila, baina gehiengoa Espainiatik kanpo.

KOMUNISMOA



Askotan entzun izan dugu, nola komunismoak munduko herrialde garrantzitsuenak agindu dituen. Adibidez Errusia, Txina ,Ipar Korea etab...). Komunismoak dioenez, estatua klaserik gabeko estatua izan beharko luke, Karl Marx Alemanaren esanetan.






Baina ikusi dugunez bezala sistema honek beti porrotean bukatu du. Batetik diktadura baten antzerakotasun bat izan duelako, eta komunismoa gizartean aplikatu ezin den sistema delako.


Komunismoaren hitzak, justizia, bizi ona, poztasuna etab..)ekartzen dio hainbat pertsonari, baina ez da horrela. Eta adibide ona da Ipar Korean dagoen diktadorearen adibidea. Honek, herrialde osoa bere menpe dauka, guztiz aislaturik.

Gainera, bonba eta misilekin mundu osoaren kontra jarri da. Eta egia esa, inorrek daki zer egin dezakeen berak.

SPINNER

Gaurko artikuloan oraingo gazteen modataz hitz egingo diezuet, argi ikusteko ekonomia ez dela bakarrik zenbaki edota gai aspergarri bat. Oraingo honetan Spinner jostailuataz arituko gara. Gaur egun jolasak aldatzen ari dira, lehen kanikak,kromoak,txapak.. erabiltzen genituen jolasteko. Gizartea aldatzen ari den bezla jostailu berriak agertzen joan dira, adibidez aipatu dudan jostailu hau Spinner du izena . Plastikozko lore formako jostailu bat da eta erdian errodamendu bat dauka, ardatz horren inguruan birak ematen ditu. Jostailu hau oraindela 20 urte sortu zen baina gaur egun ari da fama hartzen, jostailu desestresante bat dela diote.

Resultado de imagen de spinner
Gizartearen gehiengoak modak jarraitzeko beharra sentitzen du, horretarako lagunek, ezagunek, familiarrek... daukaten gauzak nahi dituzte eta batez ere gazteen artean. Moda hauek zabaltzen diren heinean produktua ekoitzi duen enpresak boom ikaragarria jasotzen du irabaziak masifikatuz. Baina, modak etortzen diren bezala joan egiten dira eta gauetik egunera gerta laiteke inorrek gehiago produktu hori ez erostea. Horrez gain jostailu hauek ribalidadea sortu dezakete. Adibidez badaude familia asko olako kapritxoak ezin afrontatu daudela beraien egoera ekonomikoarengatik eta beraien seme alabek eskolan edota kalean margintuta gera daitezke jostailu hori ez edukitzeagatik. Artikulu bat irakuuri dut "http://verne.elpais.com/verne/2017/05/09/articulo/1494313223_289257.html" hau hain zuzen ere. El paisen argitaratutako artikulu bat da, irakurtzen joan naizen heinean lotsagarria iruditu zait esaten duten gauzak irakurtzea. Esaterako lehenengo esaldia:"Si no haces un 'dab' después de un 'bottle flip' no molas nada. Y si no sabes qué son estas cosas, ni te cuento". Debekatuta egon beharko lukete horrelako artikuloak argitaratzea eta are gehiago " El pais" bezalako egunkari batean. 
Uler daiteke produktuari publizitate moduko bat egin nahi izatea baina ez dut uste hori eginez oberena izango denik.

Oso entzuna daukagu moda hauek gazteen artean sortzen direla eta jeloskor jartzen direnak arrazoi gabe direla, baina artikulu hori irakurri ondoren zihurtatu dezaket hori dena marka berak bultazen duela edota horren ondorioz benefizioak  jasotzen dituztenak.

Modak aldatzen joango dira eta beti agertuko dira gauza berriak , baina, beraien publizitatea egoki egitea oso garrantzitsua iruditzen zait eta inorreri gutxieztu gabe. Moda horiek ondo pasatzeko bai dira. Jostailua nola erabiltzen den erakusten duen bideo bat atxikituko dut, nola erabiltzen den ikusteko.















BIBLIOGRAFIA:

  • http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/4825824/fidget-spinner-que-es-que-sirve/
  • https://www.google.es/search?q=spinner&source=lnms&tbm=isch&sa=X&sqi=2&pjf=1&ved=0ahUKEwj-87_JpujTAhVmKcAKHcdMBN4Q_AUIBigB&biw=1280&bih=699#imgrc=juvg3GoBlPmRzM:
  • http://verne.elpais.com/verne/2017/05/09/articulo/1494313223_289257.html
EROSKETAK

Agrikulturako ministroak argitaratutako lan batean, egiten ditugun erosketen azterketa eta hori aldatzeko hainbat truko eskaintzen dizkigu.Kalkulatu duenez Espainian bizi den pertsona bakoitzaren batazbestekoa urteko ellikadurari dagokionez 1528€ koa da .Hona hemen zenbait laguntza erosketa zentzukoak egiteko.

1:  Erosketa guztiak super berdinean egitea. horrela eskaintzen dituzten abantaila guztiak aprobetxatu ahal izango dituzu,bestalde rutina bat sortzen du eta honek eguneroko edo asteroko erosketetan dinamismoa eskaintzen du ,hau da denbora gutxiago beharko dugu erosketak egiteko.Gainera leku ezezaguna bada gauza bakoitza aurkitzeko beharko dugun denborak behar ez ditugun gauzak erosten bukatuko dugu.

2: Online erosketak.Fenomeno berri hau asko zabaltzen ari da mundu osoan zehar ,batez ere hiri handi eta hertainetan.Ekonomikoki ez du onurarik ekartzen orokorrean,baina denbora asko aurreztuko duzu eta normalean ez dituzu behar ez dituzun gauzak erosiko.

3: Jakitegi egokia izatea. hau da janaria gordetzeko leku handi bat,horrela askoz gutxiagotan joan beharko duzu erosketa egitera eta denbora asko aurreztuko duzu.Beste alde batetik hainbat eskaintza aprobetxatu ditzazkezu kantidade handiak erosi ezgero.

4: konstantzia: Hau ere oso garrantzitsua da, aurrezteko balio dizun oro aprobetxatzea eta gutxinaka gutxinaka aurreztea lortuko duzuna handia izango da,urtean 1528€ tik asko aurreztu daiteke txorakeri gutxiago erosi eta eskaintza egokiak aurkitu ezgero.

5: Erosketa lista prestatzea joan aurretik.Hau da aholku ohikoena baina garrantzitsuenetako bat,denbora ugari aurreztuko duzue eta batez ere behar ez dituzun gauza mordoa ez dituzu erosiko.

6: noiz joan erosketetara. Hau da beste aholku oso garrantzitsu bat, familia bakoitzean ezberdiana bada ere, baldintza ezberdinetan bizi garelako.Gomendagarriena bazkaldu edo gosaldu ostean joatea da, inoiz ez gose garenean, txorakeriak besterik ez ditugu erosiko eta.

Presarekin gabiltzanean ere momentu txarra da,eskaintza ugari ikusiko ez ditugulako.

Prezio baxuegiak esplotazioa indartzen

Primark arropa enpresa Irlandarra da, Associated British Foods taldearen barnean dagoena. Arthur Ryanek sortu zuen 1969. urtean. Dublinen lehenengo denda zabaldu zenetik, izugarrizko zabalkundea izan du Europatik zehar. Bere berezitasun nabarietako bat arroparen prezio baxua da.
https://i1.wp.com/telecincostatic-a.akamaihd.net/informativos/internacional/Etiquetas-denunciando-abusos-fabricas-Primark_MDSIMA20140627_0109_21.jpgAspaldi honetan Primark komunikabide askoren jo mugan dago lan baldintzei buruzko hainbat mezu aurkitu baitira marka honen arropa etiketetan. Mezuetan “lan baldintza iraingarriak” edota antzeko mezuak irakur daitezke. Hauek, etiketa ofizialaren atzekaldean josita dagoen beste etiketa batean aurkitu dira, adibiez, Rebecca Jones 25 urteko Galesdarrak erositako alkandora batean aurkitu zuen. Beste pertsona batek bere gona berrian “Lan ordu luzeak egitera behartuta” mezua irakurri zuen. Jantzi hauen helbideak Espainia eta Irlandari zegozkien.

Salaketa guzti hauek arreta handia piztu dute, atzera, enpresak arazoak izan baitzituen langile esplotazioagatik, garatu gabeko herrialdeetan hain zuzen. Bertan, langileak ordu luzeak egitera behartuta zeuden baldintza tamalgarrietan.
Azkenengoa, andra ingelesez batek bere soineko baten barnean aurkitu du. Kasu honetan, langile txinatarrek idatzia izan zen Primark enpresarentzat. Honela zioen: “15 ordu baino gehiago egiten dugu lan, eta txerri eta txakurrak bagina bezala gara tratatuak”. Guztiz etsita daude eta laguntza eskatzen dute egoera horretatik ater ahal izateko. Konponbidea jarri behar zaio arazo honi, egoera hori zabaldu ez dadin.

ZAHARKITZAPEN PROGRAMATUA


Txelio Alcantarak etxetresna elektrikoak konpontzen egiten du lan kooperatiba batean. Honako hau dio gailuen zaharkitzapenari buruz:

Egia da gailu bakoitzak urte kopuru bat funtzionatzeko aurreikusita dagoela. Zuk gailu bat fabrikatzen duzunean, aurreikus dezakezu denbora batez funtzionatuko duela; erabilitako materialak eskasak badira, iraupena laburra izango da. Gaur egun kostuak merkatzea da helburua, mundu honetan gauza merkeak baitira saltzen direnak. Eta gauza merkeak labur iraungo du. Begiratu hozkailuari eta kablea laburra bada, badakizu hozkailua txarra dela.  

zaharkitzapen programa bilaketarekin bat datozen irudiakKablean aurrezten badute, gainerakoan ere bai. Hemen esan ohi dugu pisuaren arabera jakiten dela garbigailu bat ona ala txarra den. Xaflan dirua inbertitu badute, bestean ere bai. Fabrikatzeko era da gakoa. 

Gainera konpongarritasuna gero eta txikiagoa da.Adibide bat: orain 20 edo 40 urteko hozkailuak atalez atal desmuntatu zitezkeen, oso-osorik. Gaur egun, berriz, gas hodia ezin da bereizi, hozkailuaren gorputzaren barruan dagoelako. Eta gas-hodiaren matxura da hozkailu batek izan dezakeen matxura larriena. Gertatuz gero, gaur egun ez dago konpontzerik. 

Horren guztiaren helburua gehiago saltzea da. Gehiago saltzeko helburua duen sistema kapitalista batean bizi baikara. Gauzek nahi beste iraun dezakete. Lehenbiziko garbigailu patentea orain dela 300 urte aurkeztu zuten. Ez esan niri 2016an ez garela gai bizitza osoa iraungo duen garbigailu bat egiteko!

Geocaching-a

GEOCACHING-A

Gynkana GPS izenez ere ezaguturikoa, gaur egun geroz eta ezagunagoa egiten ari den jolas moduko bat da. Baina zertan datza honek? Aplikazio honen erabiltzaileek altxorrak ezkutatzen dituzte mundutik zehar beste hainbat erabiltzailek aurkitu ahal izateko GPS baten laguntzaz.

Norbaitek jolas honetan parte hartu nahi badu, aplikazioan saioa hasi ondoren, altxorrak gorde edota aurkitzen hasi daiteke. Altxor hauetako bat ezkutatu nahi izanez gero, erabiltzaileak zelaian zein hirian ezkutatu dezake, ondoren GPSan puntu horren koordenadak ezarriz, bilatzaileek aurkitu ahal izateko. Bat aurkitzen dugunean, honek orritxo bat izango du eta bertan gure izena eta eguneko data idatzi behar dugu. Azkenik, altxorra bere lekuan utzi behar da berriro, beste erabiltzaileek ere jolastu dezaten.

Beste zenbait kasutan, orritxo horrekin batera, kutxa txiki bat ezkutatzen dute, bertan opari txikiak edukiz aurkitu duenak hartu dezan. Hala ere, oparia hartu ezkero, hartutakoaren balio bereko edo gehiagoko zerbait utzi behar da, atzetik datozten geocacher-ek zure eskubide bera izan dezan.


Badira beste objetu batzuk, "travelbugs" edo "geocoins" izenekoak, kutxatxo horietan gordetzen direnak baina ezin ditugu guretzako hartu, objetu horien baldintza bakarra beste altxor batean ezkutatzea delako. 

Abentura honen sortzaile David Ulmer dugu, gobernuko langile dena. Gizon honek, gobernuak erabilgarritasun selektiboa kendu ez zezan, langileei jolas hau proposatu zien. Beraz, langileentzako denbora-pasa zena, mundu osoko erabiltzaileentzako jolas bihurtu zen.

Aplikazio honek 5€ inguru balio du, baina bizitzen den esperientziarako nahikoa eta soberan. Beraz, abenturak gustuko badituzue, Geocaching-a da zuretzako aplikazio egokiena!








2017(e)ko maiatzaren 6(a), larunbata

Zerga berriak

2017- rako aldaketa esanguratsuenak alkoholaren igoera eta baita tabakoarenak dira,orain arte oso garestiak baziren orain are garestiagoak izango dira, nahiz eta igoera zentimoetakoa izan asko kontsumitu ezkero igeri da aldaketa, gasolinaren igoerak bezalaxe. Edari azukredunak,coca-cola bezalakoek ere igoera jasan beharko dute, adin guztietako jendeari eragingo dio onek, alkohola eta tabakoa ez bezala edari azukredunak edozeinek kontsumitu baititzake, nahiz eta txarrak diren osasunarentzat, ez daude hain gaizki ikusiak ezta legalki debekatuak ere.Alkohola kafea eta tabakoaren igoerak populazioaren %90 ari eragingo dio, ia populazio guztiari, beraz ez zait ideia ona iruditzen igoera hau, gutxi batzuei egingo baitie onura soilik.Baina alde objektiboago batetik begiratua ideia ona da populazioak produktu kaltegarri hauek kontsumitzeari utz diezaioten,biztanleriaren osasuna eta bizi esperantzak gora egingo zuten.Baina alde ekonomiko batetik begiratu ezkero desastre bat izango litzateke, produktu horiek milaka milioi mugitzen baitituzte, milioika pertsona lanpostu gabe geratuko litzateke,bestalde estatuak ere diru askoz gutxiago edukiko luke,beraz beste inposturenbat igo beharko luke.ondorioz igoerak ekidingo nituzke,bakoitzak jakingo du zer den ona edo txarra bere osasunarentzat,munduan hitzeko milaka era daude,lehenago hil nahi duenak berak ikusiko du,baina lehen mailako beharrak diren produktuen zergak jaisteaz arduratu beharko lirateke,hori bai da benetan garrantzitsuena.

Diruaren Hotsa

Geroz eta gehiago dira ustelkeriaz zikindutako Espainar politikariak. Korrupzioa gure gizartean oso errotuta dagoen arazoa da. Urtea hasi denetik ez da denbora asko igaro, baina azken aste hauetan berriro ere gogor astindu du diru zuriketak Espainiako Alderdi Popularra. Alderdiaren kongresua hasi zen egun berean argitaratu zuten Gürtel kasuko buruei hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zietela. Hala ere, kartzelako zigor horiek itxura hutsa izaten dira gaur egun. Ate batetik sartu eta bestetik atera ohi dira. Gainera horri gehitu behar zaio, lapurtutako diru gehiena ez zaiela kentzen.

Beharragatik lapurtzen duenari "lapur" etiketa jartzen zaio, ekialde hurbileko herrialde askotan eskuak mozten zaizkio lapurrari. Politikari iruzurtigile hauek ordea oraindik eta aberatsago lapurtzen dute, luxuzko bizitza bat izateko. Zigorra ordea ez doa lapurtutako kantitatearen proportzioan. Kantitateak ez dira berdinak ezta gutxiago ere. Beharra duenak janaria, lehen mailako beharrak asetzeko produktuak lapurtuko ditu. Ustelkeria kasuetan ordea beharra al da lapurtzera bueltatzen duena? Egia san ez dut uste, baina gizarte hau ez da inora iritsiko bizitzako beste edozein momentuk diruak baina garrantzi gutxiago badu.